Ondorioak

IX. Kapitulua. Ondorioak

1. Ondorioak garraio sistemak gorabehera

1.1. Trenbide sistema

EAEko trenbide sistemaren irisgarritasun baldin­­tzak ez dira gehiegi alden­­tzen beste eremu geografiko ba­­tzuetan ageri den egoeratik. Material mugikorraren eta trenbide azpiegituraren irisgarritasunaren egoerak, egun, ez du behar besteko bermerik eskain­­tzen mugikortasun urriko per­­tsonek erabil­­tzeko, eta hori az­ken urteotan inber­­tsio garran­­tzi­­tsuak egin badira ere.

Trenbide sareetan irisgarritasunaren egoerak ageri dituen gabeziak irisgarritasun katearen fun­­tsez­ko etapa guztietan gerta­­tzen dira:

      – Trenbide azpiegiturara sar­­tzeko ibilbidean.

      – Trenbide geltokien eta geralekuen sarbideetan.

      – Geltoki barruko mugikortasunean, nasetara daramaten sarbideetan eta material mugikorrean. Azpimarra­­tzekoa da gure autonomia erkidegoko tren geltokietan dauden trenbide-pasagune gehienek duten egoera larria, eta baita nasaren eta trenaren arteko irisgarritasun arazo konpondu gabea ere.

Halaber, beharrez­koa da azpimarra­­tzea ia ez dagoela irisgarritasun neurririk komunikazioan trenbide sare osoan, horrek aukera eman diezaien ikusmen urrituei edo zen­­tzumen ezgaitasunen bat duten per­­tsonei informazio egokia eskura­­tzeko.

Halaber, garran­­tzi­­tsuak dira ere instalazioetako ergonomia eta fun­­tzionaltasunean eta garraio ekipamenduetan ageri diren gabeziak.

Aztertutako linea guztietan egiazta daiteke bi geltoki mota elkarrekin ageri dela: (1) irisgarritasun baldin­­tzak bil­­tzeagatik eredu izan daitez­keen geltokiak, lurralde historikoetako hiriburuei edo hirigune handiei uztartuta eta (2) segurtasunaren, ergonomiaren eta irisgarritasunaren alorreko gaietan gabezia adierazgarriak dituzten instalazioak. Trenez egindako joan-etorriek hiri arteko izaera edo izaera metropolitarra dutenez gehienbat, eredu diren geltokiak hirigune handietan bakarrik eduki­­tzea ez da nahikoa edo ez da oso eraginkorra, izan ere, irisgarritasuna kate osoan bermatu behar dira, jatorritik hasi eta destinoraino.

Trenbide sareak gorabehera, ETS-EuskoTrenen lineek ageri dituzte, orokorrean, irisgarritasun baldin­­tza onenak, ADIFen eta FEVEren kudeaketapean dauden euskal korridoreetatik igaro­­tzen direnek ageri dituztenen aldean. Hala eta guztiz ere, egoera oraindik kritikoa dela aipatu behar da, izan ere, lehen adierazi dugun moduan, ikuspegi integra­­tzaile batetik begiratuz gero ez da joan-etorri kate osoan irisgarritasuna berma­­tzen.

Gure autonomia erkidegoan 167 geltoki dago mar­­txan, aldirikoen zerbi­­tzuak emateko. Horietatik 73 ADIFenak dira, 73 ETSrenak eta 21 FEVErenak.

Irisgarritasun fisikoaren ikuspegitik, azpimarra­­tzekoa da EAEko geltoki guztietatik %22k bakarrik duela oinez­koen­­tzako hiri ibilbide edo ingurune irisgarria.

Hiri ingurunetik nasara iristeko irisgarritasun fisikoa bete­­tzeari dagokionez, geltokien %17k bakarrik ematen du mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzat berme guztiak bil­­tzen dituen erabilera egiteko aukera. Gainerako %83 ez da irisgarria.

Geltokien irisgarritasunari buruz­ko emai­­tza ere ez da ona; %22 bakarrik iristen da irisgarritasun fisikora.

Eskuratutako datuak ikusita, azpimarratu egin behar dugu programatu edo gauzatu diren esku-har­­tzeen fun­­tzionaltasunak, instalazioetan eta zerbi­­tzuetan irisgarritasun baldin­­tzak zehaz­ki hobe­­tzea ekar­­tzeaz gain, ekin­­tza estrategia orokorrago bat hartu behar duela, jarduerak irisgarritasun kate osoaren hobekun­­tza integraleran­­tz bidera­­tzeko.

Ikuspegi oso horretatik abiatuz, argi gera­­tzen da zein den agente bakoi­­tzak duen eran­­tzukizuna trenbide bidez­ko garraio sistemaren irisgarritasunean eta katearen etapa bakoi­­tzean. Horrela:

      – Udalei sarbide ibilbidearen, hau da, hurbileneko hiri ingurunea eta trenbide ekipamendua edo azpiegitura komunika­­tzen dituen oinez­ko ibilbidearen irisgarritasuna berma­­tzea dagokie.

      – Azpiegituraren kudea­­tzaileei dagokie beharrez­ko neurriak har­­tzea joan-etorri segurua eta fun­­tzionala berma­­tzeko geltokietan.

      – Trenbide eragileei dagokie material mugikorra, erabakigarria delako erabat irisgarria izango den nasa-tren erlazioa berma­­tzeko.

Egindako diagnostikoan eskuratutako ondorioei buruz­ko informazio zeha­­tzagoa eskura­­tzeko, ­­txosten honen I. eranskinera jo­­tzen dugu. Bertan, laburpen fi­­txak izeneko horietan, aztertutako korridore bakoi­­tzari buruz­ko berariaz­ko informazioa bildu da.

1.2. Sistema metropolitarra

Orokorrean, Bilboko metro sistemak kalifikazio altua eskuratu du irisgarritasunaren gaian. Hala ere, kasuan kasuko hobekun­­tza jarduerak egitea eska­­tzen duten gai ba­­tzuk badira, batez ere ikusmen eta en­­tzumen urrituei sistema horretara autonomiaz iristea erraztuko dieten horiek.

Zen­­tzu horretan, adierazi dezakegu instalazioak eta oinez­ko inguruneak irisgarriak badira ere mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzat, zenbait oztopo ere ageri dituztela komunikazioaren gaian, hain zuzen ere jarraian xehatuko ditugun hauek:

      – Oinez­koen­­tzako inguruneetan ikusi da ez dagoela zoladuran gida izateko ukimen seinaleztapenik, horren bitartez ikusmen urrituak orienta­­tzeko igogailuen sarreraran­­tz eta atondora sar­­tzeko arrapala eta eskaileretaran­­tz.

      – Gida­­tzeko ukimen seinaleztapenik ere ez dago igogailutik barruko atondoko intereseko elementu eta zerbi­­tzuetaran­­tz.

      – Halaber, egiaztatu da nasara iristeko eskailera eta arrapaletan ez dagoela gida sistemarik (plakak Braillen eta goi-erliebean), horiek ikusmen urrituen­­tzat orientazio izateko hartu nahi duten noranz­koa argi­­tzeko garaian.

      – Nasan ez dago gida zerrendarik ikusmen urritua bidera­­tzeko unitate mugikorraren sarbide ateen kokalekuran­­tz (urruneko ateak). Hori arazo bat izan daiteke unitate mugikor laburrenen kasuan.

      – Igogailuei dagokienez, adierazi behar dugu egiaztatu egin dugula beharrez­koa dela erabilera lehentasunen sistema bat finkatu eta arau­­tzea, eta, horrekin batera, gailu kopurua eta edukiera berma­­tzea. Horrela, geltoki berrietan eskaria behar bezala atenditu ahalko da.

1.3. Tranbia sistema

Tranbia sistemak erreferen­­tzia dira hiri garraio publikoaren irisgarritasun uniber­­tsalaren gaian. Ez dira bakarrik “hiria egiten duten” proiektuak, hiri integrazioko lan sakona eta trazatua igaro­­tzen den eremu fun­­tzionaleko espazio berrantolamendua eska­­tzen duten aldetik; horrekin batera, bereziki, mugikortasun urriko per­­tsona taldeen gizartera­­tzea eta kultura integrazioa ahalbide­­tzen duten proiektuak dira, eguneroko joan-etorriak oztoporik gabe egingo direla berma­­tzen baitute. Inor bazter­­tzen ez duen garraio sistema bat da, eta ezgaitasunen bat duten per­­tsona guztiek, haur ko­­txeak darama­­tzatenek eta une jakin batean bizikleta bat garraiatu dezaketenek erabil dezakete. Garraio publiko seguru, irisgarri eta ingurumenarekiko errespetuz­koa den baten aldeko apustu irmoa da.

