%9
osasun arloko gastuetara bideratu zuen eta ehuneko
hori, gutxienez egun arte, pixkanaka handituz joan da. Hala
ere, ez daukagu gai horren gaineko datu gaurkotuagorik.
Alor honetan dagoeneko ditugun datu gutxietako batek
azaltzen du uneko krisia herritarren elikatze jokabideetan
eragina izaten ari dela. 2012ko iturri estatistikoek % 7,7an
kokatzen dute elikadura arazo larriak edo oso larriak dituzten
familietako herritarren ehunekoa. Errealitate horrek 2008an,
krisiaren hasieran, herritarren % 5,7ri bakarrik eragiten zion.
(24.
grafikoa)
Elikadura arazoak (larriak edo oso larriak)
dituzten familietan bizi diren herritarren %.
EAEko bilakaera 2000-2012
10
8
6
2
4
0
2000
2004
2008
2002
5,7
3,5
5,2
7,7
Iturria:
Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkesta. 2012
.
Lan eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza.
Gainera, herritarren % 3,6 behintzat bi egunetan behin
proteinak dituen janariren bat ordaindu ezin duten familie-
tan bizi da, 2008an erregistratutakoa (% 2,3) baino ehune-
ko altuagoa eta 2004ko mailetarako atzerapena eragiten
duena.
Aisialdiko ekintzei dagokienez, hasteko hauxe adierazi behar
dugu: eskolatze eskubideen hazkundearen eta unibertsali-
zazioaren ondorioz, haurren arteko hezkuntza ezberdinta-
sunak gaur egun aisialdiaren erabilerarekin-hezkuntza ez
formaleko eremu gisa ulertuta‑ eta aisialdiko baliabideak
eskuratzearekin lotzen dira gehien bat.
2012
an herritarren % 21,6 euren aisialdiko gastuak murriztu
dituzten familietan bizi zen, hau da, 2008an krisiaren ha-
sieran (% 10,1) baino pertsona kopuru bikoitza eta 1996tik
erregistratutakoak baino tasa nabarmenki altuagoa, ia
1986
ko errealitatearekin bat eginez, urte hartan herritarren
% 27
k pairatu baitzuen aisialdiko gastuen murrizketa.
Bukatzeko, kapitulu honen hasieran adierazitakoa azpima-
rratu nahi dugu: gabezia materialen ondorioz, haurrak etor-
kizuneko desabantaila eta ahultasun egoeran daude, euren
gara hezkuntza, gizarte eta laneko garapenean eragina izan
dezakeena. Horregatik, ezinbestekoa da haurrak kontuan
hartzea gure gizarteak pairatzen dituen erronken aurrean
erabakiak hartzerakoan, ez soilik euren garapen eta ongi-
zatearengatik, baita gizarte guztiarenarengatik ere, etorki-
zuneko kostea garestia izan baitaiteke (herritarren eskumen
maila murriztea, produktibitate gutxiago, langabezia-ta-
sa handiagoak, babeserako sistemaren koste handiak,
hezkuntza eta osasun sistema urritzea, etab.)
2012
ko
T
xostena
62
(
III). Azterlana: Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
III
Aurrekoa ikusi