albait lasterren baliabideak beharren eboluzioari egokitzeko
eta lehentasuna duten beharrei erantzuteko duten interesa
islatzen du. Bestalde, banakako zenbait kexen ikerketaren
testuinguruan, hala nola, ofiziozko jarduerak,
in situ
ezagutu
ahal izan ditugu zentro horietako batzuk eta inpresio orokor
egokia berretsi ahal izan dugu.
Hala eta guztiz ere, aurten egoitza harrerako sareari
buruzko kontu gehiagotan sakondu nahi izan dugu. Horre-
la bada, urrian ofiziozko espediente bat hasi zen egoitza
baliabide horiek arautzen dituen
betetze-mailari buruzko informazioa biltze aldera, izan ere,
2012
ko abuztu amaieran araudia indarrean sartu zenean
zeuden baliabideak egokitzeko ezarritako lau urteko epea
amaitu zen. Urtero egindako jarraipenetan eta egoitza ba-
liabide batzuetara egindako bisitetan antzeman ahal izan
dugun arren administrazio arduradunek ahalegin handia
egin dutela dekretu arautzailearen eskaeretara egokitze-
ko, hainbat kontu nekez balora daitezke bisita batean edo
azterketa zehatzagoa eskatzen dute. Hori dela-eta, in-
formazio eskaera bidali zitzaien hiru foru aldundiei,
eta Eusko Jaurlaritzako
.
Bertan, hainbat gairi buruzko informazio
zehatza eskatzen zen: baldintza materialen betetze-maila
(
baliabideen edukiera, irisgarritasuna, eremuen egokita-
suna), baldintza funtzionalena (egoiliarren babes-neurriak
eta zentro bakoitzean eskatutako gutxieneko agiriak), lan-
gileen baldintzena (titulazioak, gutxieneko ratioak, pres-
takuntza planak, laneko estresa saihesteko neurriak eta
gainbegiratze sistema), baita araudia betetzeko zailtasun
nagusiak eta betetzearen aurreikuspena ere. Bestalde,
administrazio erantzuleek xedatutako ikuskapen mekanis-
moak ezagutu nahi genituen.
Urteko azken egunetara arte ez dugu aipatutako adminis-
trazio guztien erantzuna jaso, beraz, txosten hau ixterakoan
ezin izan dugu egoeraren azterketa zehatza eta ondoriozko
balorazioa egin. Hala eta guztiz ere, bi komentario labur
egin ditzakegu. Lehenengoa administrazioek eskainitako
informazioaren kalitatea eta inplikazio mailari buruzkoa da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Gasteizko Udalak eskatu-
tako kontu guztiei buruzko informazio oso zehatza eta xe-
hatua eskaini diguten bitartean, Arabako Foru Aldundiaren
erantzunak, urria eta orokorra izan denak, asko zailduko
digu dekretuaren eskaerek bere lurraldean izan duten be-
tetze-maila ezagutzeko helburua lortzea.
Bigarrenik, egoeraren azterketan sakondu aurretik, eskai-
nitako datuek bi konturen inguruko egoera oso kezkaga-
rria islatzen dutela aurreratu dezakegu: lehenengoa eta
oinarrizkoa, langileen baldintzen egokitasun falta baliabi-
deetako hezkuntza arloko langileen eta laguntzaileen titu-
lazioei dagokienez (eta, ondorioz, gaitasun profesionalak
eskuratzeko prestakuntza espezializatuari dagokionez),
proportzio nahiko handian. Eusko Jaurlaritzako Gizarte
Zerbitzuetako Zuzendaritzak emandako zirkularrak ho-
rren berri du, izan ere, titulazio mota ugari onartzen ditu
lanbidean. Zentro-sareko baliabide ugariren bigarren ahul-
tasuna irisgarritasun baldintzak erabat betetzea da, nahiz
eta hiru lurraldeetan bermatuta geratzen den mugikorta-
sun urria duen adingabe bati baldintza egokietan arreta
eskaintzeko aukera.
2.2.3.
Programa espezializatuak
Gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoi-
tza harrerako baliabideak arautzen dituen uztailaren 8ko
131/2008
Dekretuan
espezializatu gisa definitutako progra-
mak, hau da, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintze-
ko programa espezializatua eta portaera-arazo larriak
dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa
espezializatua, arreta eta jarraibide berezia jasotzen dute
Ararteko erakundearen aldetik, izan ere, programa es-
pezializatuko berezko izaerari atxikitako euren ezaugarrie-
tako batzuk direla-eta (mugimendu murrizketa baimendua,
euste neurriak erabiltzeko aukera, bai inmobilizazio fisikoa
bai isolamendua, etab.) eskubideen urraketa errazago
gerta daiteke. Egoera hori, eta Espainiako testuinguruan
antzeko ezaugarriko zentroetan dauden nerabeen eskubi-
deen urratzea –hori egiaztatu baita‑ erakunde eta elkarte
askoren arreta-gune dira.
EAEko programa espezializatuen uneko errealitatea zu-
zenean ezagutu eta egiaztatzeko asmoarekin, 2011n bisi-
ta plan bat hasi genuen. Lehenbiziko biak, urte horretan
bertan bisitatutakoak, Gipuzkoako zentroak izan ziren:
Aixola, Elgetan eta Endoia, Deban. Babesgabetasun la-
rrian dauden haurrentzako egoitza zerbitzuen kudeaketa-
ren foru eskumena eta ondoriozko esku-hartze ereduen
aniztasuna kontuan hartuta, egokia zirudien aurreikusitako
segimendua egiten jarraitzeak Bizkaia eta Arabako zentro/
programetara hurbilduz, horiekin lurralde autonomiko guz-
tian programa espezializatuen ikuspegi globalagoa osatze
aldera.
Helburu orokor horren barnean, 2011n hasitako bisita pla-
nak erakunde honentzat bereziki kezkagarriak diren eta
bisiten gidoi gisa jarduten duten hainbat kontutan jarri du
arreta. Hauexek dira kontu horiek:
■■
Programa espezifikoak: zerk ezartzen du euren espezi-
fikotasuna? adingabeen profilak? hezkuntza esku-hartze
espezifikoek”? profesional talde ezberdinek?...
■■
Nork, nola eta noiz erabakitzen da programa espezializa-
tu horietan sartzea eta ateratzea? protokoloek, jarraibi-
deak, adierazleek?…
■■
Eskolatzea.
■■
Parte-hartzea: neska-mutilen hitza zentroko bizitzan.
■■
Ondasunetara heltzea. Eremuak pertsonalizatzea. Pri-
batutasuna. Kanpokoarekin harremanetan jartzeko
erregimena.
■■
Aisialdiak (autonomiak / lagunduta / taldeka…) eta es-
timuluen aberastasuna: jolasak, irakurketak, jolas-jar-
duerak…
■■
Dauden eta erabiltzen diren euste neurriak: inmobilizazio
fisikoa eta isolamendua. Sendagaiak.
■■
Zigortzeko erregimena: neurriak, proportzionaltasuna…
2012
an bisitatu dira Olabarrieta Etxea, Galdakaon, por-
taera-arazoak dituzten nerabeen arretarako programa
espezializatu batekin, eta Laugune Etxea, Laukizen, por-
taera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa
eskaintzeko programa espezializatua. Araban Sansoheta
gizarte eta hezkuntza zentrora hurbildu ginen. Zentro ho-
2012
ko
T
xostena
31
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi