gabean gertatutako atzerapen nabarmenaren ondorio.
Mendeko haurren kasuan garrantzi berezia dauka familia
ingurunean zaintzak eskaintzeko prestazio ekonomikoan
egondako murrizketaren eraginak, izan ere, haur gehienek
familia ingurunean jasotzen dute arreta.
Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Legeak
-
gizarte arretaren esparruan gure erkidegoari esleitutako
eskumen esklusiboaren eta abenduaren 14ko 39/2006
Legean jasotako eskumen osagarriaren erabileraren adie-
razpen argia- esparru nahikoa eskaintzen digu gure herri
administrazioek gizarte zerbitzuen alorrean azken urteetan
zehar egiten ari ziren apustu irmoarekin jarraitzeko, arreta
eta etengabeko hobekuntza areagotzeko bide horretan oz-
toporik izan gabe.
Gazte-
justiziako
sistemaren gizarte eta hezkuntza arloko
zentro eta programen sareak epaitegien erabakiak eta be-
harra asetzeko neurri egokia duela dirudi. Hala eta guztiz
ere, bateratzearen erabilera handiagoa egon zitekeen, bi-
tartekaritza prozesuak bideratzeko aukerak ere miatuz na-
hitaez errua onartu behar izan gabe.
Era berean, adingabeen berariazko ofiziozko txandan hobe-
kuntzak behar dira, neurri handi batean, letraduen pres-
takuntza hobearen bidez lortuko dena, garapen eta hezte
prozesuan dauden pertsonentzako egokiagoak diren eta,
nolanahi ere, helduen jurisdikzioarenak ez diren lan-mo-
duak bidera ditzaten.
Azkenik, haur eta nerabeekiko hurbilagoa eta atseginagoa
den justizia batera hurbiltzeko beharra aipatzen dugu, en-
tzuna izateko, behar bezalako informazioa jasotzeko eta
intimitatea edo pribatutasuna babesteko eskubideak, bes-
teak beste, bermatu daitezen. Bereziki biktima edo lekuko
gisa parte hartzen dutenean.
Eskola-kirolaren
esparruan indarreko legeriak foru aldun-
diei hura arautzen duten xedapenak betetzen direla ikus-
katzeko eta kontrolatzeko funtzioak esleitzen dizkie. Horien
artean azpimarratu nahiko genuke, bertan parte hartzen
duten erakundeek une oro adin horietako kirolaren oinarri
izan behar den parte-hartze eta heziketa izpirituarekin bat
egin behar dutela. Administrazioak alor horretan zigortzeko
arauzko tresnarik ez izateak ez du oztoporik ezarri behar
zeregin hori arduraz eta proaktiboki burutzeko. Erakun-
de honen ustez, kirol zentroek eta klubek zentzu horretan
praktika oneko kode bat sinatzea norabide zuzenean doan
urratsa da.
Jolaserako, atsedenerako eta
aisia eta kultura jarduereta-
rako
eskubidea bereziki urratzen ari da krisi ekonomikoaren
eragin gehien pairatu duten familietako haur eta nerabeen
kasuan. Erakunde honek beharrezkotzat jotzen du hezike-
tarako aisialdiko jarduerak burutzeko eta horiez gozatzeko
haur guztien aukera berdintasuna bermatzen duen ahalegi-
na mantentzea.
Joera homosexuala (gay eta lesbianak) edo bisexuala eta
transgenero edo transexual identitatea (aurrerantzean
lgtb
)
duten nerabeen egoerari dagokionez, EAEn Rainbow Euro-
pako proiektuaren esparruan egindako lanak agerian utzi
du hezkuntza sistemak duen hutsune nabarmena sexu eta
genero aniztasunarekiko eskubideekiko erabateko errespe-
tua bateratu, ikusarazi eta sustatzerakoan.
Beste behin, adierazi behar dugu beharrezkoa dela
hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea,
eskola leku ziur bat izan dadin, adingabeei joera sexuala eta
genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatze-
ko babesa bermatuko diena, eskolako bizikidetza-eredu
baketsu eta aniztasunaren integratzaile batean. Bestalde,
hezkuntza zentroetan haur eta nerabeen identitate aniz-
tasunari eta genero rolei buruzko egoerak edo jokaerak
sortzen direnean adingabeak, familiak, irakasleak eta zen-
troak orientatzeko modua jorratu behar da. Egoera horiek,
ezagutu ahal izan dugun moduan, haurrak oso gazteak di-
renean ere gertatzen dira.
Aurreko paragrafo horietan jorratutako arretako sektore-
sistemen inguruko gogoetei eta bertan antzemandako
aurrerapauso eta hobekuntza puntuei amaiera emateko,
mugaketa ekonomiko handiko une hauetan horiek
guz-
tiek duten
arriskuetako
batekiko dugun kezka helarazi
nahi dugu: administrazio, erakunde edota sail bakoitza,
arauaren irakurketa zorrotzetik, bere eskumena denera mu-
gatzea, ordura arte, batzuetan beste sistema, erakunde edo
administrazioen lankidetzarekin, eskaintzen ziren prestazio
eta zerbitzuak baztertuz, kontuan hartuta herritarrek erabil-
tzen zuten programa/zerbitzu horren bidez euren behar bat
asetzen zutela.
Azkenik, ezin dugu amaitu haurren eskubideen gaineko gi-
zarte kontzientzia indartu eta zabaltzeko eskaera berri bat
egin gabe. Egia da duela urte batzuk baino handiagoa dela
eta horregatik pozik egon behar gara eta zorionak eman
behar ditugu. Baina oraindik asko egin beharra dago, bai
maila orokorrean (eskubideen zabalkundea), baina egoera
jakin batzuen gaineko kontzientziazioan (zigor fisikoa, tratu
txarrak, sexu jazarpena...). Haurren eskubideak eta adin-
gabearen interes gorenaren printzipioa direla-eta, hezike-
ta ikuspuntua hartu beharra dago eta haur eta nerabeekin
bideratutako edozein esku-hartze zuzendu behar duten
lehentasunak ezarri behar dira. Hori dela-eta, herri admi-
nistrazioei eskatu behar diegu gizartea sentsibilizatzeko eta
haurren eskubideak sustatzeko ekimenekin jarrai dezatela
eta indartu ere egin ditzatela.
Berriro ere Haurren Eskubideen Hitzarmeneko 12. eta 13.
artikuluak nabarmendu behar ditugu, edo, bestela esan-
da,
adingabeek beren iritzia adierazteko eta informa-
zioa jaso eta emateko eskubidea dutela. Benetan parte
hartzeko bide egonkor
gehiago eratzen, horri denbora
gehiago eskaintzen eta mekanismo egokiak, metodologia
erakargarriak eta halakoak ezartzen aurrera egitera anima-
tzen dugu, adingabeek beren bizitzari eragiten dioten arloe-
tan parte hartuko dutela bermatzeko.
2012
ko
T
xostena
80
(
VI). Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
VI
Aurrekoa ikusi