2010
eko txostenean adierazi genuen eta irmotasun han-
diagoz azpimarratu genuen 2011koan kezkatuta geundela
iruditzen baitzitzaigun haurren pobrezia-egoerak nolabait
handitu egin zirela, kontuan hartuta une haietan gure lu-
rraldeari zuzenean lotu gabeko zantzuak edo informazioa
bakarrik genituela. Maiz hartu-eman ona izaten dugun eta
haurren egoera jorratzen duten gizarte erakunde, profe-
sional eta pertsonen hitzek, baita diru-sarrerak bermatze-
ko sistemari lotutako kexak ugaritu zirela egiaztatzeak ere
(
aurreko urtekoak hirukoiztu eta % 3.000 baino gehiago
handitu aurreko bi urteekin alderatuz gero; horietako asko-
tan haurrak tartean)- ez ziguten aukerarik eman berri onak
iragartzeko.
Hala, urtearen azken hiruhilekoan azterlan kuantitatiboa
egiteko eskatu zen krisiak EAEko haurrengan zuen eragina
ezagutu eta agerian jartzeko. Ondoren, hori kontuan hartu-
ta, epe ertainean eta luzean gastu publikoaren murrizketa
eta egokitzapen-neurriak jorratzen dituzten politikek izan
ditzaketen ondorioen inguruko hausnarketa bultzatzeko,
gazteenen etorkizuneko aukerak zehaztuz. Jarraian, azter-
lanaren ondorio nagusiak hitzez hitz aipatuko ditugu.
2007
an hasitako dezelerazio ekonomikoa ondorio oso la-
rriak ari da eragiten herritarren ongizatean eta bizi-kalita-
tean. Edozelan ere, krisi ekonomikoaren eragina ez da ari
izaten homogeneoa herritarren artean, gehiago ari baitzaie
eragiten bereziki zaurkorrak diren gizarte taldeei. Horien
artean,
haurrak dira pobreziaren arriskua pairatzeko
aukera gehien dituztenak
ekonomia, gizarte, partaidetza,
lege eta politika mendetasunaren ezaugarriak kontuan har-
tuta.
2012.
urtearen hasieran,
(“
Haurrak Espai-
nian 2012-2013: krisiak haurrengan duen eragina” UNICEF)
txostenak hauxe jarri zuen agerian:
haurrak dira krisiaren
azken erantzuleak baina beste gizarte talde batzuk be-
zainbeste edo gehiago ari dira sufritzen haren ondorioak.
Aldi berean, haiek nozitzen ari diren eragina ez da ari izaten
hain bistakoa krisiari eta haren ondorioei aurre egiteko gai-
tasun gutxien (banaka eta taldean) dutenak baitira
”.
Azterlan
horrek ohartarazi zuen Espainian haurren pobrezia arriskua
handitu egingo zela –une hartan kotak % 26 baino handia-
goak ziren-. Ordutik hona, kezkaz beteta geure buruari gal-
detzen genion halako zenbat egoera paira zitzaketen euskal
gizataldeek.
Azterlan horretan egindako analisi kuantitatiboak guztiz es-
kuragarri dauden estatistikako bigarren mailako iturrietako
58
adierazleren sistema du oinarri, analisi konparatzailerako
berriki eguneratutakoak eta estrapolatutakoak (Euskal Au-
tonomia Erkidegoaren, Espainiaren eta Europar Batasuna-
ren artean). Adierazle horiek hainbat eremutako informazioa
ematen digute: pobrezia eta eskuragarri dauden baliabide
ekonomikoak, etxebizitza, enplegua, hezkuntza, osasuna
eta aisia.
Krisiaren eragin nabarmenetako bat pobrezia gehitzea
izan da
.
EAEn pobrezia larriko egoeretarako ezarritako ata-
lasetik (batez bestekoaren % 40) beherako diru-sarrerak
dituzten familietan bizi diren 15 urtetik beherakoen pro-
portzioa % 3,5etik % 6,2ra pasa da 2008tik 2012ra. EAEn
pairatutako hazkundea Espainian tarte berean erregistratu-
takoa baino txikiagoa bada ere, kontuan hartu beharra dago
ia 3 portzentaje-puntuko igoera gertatu dela.
Pobrezia erlatiboko tasak (batez bestekoaren % 60ko ata-
lasea kontuan hartzen duena) estatuko batez bestekotik
dezente beherago dagoen balioa dauka eta ez du erakutsi
okerrerantz doanik, baina 15 urtetik beherako herritarren
%16,1
eragiten dio une honetan.
Azterlana: Krisiaren eragina
haurrengan: EAEko errealitatea
(
)
III.
Atala
2012
ko
T
xostena
57
III
Aurrekoa ikusi