Hala eta guztiz ere, Bilboko nahiz Vitoria-Gasteiz­ko tranbia sistemara egindako ikuska­­tze bisitetan hurrengo gabeziak egiaztatu ahal izan dira:

      – Bilboko eta Vitoria-Gasteiz­ko tranbiaren proiektuetan irisgarritasun fisikoko oztopoak gaindituta, gaur egun komunikazio oztopoak gera­­tzen dira ken­­tzeko. Horrela, zen­­tzumen ezgaitasunen bat duten per­­tsonei sistemaren erabateko irisgarritasuna bermatuko zaie.

      – Zen­­tzu horretan, adierazi dezakegu Vitoria-Gasteiz­ko tranbiak, Bilboko tranbia baino modernoagoa izateagatik, lortu egin duela dauden komunikazio oztopoak ezaba­­tzeko behar diren irisgarritasun neurriak sisteman sar­­tzea.

      – Geralekuen hurbileneko oinez­ko inguruneek ez dute, gehienetan, gida izateko zerrendarik zoladuran, horren bitartez informazioa eman ahal izateko ikusmen urrituari.

      – Beharrez­koa da erakunde eskumendunak Vitoria-Gasteiz­ko tranbiaren inguruan sortu den arazoa jorra­­tzea, hain zuzen ere markesinaren eta espaloiaren artean geltoki ba­­tzuetan dagoen igarobide estuari buruz­koa, izan ere, horrek gurpil aulkien erabil­­tzaileak igaro­­tzea zail­­tzen du.

1.4. Errepidetiko sistema

1.4.1. Zerbi­­tzu erregularrak (autobusa)

2012. urtea inflexio puntua izan behar da EAEn hiri arteko eta ibilbide luzeko zerbi­­tzuen irisgarritasuna susta­­tzeko, hain zuzen ere hiri zerbi­­tzuen­­tzat plataforma baxuko autobusa sar­­tzea izan zen bezala.

Zerbi­­tzuen emakida mapa osorik berri­­tzeak piztu egin behar du iraganarekin eteten dela, eta sarrerako atea izan behar da errepidetiko garraioaren garai berri baten­­tzat. Garai berri horretan, kalitatea, modernotasuna eta zerbi­­tzuen erabateko irisgarritasuna izango dira konpainia eragileen lehiakortasunak oinarri izango dituen zutabeak.

Horrekin batera, pixkanaka autobus geltoki eta geralekuak egokitu behar dira, horietara iristeko oinez­ko ibilbideak atondu, eta gidarien prestakun­­tza eta sen­­tsibilizazio planak programatu eta burutu mugikortasun urriko per­­tsona taldeek dituzten behar berezien gainean.

 

Ibilbide luzeko zerbi­­tzuak (eskualde artekoak)

      – Ibilbide luzeko terminalek gabezia adierazgarriak ageri dituzte irisgarritasunaren, erosotasunaren eta ergonomiaren gaietan.

      – Bilboko terminaleko instalazio eta zerbi­­tzuek maila egokiagoa ageri dute Donostiako eta Vitoria-Gasteiz­ko geltokiek ageri dutena baino. Az­ken horien egoera aurreikusitako geltoki intermodalen proiektuen baldin­­tzapean daude.

      – Bilboko autobus terminalean izan ezik, EAEko gainerako geltokietan gabezia adierazgarriak ikusi dira komunikazioen alorreko irisgarritasunaren gaian.

      – Ibilbidean zehar zerbi­­tzuak ematen dituzten ibilgailuen ezaugarria da irisgarriak ez izatea, izan ere, ez daude behar bezala egokituta mugikortasun urriko per­­tsonek erabil di­­tzaten.

 

Hiri arteko zerbi­­tzuak (EAE barruan)

      – Foru aldundiek emandako datuak gorabehera, Biz­kaian autobus flotaren %91 da irisgarria, Gipuz­koan %78 eta Araban %43.

      – Irisgarriak ez diren oin altuko ibilgailuak daudela ikusi da, nahiz eta horiek, lehen ere esan dugun bezala, beren jardunaren mugan dauden. Hala eta guztiz ere, linea guztiek dute beren flotan oin altuko autobus irisgarriren bat, eta hori mugikortasun urriko per­­tsonen eskura jar­­tzen da zerbi­­tzua aldez aurretik eska­­tzen denean. Autobus hauek plataforma elektrohidraulikoa eduki behar dute, aparka­­tzen den nasaren edo kanpoko gal­­tzadaren eta autobusaren zoruaren barrualdearen artean dagoen maila gaindi­­tzea posible izan dadin. Beharrez­koa da hura behar bezala erabil­­tzea; bestela, arrisku­­tsua izan daiteke erabil­­tzailearen­­tzat.

      – Arrapala ma­­txuraturik duten oin baxuko ibilgailuak zerbi­­tzuan daudela ikusi da.

      – Geralekuetara iristea da oztopo nagusienetako bat hiri arteko zerbi­­tzuak normaltasunez erabili nahi direnean.

      – Komunikazioko irisgarritasunari buruz­ko alderdietan gabezia garran­­tzi­­tsuak daudela ikusi da, bai geralekuetan, bai ibilgailuetan, eta hiru lurralde historikoetan.

      – Arabako lurralde zerbi­­tzuak dira maila desegokiena ageri dutenak.

 

Hiri zerbi­­tzuak

      – Geralekuetara iristea da oraindik oztopo nagusienetako bat hiri arteko zerbi­­tzuak normaltasunez erabili nahi direnean.

      – Hiru lurraldeetako hiriburuetako markesina modeloak fun­­tzionaltasun egokia ageri du mugikortasun urriko per­­tsonek erabil­­tzeko.

      – Espaloiaren eta ibilgailuaren arteko erlazioa pixkanaka hobe­­tzen doala ikusi da, espaloi aurrerabideko plataformak jar­­tzeari esker. Horiek aukera ematen dute on­­tzira­­tzea eta hartatik irtetea segurtasun handiagokoa izateko mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzat.

      – Hiri floten ibilgailuak oin baxukoak dira fun­­tsean, eta irisgarriak dira erabat beren sarbide arrapalen bitartez.

      – Gabezia ba­­tzuk an­­tzeman dira komunikazioko irisgarritasunari dagokionez, bai geltokietan, bai ibilgailuetan, Vitoria-Gasteiz eta Donostian.

 

1.4.2. Taxi egokituaren zerbi­­tzua

Egiaztatu da EAEko udalerri ugarik, hirigune garran­­tzi­­tsuak zenbait kasutan, ez dituela bete­­tzen taxi egokituaren zerbi­­tzuak lortu beharreko biztanle estalduraren parametroak. Parametro horiek indarrean dagoen araudiak finkaturikoak dira.

1.5. Airetiko sistema

Airetiko garraioan ezgaitasunen bat duten per­­tsonek dituzten eskubideei buruz Batasuneko araudia euskal aireportuetan bete­­tzeak baldin­­tzatu egiten du irisgarritasunaren gainean egin daitekeen edozein azterketa. Eragin horietarako, azpimarratu egin behar dugu derrigorrez­koa dela lagun­­tza per­­tsonala ematea hegaldiaren zikloko fase guztietan zehar: iri­­tsiera, fakturazio prozesua, segurtasun eta aduana kontrolak, on­­tzira­­tzea, hegaldia, on­­tzitik irtetea, kontrolak, ekipajea berreskura­­tzea eta destinoranz­ko irteera.

Hala eta guztiz ere, lagun­­tza horrek ez ditu ez­kutatu behar aireportuko instalazioen irisgarritasunean egiaztatu diren gabeziak:

      – Euskal aireportuek irisgarritasun fisikoko baldin­­tzak bete­­tzen dituzte, baina oztopoak igarri dira komunikazioan eta horiek zaildu egiten diete zen­­tzumen ezgaitasunen bat duten per­­tsonei instalazioetatik mugitu ahal izatea.

      – Alderdi gataz­ka­­tsuenetariko bat garraio publikoko zerbi­­tzuen konfigurazioa da Hondarribiko eta Vitoria-Gasteiz­ko aireportuetan, izan ere, ez dira egokiak jendeak erabil­­tzeko.

2. Amaierako ondorioa

Irisgarritasun uniber­­tsalerako beharrez­koa da hiri inguruneetan, eraikinetan, garraio sistemetan, komunikazioan eta zerbi­­tzuetan irisgarritasuna eduki­­tzea, eta aipaturiko alderdik horiek fun­­tsez­ko elementu dira per­­tsonen berdintasuna eta haien eskubideekiko errespetua berma­­tzeko. Garraio sistemen irisgarritasun uniber­­tsalak aukera ematen die herritar guztiei gizarte bizi­­tzan eta ekonomiarenean parte-har­­tze aktiboa eduki­­tzeko aukera berdintasunean.

Halaber, irisgarritasun uniber­­tsalerako beharrez­koa da guztion­­tzako diseinuaren estrategia erabil­­tzea, eta horrek esan nahi du onartu egiten dela gizartea osorik dela bertako kideen aniztasunera egokitu behar dena. Hori dela eta, estrategia hori xede honetara zuzendu behar da: ezgaitasunen bat duten per­­tsonek erabateko mugikortasun maila eduki ahal izatea, horretarako asmo uniber­­tsala duen garraioko zerbi­­tzu publiko bat emanez, hain zuzen ere per­­tsona guztiak autonomia eta aukera berdintasunez jardutearen alde eginez.

Irisgarritasunaren gaiaren esparru juridikoa EAEn Irisgarritasuna susta­­tzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak finka­­tzen du. Legeak definitutako esku-har­­tze eremu ezberdinetan aplikatu beharreko baldin­­tza teknikoak legea gara­­tzeko bi dekretuetan finka­­tzen dira: 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldin­­tzei buruz­ko arau teknikoak onar­­tzen dituena, eta 126/2001 Dekretua, uztailaren 10ekoa, Garraioan irisgarritasun-baldin­­tzei buruz­ko Arau Teknikoak onesten dituena.

Lege hori indarrean jarri zenetik, garran­­tzi­­tsuak izan dira garraiobideetan irisgarritasuneko neurri teknikoak har­­tzeko egin diren aurrerapausoak. Hala eta guztiz ere, ­­txosten honetan egindako diagnostikoak aukera ematen du ondoriozta­­tzeko gaur egun gabezia oso adierazgarriak daudela eta horiek erabilera uniber­­tsala izatea baldin­­tza­­tzen dutela.

Horri dagokionez, esan dezakegu EAEk ia iristezina den trenbide bidez­ko garraio sistema duela. Eskuratu diren datuak biribilak dira: irisgarritasun fisikoari dagokionez, azpiegituraren oinez­ko inguruneen %78 iristezina da; geltokien %78 ere iristezina da; eta kasuen %83tan ez da berma­­tzen oinez­koen ibilbidea egingarria izango denik kaletik nasaraino.

Az­ken urteotan egindako esku-har­­tze bolumena nahiz egun proiektaturik dagoen jarduera kopurua garran­­tzi­­tsua bada ere, trenbide sistemako irisgarritasuneko egitura gabeziak oso adierazgarriak dira oraindik ere, beraz, oraindik inber­­tsio garran­­tzi­­tsuak egin behar dira zerbi­­tzu hauen erabilera uniber­­tsala berma­­tzeko.

Errepidetiko sistemen irisgarritasun mailari dagokionez, adierazi daiteke autobus terminal nagusienen egoera nahiz autonomia erkidegoko lurralde osoko geralekuena ez dela ona ere ez. Halaber, hiri arteko ibilbideetarako eta ibilbide luzeko zerbi­­tzuetarako erabil­­tzen den autobus flota erabat irisgarria izatea ez da lortu oraindik. Eragin horietarako, erabakigarria da errepidetik bidaiariak garraia­­tzeko linea erregularren emakidak berri­­tzen direnean –laster gerta­­tzea aurreikusi da– eragileei jar­­tzen zaiz­kien baldin­­tza teknikoak bete­­tzea.

Komunikazioan irisgarritasuna berma­­tzen duten neurri teknikoak har­­tzea gaindi­­tzeko dagoen gai bat da oraindik autonomia erkidegoko garraio sistema osoan, baita irisgarritasun fisikoaren aldetik emai­­tza hobea eskuratu duten horien ikuspegitik ere, alegia, metroaren eta tranbiaren alderditik. Garraio sistema ezberdinetan informazioa eta komunikazioa eskura­­tzen dela berma­­tzeko elementuak jar­­tzea falta da, eta horrek galarazi egiten die ikusmen eta en­­tzumen urrituei autonomiaz garraio publikora iri­­tsi ahal izatea.

Az­kenik, azpimarratu egin behar dugu beharrez­koa dela tokiko administrazioek esku har­­tzea oinez­ko ibilbideen eta garraio azpiegituretara eramaten duten bideen egoki­­tzapenean, horiek seguruak eta irisgarriak izan daitezen.

Kontuan hartu behar da joan-etorri kate osoan, alegia, jatorritik hasi eta destinora bitarte, irisgarritasuna berma­­tzeak zer garran­­tzia duen, egindako etapa kopurua eta erabilitako garraio moduak alde batera u­­tzita.