Laburbilduz, arazo horri dagokionez, Haurren Eskubi-
deei buruzko Batzordeak Espainiari egin zion oharrare-
kin bat gatoz, TDAH pairatzen duten haurrei sendagai
gehiegi emateari lotutako fenomenoa aztertzeko beha-
rrari eta bai haurrei, bai guraso eta irakasleei, neurri eta
tratamendu psikologikoen eta hezkuntzako tratamen-
duen aukera zabala eskaintzeko beharrari lotutakoa.
5.
Amaierako zenbait gogoeta
Azkenik, zenbait gogoeta jaso nahi ditugu, beharbada
orokorragoak, baina orain arte helarazitakoaren osagarri
direnak:
■■
Erakunde honen ustez, nahitaezkoa da osasun,
hezkuntza, zuzenbide arloko eta gizarte zerbitzuetako
eta komunikabideetako profesionalentzako beraria-
zko prestakuntza neurriak sustatzea, estigmarekin eta
buruko osasun arazoak dituzten haurrek, nerabeek eta
gazteek pairatzen duten bereizkeriarekin amaitzeko.
■■
Beharrezkoa da diagnosi-irizpideak eta jarduera klinikoen
gaineko gidak adosteko lanarekin jarraitzea aldakor-
tasun klinikoa murriztu eta arretaren kalitatea hobetze
aldera. Modu berean, haurren eta gazteen buruko osa-
sunaren arloan oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua
sustatzea halabeharrezkoa da.
■■
Gure ustez, beharrezkoa da haurren eta nerabeen psi-
kiatria eta psikologia klinikoko espezialitateen sorrera
sustatzea, kasuan kasuko hezkuntza eta laguntzarako
egiturekin.
■■
Pertsona batzuen ustez, haurtzaroan, nerabezaroan
eta gaztaroan psikofarmako gehiegi preskribatzen dira
eta nahasmenduaren kontzeptuan ondoez edo moldatu
ezintzat jo daitekeenaren inguruan behar ez den katego-
rizazioa egiten da. Erakunde hau ere uste berekoa da.
Ildo horretan, adierazi dute hori agian izaera psikiatrikoko
parametroei emandako arretaren araberakoa dela; neu-
rri integratzaileen eta pertsonaren garapen orokorrerako
neurriak sustatu edo arazoa psikoterapiaren ikuspegitik
aukera bat bailitzan jorratu beharrean.
2.5.
Justizia
2011.
urtearen hasieran, Eusko Legebiltzarrean
izeneko txostena
aurkeztu zen. Txosten horrek Ararteko erakundeak hau-
rren inguruan ordura arte argitaratutako txosten guztiak,
baita atalen batean haurrak hizpide dituzten txostenak
eta urtez urte horietako bakoitzaren inguruan egindako
jarraipenak ere, barne hartzen ditu. Bertan jorratu diren
alorren artean, nerabe arau-hausleen arazoa dago. Gai
horren jatorria 1998ko
ize-
neko txostena da. 2010. urtera arte txosten horren jarrai-
pena egin zen. Txostena eta hori amaitzeko emandako
gomendioak argitaratu zirenetik ia bi urte pasa ostean,
egokitzat jo zen horien betetze mailari buruzko jarraipe-
na egitea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako
funtsezko datu eta
informazioa eskatu genizkion.
Gauzatutako neurrien eboluzioaren gaineko datu nagusiak
aztertzeak aplikazio maila handiagoa edo txikiagoaren berri
edukitzeko aukera ematen du, baita joera orokorrak eza-
gutzeko ere. Hori guztia
eta
Le-
ezarritako araudiaren testuingurua erabat aplikatzeko
beharra” aipatzen duen txostenaren gomendioa baloratu
ahal izateko funtsezko informazioa baita. Datu orokor horiek
honen berri ematen digute:
(2.
taula)
EAEn buruturiko neurrien kopurua
(2009-2012)
N
e
u
r
r
i
a
Neurria
2009 2010 2011 2012
Komunitatearen onurarako .
prestazioak
314 347 285 229
Zaintzapeko askatasun irmoa
310 327 376 297
Tratamendu anbulatorioa
22
10
13
8
Gizarte- eta hezkuntza-lanak
186 146 137 101
Barneratze finkoa
116 209 169 120
Asteburuetan geratzea
152 128 102 121
Heziketa taldearekin elkarbizitza
5
11
8
7
Eguneko zentro batera joatea
34
26
37 29
Behin betikoak
1.139 1.204 1.127 912
Zaintzapeko kautelazko .
askatasuna
30
39
37 36
Kautelazko barneratzea
67
59
52 41
Kautelazko elkarbizitza
3
4
7
3
Kautelarrak
100 102 96 80
NEURRIAK GUZTIRA
1.239 1.306 1.223 992
Bariazioa
196
67
-83 -231
%
Hazkundea
18.8 5.4 -6.3 -18.9
Iturria:
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Adminis-
trazio Saila
2009.
eta 2010. urteek erakutsi dute neurrien kopuruak gora
egin duela, nahiko modu nabarmenean horietako lehenen-
goan (% 19). 2011. urtean joera aldatu egin zen eta neurri
kopurua % 6,3 gutxitu zen. Gutxitze hori handiagoa izan
zen 2012. urtean (% 19) eta, ondorioz, 2004. urtekoa beza-
lako eskari mailan kokatuta gaude.
Ezarritako neurrien gutxitzea hiru lurraldeetako adingabe-
entzako epaitegietan gertatu da: % 12,8 Bilbokoan, % 18,2
Donostiakoan eta % 34,5 Gasteizkoan.
Delituei dagokienez, neurrien kopuruak oro har behera egin
badu ere, familia barruko indarkeriari lotutako delituek eta
bikotekideen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute, na-
hiz eta oso bistakoa ez izan. Kautelazko neurrien % 37,5 eta
neurri irmoen % 10 eragiten dute.
2012
ko
T
xostena
48
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi