Arreta jaso duten adingabe atzerritarren kopuruari dago-
kionez daturik aipagarriena da 2012. urtean zertxobait han-
ditu dela arreta jasotzen duten adingabe berrien kopurua
Bizkaian zein Gipuzkoan. Araban, berriz, kontrakoa gertatu
da, nabarmenki murriztu baita kopuru hori. Hala eta guztiz
ere, euskal sarean arreta jaso duten neska-mutilen kopurua
abenduaren 31n aurreko urtean baino zertxobait txikiagoa
zen. Hain zuzen ere, EAEn egoitza-baliabideetan bizi diren
bakarrik dauden adingabe atzerritarren kopuruari dagokio-
nez 2009az geroztik antzemandako beheranzko joera man-
tendu da 2006. urteko antzeko kopuruetara heldu arte. Urte
hauetan heldu direnen kopuruaren murrizketak, aurreko
urteetan heldutakoen emantzipazioarekin batera, datu hori
azal dezake.
(11.
grafikoa)
Bakarrik dauden adingabe atzerritar
berriak”,
foru aldundietako haurren gizarte
zerbitzuek artatuak. Bilakaera, 2005-2012
2005 2006 2008 2009 2010 2011 2012
Bizkaia
365 471 440 346 350 312 340
Gipuzkoa
134 153 225 119 88 70 138
Araba/Álava
42 38 141 122 46 84 59
EAE
541 662 806 587 484 466 537
0
100
200
300
400
500
600
700
800
900
Iturria:
guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
(12.
grafikoa)
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak,
abenduaren 31ra arte foru
aldundietako
haurren gizarte zerbitzuek artatuak. Bilakaera,
2005-2012
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Bizkaia
141 265 332 336 359 325 288 223
Gipuzkoa
49 98 146 221 116 105 77 68
Araba/Álava
16 16 40 97 101 33
22
EAE
206 379 518 654 576 463 365 313
0
100
200
300
400
500
600
700
Iturria:
guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri har-
tuta
Arreta jaso duten adingabeen profilean edo ezaugarrietan
egondako aldaketei dagokienez, Bizkaiak aldaketa progre-
siboa izan du 2012an zehar. Marokotik datozen neska-mu-
tilak familia desegituratuetatik datoz eta migrazio-proiektu
zehatzik gabe gero eta gehiago. Beste hainbat neska-mutil
Estatuan denbora daramate senideekin bizitzen eta, horiek
euren herrialdera itzultzean, senide heldu baten erreferen-
terik gabe geratzen dira. Bestalde, Aljeriatik datozen neska-
mutilen kopuruak gora egin du. Araban aldaketa antzeman
da adingabe atzerritarren jatorriaren araberako banaketan
ere: iaz % 73 Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik zetozen
bitartean, aurten % 34 osatzen dute eta jatorri magrebtarra
dutenen kopuruak gora egin du (% 24tik % 56ra).
Gipuzkoako haurren foru zerbitzuak 2011n adierazi izan
zuen euren baliabideetako egonaldia beste bizilekueta-
ranzko bidearen iragaite-etapa zela. Datu hori Bizkaian ere
gertatzen ari dela dirudi, zentroak borondatez uzten dituz-
tenen kopurua antzeman baita, bereziki lehen harrerako
zentroan.
Egoitza-baliabideetan dauden adingabe atzerritarren ko-
puruaren beheranzko joerak Bizkaiko egoitza-baliabide es-
pezifikoen itxiera eta Gipuzkoako zentro-sarean egondako
aldaketak ditu oinarri. Bi kontu horiek txosten honen hurren-
go atalean azalduko ditugu.
Adina zehazteari dagokionez, erakunde honen ustez oso
kezkagarria da Fiskaltzak ezarritako irizpideen aldaketa (es-
tatu mailan gertatutako aldaketei jarraiki). Horien arabera,
adina zehazteko proben emaitzak lehenesten dira beste
edozein agiriren gainetik eta, horren ondorioz, egun arte lu-
rraldean ezarri izan ziren jarduera eta koordinazio irizpideak
aldatu dira.
2012
ko
T
xostena
37
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi