|
2016. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
27/06/2016
|
Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.
|
|
|
12/05/2016
|
Horren
bidez, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari iradokitzen zaio
orientazio psikologikoa edo soziala emateko aukera aztertzeko, aita baten eta
bere alabaren artean dagoen kaltetutako lotura berrezartze aldera. Horiek Bilboko
deribazio judizialaren bidezko familia elkargune baten erabiltzaileak dira.
|
|
|
19/04/2016
|
Horren bidez, amaitutzat jo da Bizkaiko Foru Aldundiak Arartekoaren 5/2013 Gomendio Orokorra, ekainaren 17koa. "Bakarrik dauden adingabe/gazte etorkinen arretarako bermeak" gomendio orokorra bete ez izana salatzen zuen kexaren gaineko esku-hartzea.
|
|
|
14/04/2016
|
Horren bidez, amaitutzat jo da Bizkaiko Foru Aldundiak Arartekoaren 5/2013 Gomendio Orokorra, ekainaren 17koa. "Bakarrik dauden adingabe/gazte etorkinen arretarako bermeak" gomendio orokorra bete ez izana salatzen zuen kexaren gaineko esku-hartzea.
|
|
|
09/03/2016
|
Horren bidez,
Arabako Foru Aldundiari iradokitzen zaio beharrezko jarduketak sistematiza ditzan,
betiere foru erakundeak zaindutako haur eta nerabe babesgabeei entzunak eta
haien iritziak kontuan hartuak izateko eskubidearen egikaritzapen efektiboa
bermatzeko.
|
|
|
|
2015. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
29/10/2015
|
Horren bidez
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailari iradokitzen zaio, familia-abegiko
programan parte hartzen duten bikoteen bizikidetza hausten den kasuetan,
zehaztasunez ezar dezala hartutako adingabeekiko bisita, harreman edo
komunikazio araubidea eta esku-hartze programetan familiek sinatu behar duten
hitzarmenean beraien parte-hartzearekin lortu nahi diren helburu nagusiak sar
ditzala.
|
|
|
15/10/2015
|
Honen bidez,
Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio Zornotzako Lehen harrerako zentroko
instalazioak hobetu ditzala. Halaber, babesik gabeko adingabeak hartzeko Bizkaian
dauden egoitza-harrerako baliabideetan bizi diren bakarrik dauden adingabe
atzerritarrak adin-nagusitasunera heltzen direnean emantzipazio-programetan
sartzeko irizpideak berrikus ditzala gomendatzen zaio.
|
|
|
29/09/2015
|
Horren bidez,
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatu zaio arreta egokia
eman diezaiela Bideberria egoitza harreran hartutako adin txikikoen beharrizanei,
emantzipaziorako eta bizitza autonomorako prestakuntzara argi bideratuta, berma
dezala gizarte babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako eta nerabeentzako
egoitza harrerarako baliabideak arautu dituen uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuan
aztertutako betekizunak, langileei buruzkoak, betetzen direla, eta zaindu eta
babestu ditzala hartutako adin txikikoak, ahal den neurrian, baliabideetako langileen
lan gatazketatik.
|
|
|
19/05/2015
|
Horren bidez
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio
babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak egoitzan hartzeko
baliabideetako hezitzaile batzuek dituzten titulazio-arazoak konpontzeko irtenbidea
bilatzeko lanetan jarraitzeko eta gai horren ingurukoa den 2012ko maiatzaren 22ko zirkularra indargabetzeko.
|
|
|
14/05/2015
|
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio ezgaitasunaren gaineko baremoaren ataleko puntuazioa aitor diezaion datorren 2015-2016 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan parte hartu duen adingabe bati.
|
|
|
|