JARDUERAK

Giza eskubideen Europako Auzitegiaren epaia: Romeo Castaños eta beste batzuk. Belgika

30/07/2019

Belgikaren kontrako epaitza, ustez, ETAko kide zen terrorista baten estradizioa ez onartzegatik, Torturari aurre hartzeko Europako Batzordearen txosten bat oinarri hartuta; bertan, zalantzan jartzen zen ustezko terroristen oinarrizko eskubideen errespetua Espainiara aberriratuz gero. Iturria: Justizia Ministerioa Dokumenturako sarbidea

Ekintza terroristen biktimen indemnizazioa

23/07/2019

73911/16 Erabakia, María Cristina Larrañaga Arando C. Españarena, 2019ko ekainaren 25ekoa; 75529/16 eta 59403/16 Erabakiak, Karmele Martínez Agirre eta Nagore Otegi Martínez v. Españarena eta María Antonio Ibarguren Astigarraga v. Españarena, 2019ko ekainaren 25ekoak. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak onartezintzat jo ditu talde terrorista ultraeskuindarreko biktimen senideek egindako kalte-ordain eskaera berriak. Dokumentua eskuratzeko

Estrasburgok Espainia kondenatu du, siriar bati bere alabarekin harremanetan jartzen ez uzteagatik

02/07/2019

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) aho batez eman duen epaiak Espainia kondenatu du siriar bati bere alaba adingabearekin harremanetan jartzen ez uzteagatik. Emazteak etxeko indarkeriaz akusatu zuen, baina, Espainiako auzitegiek, azkenean, absolbitu egin zuten akusazioetatik. Iturria: libertaddigital Irakurri gehiago
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad