Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak 2012. ur-
tean zehar garatu duen jarduera erakundearen ardatz es-
trategiko nagusiei jarraiki bideratu da, bai eta 2010-2014
denboraldirako bulegorako marraztu diren jarduera ildoak
kontuan hartuta ere. Plangintzaren aukera horiek gizar-
te- eta arau-testuinguru jakin batean gertatzen dira. Plan-
gintza erantzunak ematen saiatzen da baina testuinguruak
egiteko modu zehatza mugatu eta baldintzatu egiten du.
Hori dela eta, adingabeen esparruan egindakoa xeheta-
sunez azaltzen hasi baino lehen, hurrengo orrialdeetan,
Haur eta Nerabeen Bulegoaren lan-lerroak gogora ekarriko
ditugu. Halaber, jardueraren arau-testuingurua osatzen
duten lege, dekretu eta erregelamendu nagusiak aurkez-
tuko ditugu.
Aurreko urteetan, atal hau osatzeko, haur eta nerabeen
taldearen ezaugarriak aipatu ziren labur-labur, informazio-
iturriek emandako adierazle sozio-demografiko nagusietan
oinarrituta. Lan hori egitera animatu ginen, izan ere, ez ze-
goen haur eta nerabeen errealitateaz urtez urte adierazten
ziren ahultasunak gaindituko zituen informazio-sistemarik.
2011.
urtean pozik hartu genuen Eusko Jaurlaritzaren En-
plegu eta Gizarte Gaietako Sailaren
prestatu izana. Sistema
horri lotzen gatzaizkio gai hauetarako.
1.
2010-2014
Jarduera-esparrua
Haur eta Nerabeen Bulegoaren 2010-2014 jarduera-espa-
rruan,
aurkeztu zen horretan, es-
ku-hartze ildo nagusiak nolabaiteko zehaztasunez azaltzen
ziren. Hala, erakundearen gainontzeko eremuetan bezala,
bulegoak adingabeek aurkezten dituzten edo eurengan
eragina duten kexak eta eskaerak jaso eta aztertzen ditu.
Kexak eta eskaerak modu zuzenean edo legezko ordezka-
rien bitartez aurkeztu ditzakete. Lan hori modu batean
norbaitek (pertsona batek, kolektibo batek) edo zerbai-
tek (komunikabideen bitartez edo beste bideren bitartez
ezagutu den eskubideen urraketa posible bat) aurkezten
digunaren aurrean “erreakzionatzean” datza eta lan-ildo
proaktiboagoen bidez osatzen da. Azken horien artean
jarduera hauek daude: sarean, modu kolektiboan eta lanki-
detza erabiliz egindako lana sustatzera eta haurren eskubi-
dearen kultura zabaltzera zuzendutako jarduerak, bereziki,
adingabeen parte hartzea eta euren ahotsa entzunarazteko
aukera bultzatzen dituztenak.
Ararteko erakundeak gain hartu duen “matrize-eredua” de-
la-eta, eremu materialetan espezializatutako sektore-arloak
zeharkako begiradek osatzen dituzte, kasu honetan, hau-
rren eta nerabeen eskubideenak. Horren xedea elkar abe-
rastea eta lan koherente eta sinergikoa lortzea da. Haur eta
Nerabeentzako Bulegoa berezko langileen hornidura txikia-
rekin egituratu da, haurrei eta nerabeei maiztasun handiare-
kin eragiten dieten gaien arloko aholkularien laguntzarekin
batera. Horiek guztiak, arartekoak, arartekoaren ondokoak,
gizarte harreman, ikerketa eta modernizazioko zuzendariak
eta idazkari nagusiak
Haur eta Nerabeentzako Bulegoko
Aholkularien Kontseilua
osatzen dute eta jarduera-espa-
rru orokor hori abiapuntutzat hartuta, urtero egiten diren
Arau- eta antolaketa-
testuingurua
I.
Atala
2012
ko
T
xostena
15
I
Aurrekoa ikusi