BERRIAK

Berdintasun-erakundeek Europa justuago bat eraikitzeko duten ahalmen guztia aprobetxatuz

30/06/2020


Europako Kontseiluko Berdintasun eta Giza Eskubideen Batzordeak (EHRC) eta Ingalaterra, Eskozia eta Galesko berdintasun ministerioek estatistikan oinarritutako ikerketa bat argitaratu berri dute. Ikerketa horrek erakusten du COVID-19ak neurriz kanpoko eragina izan duela jende beltz eta asiarrarengan eta beste gutxiengo etniko batzuengan, eta hori arindu egin ahalko litzateke. Giza Eskubideen aldeko Komisarioak ikerketa horri buruz egindako iruzkina. Iturria: Giza Eskubideen aldeko Komisarioa
Konpartitu albiste hau Facebook Twitter Google Buzz MySpace

COVID-19ari buruzko nazioarteko gomendioak

29/06/2020


COVID-19 pandemiaren kontrako borrokak oso neurri konplexuak eta zorrotzak hartzera behartu ditu gobernuak eta administrazioak, pertsonen osasuna eta osasun-sistemaren gaitasuna babesteko helburu nagusia bete dadin. Neurri horiek pertsonen oinarrizko eskubideak betez hartu behar dira beti. Horregatik, giza eskubideetan adituak diren nazioarteko erakundeen aholkuak oso garrantzitsuak dira eta lagundu eta orientatu egiten gaituzte eskubideak errespetatuz neurriak hartzeko orduan. Hortaz, eskertzekoa izan behar du horren gaineko aholku edo gomendio orok. Orrialde berezi honetan, Arartekoak herritarrei eta erakundeei hurbildu nahi dizkie giza eskubideen erakunde batzuen gomendiorik garrantzitsue ...

Konpartitu albiste hau Facebook Twitter Google Buzz MySpace

Egoera sozioekonomikoak eragin handia du giza eskubideak ikusteko moduan

25/06/2020


Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak inkesta bat egin du Europar Batasunean, Erresuma Batuan eta Iparraldeko Mazedonian bizi direnen artean, jakin nahi baitu nola ikusten dituzten giza eskubideak, demokrazia eta zerbitzu publikoak. Emaitzek erakusten dute egoera sozioekonomikoak eragin handia duela ikuskera horretan. Giza eskubideakEBko inkestatuen %88k uste dute giza eskubideak garrantzitsuak direla beraien herrialdeetan gizarte zuzenagoak sortzeko; %64ren iritziz, giza eskubideak esanguratsuak dira beren bizitzarako; eta, %52ren a ...

Konpartitu albiste hau Facebook Twitter Google Buzz MySpace
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad