JARDUERAK

ARARTEKO ERAKUNDEAREN GARDENTASUN ATARI BERRIA

Vitoria-Gasteiz 24/05/2017

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea betez, Ararteko erakundeak gardentasun ataria jarri du herritarren eskura. Bertan azaltzen du nolakoak diren bere lana, jarduerak, antolaketa, aurrekontua eta kudeaketa ekonomikoa, baita ere nola baliatu erakundeak daukan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Herri-erakundeok gardenak izan behar dugu eta eraginkortasunez ezagutarazi behar dugu zer egiten dugun eta zenbat gastatzen dugun. Are gehiago, bideak eta moduak jarri behar ditugu herritarrek informazioa eskuratzeko eskubidea erabil dezaten. Arartekoak be ...
Lazo negro

ARARTEKOAK BERE ATSEKABEA ERAKUSTEN DU MANCHESTERREN EGINDAKO ATENTATUAGATIK, ETA ELKARTASUNA ADIERAZTEN DIE BIKTIMEI ETA FAMILIEI

Vitoria-Gasteiz 23/05/2017

Manuel Lezertua arartekoak irmoki gaitzesten du eta bere nahigabea erakusten du bart Manchester Arenaren kanpoaldean egin zen erasoagatik. Biktima ugari eragin zituen, haietatik asko gazteak, eta izua piztu zuen Ingalaterrako hiri horretan. Une latz hauetan, arartekoak bere samina eta hurbiltasuna partekatu nahi ditu biktimekin, haien senideekin eta britainiar gizartearekin, oro har. Gainera, nabarmendu du gizarte demokratikoaren nagusitasun moralari eutsi behar zaiola, oinarrizko eskubideak zeharo gutxietsiz dihardutenen bidegabekeriaren kontra. Eredu demokratikoaren azpian dauden balio eta printzipioekiko konpromisoa bultzatzea aldezten du, hala nola bizitza eta askatasuna errespetatzea, tol ...
IALCeko kideak

HIZKUNTZA KOMISARIOEN NAZIOARTEKO ELKARTEAREN BILTZARRA

Cardiff 17/05/2017

Arartekoa Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen nazioarteko biltzarrean parte hartzen ari da egunotan, Cardiffen (Gales). Legeak zenbait eginkizun eman dizkio Ararteko erakundeari, besteak beste, euskararen eta gaztelaniaren ofizialkidetasunak berekin dakartzan herritarren hizkuntza-eskubideak babestea. Lan hori beste herrialde batzuetako antzeko erakundeekin batera egiten du, eta erakunde horiek International Association of Language Commisioners (IALC) delakoan bilduta daude. IALC elkartearen zeregina hauxe da: berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza-eskubideak sustatu eta bultzatzea mundu osoan, eta hizkuntza-komisarioei babesa ematea, lanbide-maila gorena lortu ahal izan dezaten bal ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad