Gomendioak

X. Kapitulua. Gomendioak

1. Trenbide sistema

EAEko trenbide zerbi­­tzuen kalitatea hobe­­tzeko eta ibilgailu pribatuarekin eta garraio publikoko beste modu ba­­tzuekin lehia­­tzeko gai izango den hautabide bihur­­tzeko, beharrez­koa da gaur egun garraio modu honen erabilera uniber­­tsala baldin­­tza­­tzen duten oztopoak gaindi­­tzea.

Orokorrean, eta egindako diagnostikoari jarraiki, zera uste da:

        1. Udalek lehentasuna eman behar diete instalazioetako oinez­koen inguruneak egoki­­tzera zuzendutako jarduerei.

        2. Azpiegituraren kudea­­tzaileei (ADIF, FEVE, ETS) gomendatu egiten zaie:

                – Nasa eta trenaren arteko erlazioan nahiz ibilgailu barruko joan-etorrian eta unitate mugikorrean emandako informazio eta zerbi­­tzuetara iristerakoan erabat irisgarria izango den material mugikorra sar dezatela.

                – Nasak egokitu di­­tzatela nasaren eta trenaren arteko erlazioa maila berdinean egiten dela berma­­tzeko.

                – Oinez­koen­­tzako trenbide-pasaguneak ezaba­­tzeko plana egin dezatela, eta nasen artean joan-etorri uniber­­tsala eta segurua berma­­tzeko sistema teknikoak instalatu edo eraiki di­­tzatela.

               – Metal-kau­­txuz­ko trenbide-pasaguneak instala di­­tzatela, bestelako pasabiderik ez duten geltokietan.

                – Geltokietara sar­­tzeko ateak eta haren barruan daudenak automatiza di­­tzatela; sarbideetan, atondoetan eta nasetan arrapalak eta eskailerak egoki di­­tzatela.

                – Instalazioetan komunikazio eta seinaleztapen sistemak ezarri eta hobetu di­­tzatela, horretarako ikusmen eta en­­tzumen urrituen­­tzako irisgarritasuna hobe­­tzea ahalbidetuko duten teknologia berri­­tzaileak eskuratuz.

                – Ergonomia eta erosotasun baldin­­tzak hobetu di­­tzatela irisgarritasun kate osoan zehar: al­­tzariak, autosalmentako makinak, komunak, eta abar.

Txosten honetako I. eranskinean bildu diren laburpen fi­­txetan, oparotasunez xehatu dira ikuskatutako trenbide korridoreetako bakoi­­tzean igarritako gabeziak eta une honetan gauza­­tzen ari diren jarduerak, proiektatu direnak edo azterlan fasean daudenak. Eskuratutako informazioari esker egin ahal izan den diagnostikotik abiatuta, kasuan kasuko berariaz­ko gomendioak egin dira aztertutako linea bakoi­­tzeko.

2. Sistema metropolitarra

Hiru jarduera ildo proposatu da Bilboko metroaren sisteman irisgarritasun baldin­­tzak hobe­­tzeko:

        1. Bilboko Udalari gomendatu egiten zaio oztopoak ageri dituzten geltoki guztietako oinez­ko inguruneak egoki di­­tzala, bai geltokiran­­tz abia­­tzea baldin­­tza­­tzen duten oztopo fisikoak deuseztatuz, bai gida izango diren ukimen zerrendak jarriz. Horiek aukera emango dute oinez­ko ibilbidea eginez geltokietako atondoetara eramaten duten igogailu, arrapala eta eskaileretara iristeko.

        2. Biz­kaiko Garraio Par­­tzuergoari gomendatu egiten zaio metroko igogailuen sarearen fun­­tzionaltasuna areago­­tzen saia­­tzeko jarduerak gara di­­tzala, hain zuzen ere hurrengoen bitartez:

                – Hiri sarean kokaturiko igogailuak topa­­tzeko mapak lan­­tzea, erabil­­tzaile guztien­­tzat irisgarria izango den formatu batean diseinatuta.

                – Mugikortasun urriko per­­tsonek erabilera lehentasuna dutela espresuki seinalezta­­tzea eta arau­­tzea.

               – Eraikun­­tza berriko geltokietan, igogailuen edukiera areago­­tzea.

        3. Biz­kaiko Garraio Par­­tzuergoari gomendatu egiten zaio metroko instalazioetan teknologia berrietan oinarri­­tzen diren gida sistemak ezar di­­tzala, horren bitartez ikusmen urrituen irisgarritasuna lor­­tzen saia­­tzeko. Horretarako zera erraztu beharko da:

               – Ukimen zoladura instala­­tzea, gida zerrendekin, igogailutik barruko atondoko elementu eta zerbi­­tzuetara doan ibilbidean.

                – Gida izango diren plakak instala­­tzea, Braille sisteman eta goi-erliebeko karaktereetan, nasara doazen eskailera eta iri­­tsiera arrapaletan. Horiek ikusmen urrituak orientatuko dituzte hartu nahi duten noranz­koran­­tz.

                – Nasan berariaz­ko seinaleztapena jar­­tzea, ikusmen urrituei geldialdian jakitea ahalbide­­tzeko zein den metro unitate laburrenen urruneneko kokalekua.

                – Ukimen zerrenden instalazioa, ikusmen urrituak orienta­­tzeko unitate mugikorrera sar­­tzeko atearen kokalekuran­­tz.

3. Tranbia sistema

1. Vitoria-Gasteiz eta Bilboko udalei gomendatu egiten zaie geralekuetara iristeko oinez­ko inguruneak egoki di­­tzatela, zoladuran gida izango diren hankaz uki­­tzeko zerrendak instala­­tzearen bitartez.

Zen­­tzu horretan, erakunde eta entitate eskumendunei eskatu egiten zaie teknologia berrietan oinarritutako gida sistemak ezar­­tzeko aukera azter dezatela –kokaleku magnetikoa, irrati-frekuen­­tzia edo bluetooth gida–, horien bitartez ikusmen urrituen irisgarritasuna eta mugikortasuna nabarmen hobetu dadin.

2. Euskal Trenbide Sareari gomendatu egiten zaio jarraian xehatuko diren neurriak har di­­tzala, Bilboko tranbian irisgarritasun uniber­­tsala eduki­­tzen saia­­tzeko:

          – Txartelak sal­­tzeko makinetan eta geralekuan bidaia baliogabe­­tzeko dauden gailuetan irisgarritasuna bermatu behar da.

          – Geralekuko informazioa erabat irisgarria izateko saiakera egin behar da.

          – Atearen kokalekuaren berri ematen duten sistema akustikoak instalatu behar dira.

          – “T Moduko” informazio sistemak instalatu behar dira tranbien barrualdean.

3. Euskal Trenbide Sareari gomendatu egiten zaio, Vitoria-Gasteiz­ko tranbiari dagokionez, azter di­­tzala egon daitez­keen konponbideak, gurpil aulkiaren erabil­­tzailearen erabateko segurtasuna berma­­tzeko markesinaren eta espaloiaren arteko oinez­ko joan-etorrian.

4. Errepidetiko sistema

1. Udalei gomendatu egiten zaie geralekuetara edo autobus zerbi­­tzu guztiak –hirikoak nahiz hiri artekoak– aparkaturik dauden nasetara iristeko dauden oinez­ko ibilbideek plantea­­tzen dituzten irisgarritasun arazoak konpon di­­tzatela.

2. Udalei eta foru aldundiei gomendatu egiten zaie plan bereziak landu di­­tzatela autobus geltokiak egoki­­tze aldera. Horrela, haien erabateko fun­­tzionaltasuna bermatuko da, ibilgailua espaloira hurbil­­tzea baldin­­tza­­tzen duten oztopoetatik libre geratuz eta espaloitik edo nasatik mugikortasun urriko per­­tsonak joan-etorria egin ahalko duela eta ibilgailuaren plataformara iri­­tsiko dela bermatuz. Halaber, orokorrean, gomendatu egiten da markesina topa­­tzeko eta informazio bisuala eta akustikoa emateko teknologiak instala daitezela geralekuetan, al­­tzariak egoki­­tzeaz eta euskarri iskiatiko osagarriak sar­­tzeaz gain.

