(4.
grafikoa)
Baztertutako kexak: baztertzeko arrazoiak
GUZTIRA
29
Izenik gabe / Formazko akatsa
Partikularren arteko auzia
Bikoiztasuna / Defensor del pueblori bidalia
Jaurduera okerrik ez, argi eta garbi
Interes legitimorik eza
Eskumen eremutik kanpo
Aurrez erreklamaziorik ez / Legezko epeen
zain
Epailearen erabakiaren zain
0
6
12
4
10
16
2
8
14
2
2
1
1
1
14
4
4
Iturria:
guk geuk egina
Amaitzeko, esan beharra dago gure jardueraren zati ge-
hienaren jatorria aditzera eman ditugun kexak direla. Dena
den, kexa horiek azaltzen dizkiguten arazoek banakako ka-
suak gainditzen dituztenean edo gizartean alarma pizten
dutenean, gure ustez haurren eskubideetako bat arriskuan
jartzen ari den egoera bati dagokionez, Ararteko erakun-
dearen jarduera-planak ofiziozko espedienteak abian
jartzea aurreikusten du. Horren inguruan arituko gara hu-
rrengo ataleko gaien azalpenaren harira.
2.
Aztertutako gaiak
2012.
urtean, adingabeen eremuan Ararteko erakundearen jar-
dueraren ikuspegi kuantitatiboak agiri honetako atalik luzeena
osatzen du, antzemandako arazoen eta kezken, burututako
jar­dueren eta, zenbait kasutan, lortutako emaitzen edo on-
dorioen aurkezpen kualitatiboa barne hartzen baitu. Zenbatu
diren kexen portzentajeak iradoki duen ordenan, informazio
hori gaikako esparruen arabera antolatuta aurkeztu da.
2.1.
Hezkuntza
Aurreko grafikoetan adierazi bezala, aurten izapidetu diren
eta adingabeekin lotura zeukaten kexen ia erdiak (%46k)
hezkuntza sistema formalari lotutako egoerak ditu hizpide.
Arlo horretan gertatutakoa azaltzeko, hemen errepikatuko
dugu Eusko Legebiltzarrarentzako txosten orokorrean he-
rri-administrazioen jarduera ikuskatzeari buruzko kapitu-
luan bildutakoa
,
d
agokiona; izan ere, gehienbat
haur eta nerabeengan dauka eragina.
Ikasleen onarpen
ari buruzko kexa kopurua aurreko ur-
teetan aurkeztutakoen antzekoa da. Kexak eragin dituzten
arrazoiak errepikatu egin dira. Hala, aurten berriz ere le-
kurik ez dagoenean aplikatzen diren onarpenerako
lehen-
tasunezko irizpideak
zalantzan jarri dira -bereziki, familia
unitatearen urteko errentaren irizpideari lotutakoa- eta be-
rriro agerian jarri da
errolda
ren datuen gehiegizko erabi-
lera.
Halaber, hezkuntza-administrazioak
baimendutako ratioa
berriro aintzat har dezan hizpide duten kexak jasotzen ja-
rraitu dugu. Horri dagokionez, interesdunei jakinarazi diegu
indarrean dauden ratioak gaindi daitezkeela, bakarrik, eta
salbuespenez, ezarritako arrazoien ondotik, aurretik zen-
troen berariazko eskaera eginda, eta ratioa ehuneko hamar
handitzeko egungo aurreikuspenak xede duela behin ikas-
turtea hasita eskolatu behar diren ikasleak eskolatzea.
Hori horrela, azpimarratu nahi dugu, gure iritziz, hezkuntza-
administrazioak prozesuaren kudeaketa mekanizaturako bi-
dea emango duen
aplikazio informatikoaren
xehetasunak
argitaratu beharko lituzkeela, bereziki, bigarren eta hiruga-
rren aukeren esleipenari buruzkoak.
Jakina den moduan, ohiko prozesu horretatik kanpo, ikas-
leen onarpena
eskolatzeko lurralde batzordeen
bidez
kudeatzen da. Proposamenak aurkezterakoan, batzor-
de horiek, familiek adierazitako borondateaz gain, euskal
hezkuntza-sisteman ahalik eta integraziorik normalizatuena
jarraitu behar dute, zehazki honako irizpideen babesean:
1)
zentroaren gertutasuna familia etxebizitzari dagokio-
nez eta eskolan dagoeneko anai-arrebarik ote dagoen; 2)
funts publikoekin mantendutako zentro guztien (publikoak
eta itunduak) arteko oreka; 3) zentroetan dauden baliabi-
de teknikoen eta giza baliabideen erabilera eraginkorra eta
4)
zentroaren egokitasuna ikasleari hezkuntza-erantzuna
emateko.
Joan den urtean, aipatu genuen izapidetutako kexa
batzuen ondotik beldur ginela ea familien nahia behar
bezala kontuan hartzen ari ote zen, adierazi baikenuen
hainbat kasutan eskolatzeko proposamenak hizkuntza
eredutik eta familiek eskatutako zentro motatik alden-
tzen zirela. Hori horrela, aurten are kezka handiagoaren
isla agerian jarri behar dugu. Hain zuzen, familia batzuen
kexak jaso ditugu eta horiek, egindako eskolatze-proposa-
menarekin ados ez egoteaz gain, eskolatze-gastuak gain
hartzea zailtzen duen egoera ekonomiko zailaren egoera
agerian jartzen saiatu dira. Ildo horretan, kexa horiek esko-
latze-gastuen arteko desberdintasuna mahaigaineratzen
dute, dela ikastetxe publikoa edo pribatu hitzartua, egoera
hori alde batera utzi ezin dela argudiatzeko, hain zuzen,
2012
ko
T
xostena
23
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi