Bilbao eta Gasteizen tranbia sistema

Metro arina-tranbia erako garraio sistema Bilbo eta Vitoria-Gasteiz hirietan finkatu izana, hiri integrazioko ariketa handi bat izateaz gain, benetako iraul­tza bat ere izan da bidaiarien eskariari dagokionez. Horren bitartez, irisgarritasuneko erabateko bermeak dituen hiri garraioaren hautabidea eskain­tzen da.

EAEko tranbia sistema, Eusko Jaurlari­tzaren E­txebizi­tza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eskumenpekoa, Euskal Trenbide Sarea (ETS) sozietate publikoak kudea­tzen du. Bestalde, EAEko tranbia zerbi­tzuen ustiapena Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA entitate publikoaren eskumena da, EuskoTran merkatari­tza markaren bitartez.

Bilbo eta Vitoria-Gasteiz­ko udalek, bestalde, hirigin­tza bateragarritasuna aitor­tzen dute eta tranbia eraiki eta ustia­tzeko lursailen erabilera berma­tzen dute.

Tranbia gainazaleko hiri garraio bat da, modernoa, eraginkorra, edukiera handia duena eta irisgarria erabat; honek maiztasun altuko mugikortasun hautabidea eskain­tzen die herritar guztiei, mugikortasun urriko per­tsonak barne.

Bilbo eta Vitoria-Gasteiz­ko tranbia sistemen ekipamenduak (geltokia) nahiz material mugikorrak bermatu egiten dute per­tsonen segurtasuna eta autonomia joan-etorrietan eta garraio modu honen erabileran.

Bilboko tranbiak linea bakarra du Basurtutik A­txurira, eta 12 geraleku ditu.

Vitoria-Gasteiz­ko tranbiak bi adar ditu, eta bakoi­tzean 12 geraleku dago. Bi adarrek enbor komuna dute, 6 geralekukoa, erdigunean:

– Angulema-Honduras-Ibaiondo

– Angulema-Honduras-Abe­txuko