Errepidetiko sisetma / Hiri eta Hiriarteko zerbitzuak

Ikuskaturiko Autobus geltokien txosten teknikoen zerrenda:

1. Sarrera, titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena

1.1. Hiri zerbi­tzuak

Errepidetiko garraio publikoko hiri zerbi­tzuen titulartasuna eta administrazioa udalei dagokie.

Horien ustiapena tokiko administrazioaren mendeko diren eragile publikoen kontu edo lagapen publikoaren araubidepean jarduten duten eragile pribatuen kontu egiten da. Eragiketa, normalean, plataforma baxuko ibilgailuekin egiten da.

Eran­tsitako mapak errepidetiko bidaiari garraioa egiten duten hiriko zerbi­tzu erregularrak dituzten euskal udalerriak erakusten ditu.

 

Garraioa hiri udalerriak

Deigarria da hiri garraio publikoa duen Biz­kaiko udalerri kopuru ­txikia, Gipuz­koako egoerarekin alderatuz gero. Horren arrazoia eremu metropolitarreko hiri arteko zerbi­tzuen estaldura maila da.

1.2. Hiri arteko zerbi­tzuak

Lurraldeko hiri arteko zerbi­tzuak –EAE barruan– probin­tzietako aldundien eskumena dira. Garraio linea erregular ezberdinak eragile pribatuek ustia­tzen dituzte, emakida publikoko araubidepean. Zerbi­tzu mul­tzo hau marka baten inguruan antolatu ohi da, irudi bakarra eta adierazgarria, adibidez Lurraldebusen inguruan Gipuz­koan eta Biz­kaibusen inguruan Biz­kaian.

Probin­tzia arteko izaera duten linea erregularren emakida publikoaren titulartasuna eta kudeaketa kilometro gehien har­tzen dituen lurraldeko administrazioari dagokio –EAEko bi lurralde historikoren artean zerbi­tzua ematen denean–.

Zerbi­tzuak plataforma baxuko ibilgailuekin nahiz zoru garaia dutenekin ematen dira, linearen ezaugarriak zein­tzuk diren gorabehera: erdibideko geldialdiak egiten dituen edo ez, ibilbidearen luzera, zein bide saretik ibiliko den, bezeroaren beharrak, eta abar.

1.3. Ibilbide luzeko zerbi­tzuak (eskualde artekoak)

Autonomia erkidego bat baino gehiago elkar­tzen duten emakidak –eskualde artekoak– Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenpekoak dira, Sustapen Ministerioaren bitartez. Ministerioak berak eragindako autonomia erkidegoei eska­tzen die ­txostena, bere titulartasunpeko emakidetan egin beharreko aldarazpenei buruz.

Zerbi­tzuak eragile pribatuek ustia­tzen dituzte, emakida publikoko araubidepean. Ibilbide luzeko lineak, normalean, plataforma altuko ibilgailuekin antola­tzen dira.

EAEn errepidetiko garraio publiko erregularrak duen irisgarritasunari buruz­ko ­txostenak bi maila fun­tzional har­tzen ditu azterketarako:

       – Ekipamenduak: ibilbide luzeko terminalak eta autobus geralekuak.

       – Material mugikorra: autobusak.

Bi maila horiek, edonola ere, ez dira bereizirik jorratu behar. Errepidetiko sistemaren erabateko irisgarritasunak exijitu egiten du geraleku-ibilgailu binomioa unitate integral bat izatea eta horrek aukera ematea bi elementuen arteko erlazioa maila berdinean gauza­tzeko.

Beste garraio sistema ba­tzuetan ez bezala, errepidetiko garraioaren irisgarritasun uniber­tsala ez da oinarri­tzen bakarrik ekipamendu eta ibilgailu faktoreetan, eta, beraz, nahitaez­koa da giza faktoreak har­tzen duen hirugarren bektore bat integra­tzea: autobus gidariak hain zuzen.

Errepidetiko bidaiariak garraiatzerakoan funtsezkoak diren irisgarritasun faktoreak

 

Zen­tzu horretan, errepidetiko garraioaren linea erregularrek EAEn duten irisgarritasun mailak bilakaera adierazgarria eduki du az­ken hamarkadan. Arrazoia pixkanaka zoru baxuko autobusak sar­tzen joatea izan da, gure hirietako hiri eta hiri arteko zerbi­tzuak emateko.

Inguruabar hori beharrez­ko ezaugarri bat da, baina ez nahikoa, autobusa garraiobide gisa erabil­tzearen normalizazio eta uniber­tsalizazioaren alde egiteko. Hala ere, lehen irudikatutako faktore hirukian aipatutako oztopoek berean jarrai­tzen dute.

Gauzak horrela, zera egiaztatu daiteke:

      – Sen­tsibilizazio, enpatia eta konpromiso falta enpresa eragile eta gidari ba­tzuen partetik per­tsona guztien­tzako izango den garraio baten alde.

      – Ibilbide luzeko zerbi­tzuak antola­tzea egokitu gabeko ibilgailuekin[25].

      – Teorian irisgarriak diren autobusekin emandako garraioa irisgarritasunik gabeko egoeran egotea: ma­txuratutako plataformak eta arrapalak, eta abar.

      – Geraleku-ibilgailu erlazioa baldin­tza­tzen duten oztopo elementuak ager­tzea.

      – Informazio eta komunikazio sistemen hornidura ez da behar bestekoa zen­tzumen ezgaitasunen bat duten per­tsonen­tzat.

      – Egokitu gabeko al­tzariak geralekuetan (eserlekuak baxuegi koka­tzen dira).

      – Eta abar.

Txosten honen eranskinen ida­tz zatian bildu egiten dira gabezien matrizeak eta irisgarritasun diagramak, eta horiek kuantitatiboki eta kualitatiboki irudika­tzen dute joan-etorri kateko irisgarritasun maila EAEko errepidetiko garraio zerbi­tzuetan.

Jarraian, lehen aipatutako unitate fun­tzionaletako irisgarritasunaren berariaz­ko azterketa aurkeztuko da.

 



[25] Material zaharra. Irisgarritasunari buruz­ko araudia indarrean jarri baino lehenagokoa.