3. Hiru lurraldeetako hiriburuetan dauden autobus terminalei dagokienez, lehenik eta behin gogorarazi egin behar da Donostiako eta Vitoria-Gasteiz­ko ekipamenduak behin-behineko egoeran daudela, bi instalazioen eragiketa aldiak geltoki intermodalen proiektu berrien baldin­­tzapean daudelako. Premisa hori ain­­tzat hartuta, hainbat gomendio ematen da terminalen erabilera eta fun­­tzionaltasun baldin­­tzak hobe­­tzea ahalbide­­tzeko haien eraginkortasunaren amaierako fasean:

          Donostiako Terminala: Donostiako Udalari gomendatu egiten zaio terminaleko instalazioak egoki­­tzea; horrela, erabil­­tzaileen irisgarritasun, erosotasun eta ergonomia inguruabarrak hobetuko dira i­­txaroten dauden bitartean. Batez ere, markesina zabal eta fun­­tzionala jar­­tzea eskatu behar dugu, bidaiariari babeslekua, erosotasuna eta garraio zerbi­­tzuei buruz­ko informazio estatikoa eta dinamikoa emateko. Halaber, beharrez­koa izango da hiri zoladuran gida izango diren ibilbideak seinalezta­­tzea, horren bitartez eragileen merkatari­­tza lokaletara uniber­­tsaltasunez iri­­tsiko direla berma­­tzeko.

          Vitoria-Gasteiz­ko Terminala: Vitoria-Gasteiz­ko Udalari gomendatu egiten zaio terminalera sar­­tzeko baldin­­tzak hobetu di­­tzala, horretarako arrapalak egokituz eta eraikinera sar­­tzeko ateak automatizatuz. Halaber, udalari eskatu egiten zaio erabil­­tzaileen segurtasun eta babes baldin­­tzak berma di­­tzala i­­txaroten dauden bitartean eta aparkaleku diren nasetaran­­tz abia­­tzen direnean, batez ere Jose Mardones kale gataz­ka­­tsuan –egindako diagnostikoan ikusi bezala–.

          Bilboko Terminala: Bilboko Udalari gomendatu egiten zaio Termibus ustiapen sozietatearekin eta garraio operadoreekin akordio bat sustatu dezala, sarbideak hobe­­tzeko, informazioa emateko eta ­­txartelak sal­­tzeko salmahaiak egoki­­tzeko, zerbi­­tzuen irteera eta iri­­tsiera megafoniaz jakinarazteko eta terminaleko zerbi­­tzu eta interes puntu guztietaran­­tz doan gida ibilbidea luza­­tzeko.

4. Gomendatu egiten zaie garraio eragileei seinaleztatu di­­tzatela behar bezala maila, ateak eta sarbide plataformak ibilgailuaren barrualdean, eta gida izateko barrak instala di­­tzatela ukimen elementuekin, horrela ikusmen urrituek beren eserlekua topa­­tzen dutela errazteko. Halaber, mugikortasun urriko per­­tsonak[32] sar­­tzeko atean bidaiak baliogabe­­tzeko gailua jar­­tzea gomenda­­tzen da.

5. Garraio eragileei gomendatu egiten zaie beharrez­ko manten­­tze programak har di­­tzatela, ibilgailu parkea irisgarritasunaren aldetik prest dagoela zain­­tzeko. Halaber, beharrez­ko prestakun­­tza planak eduki­­tzea gomenda­­tzen da, gidarien lantaldeak mugikortasun urriko bidaiarien beharrei buruz­ko prestakun­­tza eduki dezan.

6. E­­txebizi­­tza, Herri Lan eta Garraio Sailari gomendatu egiten zaio Euskadiko Garraioaren Agintari­­tzaren bitartez lan foro bat era­­tzeko aukera azter dezala, bertan gaian eskumendun diren administrazioak, enpresa eragileak, ibilgailu fabrika­­tzaileak, ikerkun­­tza eta erabil­­tzaile zentroak sartuz. Horrek ikerkun­­tza ildo berriak sustatuko ditu, errepidetiko garraio zerbi­­tzuen irisgarritasun eta ergonomia baldin­­tzak hobe­­tze aldera garraioko sistema adimendunen eta teknologia berrietan oinarritutako sistemen integrazioarekin.

7. Taxi ibilgailuak irisgarritasun parametroetara egoki­­tzera zuzendutako aurrekontua areago­­tzea gomenda­­tzen da, horrela legez ezarritako gu­­txieneko biztanleria estaldura berma­­tzeko (1/3.000 biztanleko) eta ratio hori udalez gaindiko eremuetan bete­­tzea ahalbide­­tzeko. Halaber, jarduerak finkatu behar dira taxi gidarien taldearen sen­­tsibilizaziora zuzenduta, haiek mugikortasun urriko per­­tsonen beharren gainean kon­­tzien­­tziatu daitezen.



[32] Enpresak eta gidariek erraztu egin behar diete mugikortasun urriko bidaiariei ordainketa egin ahal izatea, Garraioan irisgarritasun-baldin­­tzei buruz­ko arau teknikoak onesten dituen uztailaren 10eko 126/2001 Dekretuan xedatu bezala.

 

5. Airetiko sistema

1. Loiuko aireportuari buruz plantea­­tzen diren beharrei dagokienez, gomendatu egiten da gida­­tzeko ukimen zerrendak egoki­­tzea terminalera eta atondoan dauden zerbi­­tzu eta elementuetara iristeko ibilbideetan: fakturazioko mahaietara, mugikortasun urriko per­­tsonei lagun­­tzeko tokietara, komunetara, eta abarretara iristen diren ibilbideetan hain zuzen. Halaber, uste da beharrez­koa dela terminaleko al­­tzariak egoki­­tzea, mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzako eserlekuak gorde­­tzeko saiakera ere eginez, bai atondoan, bai irteera eremuetan.

2. Hondarribiko aireportuari buruz plantea­­tzen diren beharrei dagokienez, gomendatu egiten da gida­­tzeko ukimen zerrendak egoki­­tzea terminalera eta atondoan dauden zerbi­­tzu eta elementuetara sar­­tzeko ibilbideetan: fakturazioko mahaietara, mugikortasun urriko per­­tsonei lagun­­tzeko tokietara, komunetara, eta abarretara iristen diren ibilbideetan hain zuzen. Halaber, uste da beharrez­koa dela terminaleko al­­tzariak egoki­­tzea, mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzako eserlekuak gorde­­tzeko saiakera ere eginez, bai atondoan, bai irteera eremuetan.

Halaber, beharrez­koa da salmahaietan eta bidaiariari informazioa eta lagun­­tza emateko guneetan indukzio magnetikoko begiztak instala­­tzea, horren bitartez en­­tzumen urrituei komunikaziora iristea errazteko.

Az­kenik, autobusen zerbi­­tzu erregularrak terminalera berriro sar­­tzea ahalbide­­tzea gomenda­­tzen da.

3. Forondako aireportuari buruz plantea­­tzen diren beharrei dagokienez, gomendatu egiten da terminalera eta atondoan dauden zerbi­­tzu eta elementuetara sar­­tzeko ibilbideetan gida­­tzeko ukimen zerrendak egoki­­tzea: fakturazioko mahaietara, mugikortasun urriko per­­tsonei lagun­­tzeko tokietara, komunetara, eta abarretara iristen diren ibilbideetan hain zuzen. Halaber, uste da beharrez­koa dela terminaleko al­­tzariak egoki­­tzea, mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzako eserlekuak gorde­­tzeko saiakera ere eginez, bai atondoan, bai irteera eremuetan.

Ambulift erako ibilgailu bat eskuratu beharko li­­tzateke, horren bitartez mugikortasun urrikoak diren eta gurpil aulkiak erabil­­tzen dituzten per­­tsonen on­­tzira­­tzea eta hartatik irtetea segurtasunez egingo dela berma­­tzeko.