urtebete lehenago erregistratutakoa baino 1,9 puntu han-
diagoa da.
Beste datu interesgarri batek azaltzen duenez, familia as-
kok koltxoi motaren bat duten neurrian (aurrezkiak, fami-
lien laguntza…), nolabaiteko atzerapena egoten ohi da krisi
ekonomikoaren hasieraren eta bere eragin guztia pairatzen
deneko unearen artean. Horrela bada, EAEko herritarren
% 12,3 2012
an euren betebeharrei eta ohiko gastuei aurre
egiteko aurrezkiak neurri handi batean erabili behar izan di-
tuzten familietan bizi da, 2008an erregistratutakoa hirukoiz-
ten duen tasa.
Halaber, denbora tarte berean, euren gastuak estali ahal
izateko senideei, auzokideei, lagunei edo erakundeei dirua
eskatu behar izan dizkieten familietan bizi diren pertsonen
ehunekoa bikoiztu egin da. Horietatik %12,9 dira.
Etxebizitzaren
adierazleei dagokienez, soilik 3 datu nabar-
menduko ditugu:
1.
Ordaindu gabeko jabetzako etxebizitza duten 10 fami-
lietatik ia 3k harekin loturiko gastuetarako diru-sarreren
% 30
baino gehiago bideratzen dute eta alokairuan bizi
diren 10etatik 6 egoera berean daude.
2. 2012
an, EAEko herritarren % 5,9 etxebizitzarekin loturiko
gastuak ordaindu ez izanagatik edo atzeratu izanagatik
sortutako arazoak dituzten familietan bizi da, 2008an
egoera horrek % 2,9ri besterik eragiten ez zion bitartean.
(21.
grafikoa)
Ordainketak (alokairuak, kredituak,
hipotekak, ordainagiriak)
burutu ez dituzten
edo atzeratu dituzten familietan bizi diren
herritarren %. EAEko bilakaera 2004-2012
2008
2004
2012
2,7
2,9
5,9
Iturria:
Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012
.
Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
(22.
grafikoa)
Azken neguan uneren batean hotza pasa
duten familietan bizi diren herritarren %.
EAEko bilakaera 1996-2012
10
8
6
2
4
0
1996
2000
2004
2008
2002
4,2
4,1
5,3
5,5
8,3
Iturria:
Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012
.
Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza
3.
Herritarren % 8,3 etxebizitza tenperatura egokian man-
tentzeko aukerarik ez izanagatik azken neguan uneren
batean hotza pasa duten etxebizitzetan bizi da. Ho-
tza pasa duten familia pobreetako herritarren kopurua
33,6%
ingurukoa da
.
Enpleguaren
arloan, ez dago dudarik lanik eza dela biz-
tanleen pobreziarako eta gizarte-bazterketarako arriskua
gehien areagotu duten aldagaietako bat. Lan-merkatuan
ez parte hartzeak edo oso gutxi parte hartzeak bazterketa-
prozesuak hastea eragiten edo bultzatzen dute, eta horiek
zuzeneko ondorioak dituzte beste gizarte-eskubide batzuk
baliatzean.
Langabezia tasa maila kezkagarrietara heldu da. 2012ko
hirugarren hiruhilekoan, EINen zenbatespenen arabera,
EAEko biztanleria aktiboaren % 15,5 langabezian zegoen,
hau da, bi urte lehenago baino 5 portzentaje-puntu gehia-
go eta ekonomia dezelerazioaren hasiera baino lehenago
erregistratutako tasa baino 9 puntu gehiago. Espainiako
batez bestekoarekiko aldeko ia 10 puntuko distantzia man-
tentzen duen arren, ia 5 puntutan gainditzen du Europar
Batasuneko batez bestekoa eta, ondorioz, EAEko 157.700
pertsona 1 langabezian daude gaur egun. Esan dugun mo-
duan, pobreziak herritar guztiengan eragin bera ez duen be-
zala, langabezia eta lana neurri ezberdinetan sakabanatzen
da. Hainbat gizarte taldek aukera handiagoa dute eragina
pairatzeko euren sektore ekonomikoaren, kontratazioaren
izaeraren edo kualifikazio mailaren arabera.
Interesgarria da pobreziaren eta langabeziaren arteko ha-
rremana aztertzea. Langabezian dagoen pertsona baten
mendeko familia batean bizi diren pertsonen mantentze-
pobreziako arriskua % 49,4koa da (batez beste orokorra
baino 42,1 portzentaje-puntu gehiago).
2012
ko
T
xostena
60
(
III). Azterlana: Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
III
Aurrekoa ikusi