JARDUERAK

ARARTEKOAREN GOMENDIOA BETEZ, EUSTAT-EK BIZTANLE ETORKINEI BURUZKO DATUEN FITXATEGIETATIK KENDU DU ADINGABE ADOPTATU BAT

Vitoria-Gasteiz 16/10/2019

Pertsona batek Arartekoari adierazi zion ez zegoela ados EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen jarduerarekin, izan ere, bere seme adoptatua Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarren fitxategi batean sartu zuen. Kexagilearen esanean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak gutun bat bidali zion bere semeari (adingabe adoptatua bera, espainiar nazionalitatea duena), inkesta bat egiteko. Adingabe hori Gasteizen jaioa dela adierazten da herritarren udal erroldako ziurtagirian eta familia liburuan. Kontuan izan behar da adoptatuen egoera eta beren inguruabarrak bereziak direla eta gerta litekeela adingabeak oraindik bere jatorriaren berri ez izatea; horregatik, oso ...
Koordinazio jardunaldiak 2019

HERRIAREN DEFENDATZAILEEN KOORDINAZIORAKO XXXIV. JARDUNALDIAK

Sevilla 15/10/2019
"Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzea"
Manuel Lezertua arartekoa eta Julia Hernández bere ondokoa Sevillan dira egunotan, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIVI. Jardunaldietan parte hartzen. Gai hau eztabaidatzen ari dira: "Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzea". Gaur, arartekoak pertsonen salerosketari, asiloari eta nazioarteko babesari buruzko mahai-inguru bat moderatu du. Bertan Gurutze Gorriko, CEARreko eta Sevillako Atzerritartasun Brigadako zenbait ordezkarik hartu dute parte. Espainiara familiarik gabe iristen diren haur eta nerabe horiek oso egoera kalteberan eta babesik gabe daude, beraien beharrak ez dira fisikoak bakarrik, baizik eta, batez ere, psikologikoak eta emozionalak; horregatik, erab ...

Aldi baterako arloko teknikari bat hautatzeko prozedura iragartzen da

14/10/2019

2019ko urriaren 14an argitaratu da EHAAn Arartekoaren ebazpena. Honen bidez, arloko teknikari bat hautatu nahi da, batez ere Haur eta Nerabeentzako Bulegoko Zuzendaritzari laguntzeko eta harekin lanean aritzeko, haur eta nerabeekin zerikusia duten Ararteko erakundearen politika guztiak kudeatzeko orduan.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad