|
2018. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
26/07/2018
|
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea eteten duen ebazpena berrikusteko eta, berrikuspen horren arabera, frogaldi bat irekitzea erabaki dezan, zehazki, alokairu-ordainagiriak ordaindu ote diren eta bertan estanpatutako sinadurak pertsona berberak egin zituen argitzeko.
|
|
|
26/07/2018
|
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailari diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren etenaldia mantentzeari buruzko ebazpena berraztertzea iradoki diona, espedientearen izapideetan pertsonak eskatutako dokumentazioa aurkeztu duelako eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten alegazioak aurkeztu dituelako. Hala, errekurtsoaren fasean justifikazio dokumentua aurkezteak ez du bere eskubidea baliogabetzen.
|
|
|
18/07/2018
|
Horren bidez,
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari
iradokitzen zaio berriz azter dezan Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan
("Etxebide") izapidetutako baja bat.
|
|
|
11/07/2018
|
Horren bidez,
Bilboko Udalari gomendatzen zaio hainbat neurri -hertsatzaileak eta zigortzaileak
barne- har ditzan, Plaza Barrian terrazak jartzeko orduan espazio publikoei buruzko
ordenantza betetze aldera.
|
|
|
10/07/2018
|
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
|
|
|
26/06/2018
|
Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio San Martin azokan espazio publikoa okupatzeko baimenaren arauketa berrikusi eta legezkotasunera egokitu dezan.
|
|
|
21/06/2018
|
Horren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu dio berriz azter dezala pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria atzera botatzeko erabakia.
|
|
|
13/06/2018
|
Bertan, Gasteizko Udalari, dagokion instalazioetan praktikatzen den eskolako kirola beti hezkuntza-parametroen pean burutu dadila aholkatzen zaio.
|
|
|
13/06/2018
|
Horren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio, guraso bakarreko familia bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko erabakia mantentzea berrikus dezala, bai eta ordaindutako prestazio guztiak erreklamatzea ere ordenamendu juridikoarekin bat ez etortzeagatik.
|
|
|
12/06/2018
|
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio hobekuntza jakin batzuk egin ditzala Lanbideko bulegoetan herritarrak artatzean.
|
|
|
|