JARDUERAK

ARARTEKOAK HEZKUNTZA SAILARI GOMENDATU DIO EMAN DITZALA EGA LORTZEKO AZTERKETETAKO AHOZKO PROBAREN GRABAKETEN KOPIAK

17/04/2019

Pertsona batek parte hartu zuen, 2017an, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko Hezkuntza Sailak iragarri zuen deialdian. Bere 2. deialdian, ahozko proban ez gaitzat jo zutenez gero, erreklamazioa egin zuen, proba hori berrazter zezaten. Grabaketa entzuteko eskaera ere egin zuen, eta eskaera hori behar bezala bete zen. Erreklamazioaren lehen izapide hori amaitzeko bidali zioten jakinarazpenean, lehen egindako ebaluazioa berretsi zuten. Hortaz, gora jotzeko helegitea jarri zuen, baina hura ere ezetsi egin zuten. Orduan, kexagileak bere ahozko probaren grabaketaren kopia bat eskatu zuen. Hasieran ez zuten eskaera onartu, prozedura bukatu zela iritzi ziotelako eta interesdunak, bere burua defen ...
Arartekoa Legebiltzarrean 2019-04-10

ARARTEKOAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARRAREN BATZORDEAN

Vitoria-Gasteiz 10/04/2019

Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordea aurrean agertu da, Batzordeak eskatutako eskaerari jarraituz.euskal administrazio publikoen zehatzeko ahalari buruzko lege-proiektuari dagokionez ekarpenak egitekoVitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a

ARARTEKOAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, IJITO HERRIAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DELA ETA

Vitoria-Gasteiz 08/04/2019
2019ko apirilaren 8a
Egun hau ospatzea oso esanguratsua da, izan ere, urtero egun seinalatua izaten da ijito herriaren eskubideak aitortzeko eta historian barrena pairatu duen jazarpena gogoratzeko. Ijito herria Europako kultura gutxiengorik ugariena eta zaharrena da. Europan, ijito asko bizi dira ageriko desberdintasunean eta gizartean baztertuta (pobrezia jasateko arriskuan daude horietatik %80, batez beste oro har %17 dauden bitartean). Hori dela eta, 2011z geroztik, ijitoen egoera hobetzeko estrategiak presta daitezen proposatu du Europako Batzordeak, Europar Batasunarentzat eta bertako estatu kideentzat agindu sozial eta ekonomiko gisa, funtsezkoak diren arloetan: hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta osasuna ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad