YouTubeFickertwitterrss
 
 
 

www.ararteko.eus
90zk. / Urria 2021

 
 

 

 

 
separador de noticias

Uda ikastaroa: Herritarrengandik hurbilago egongo den administraziorantz aurrera egiteko tresnak

EHUren Uda Ikastaroen edizio berri batean, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu zuen Donostian: “Herritarrengandik hurbilago egongo den administraziorantz aurrera egiteko tresnak”.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Administrazio digitala eta herritarrekiko harremanak. Euskal administrazio publikoetarako aplikazioa

Azterlan horretan, Arartekoak nabarmentzen du administrazio elektronikoa aukera-leiho bat dela, eskertzen ditu euskal administrazio publikoek egindako ahaleginak, eta zenbait ekintza proposatzen ditu herritarren eskubideak bermatzeko eta bazterketa digitala eragozteko.

 

AZTERLANA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz azter dezala langile autonomo bati prestazio ekonomikoak eteteko erabakia. Langile horri bere jardueragatik fikziozko irabazia izatea egotzi zitzaion

Baldintzak bete ote ziren aztertzeko prozedura batean, Lanbidek azken 3 hilabeteetako diru-sarrerak aitor zitzan galdegin zion kexagileari. Hura ez zegoen behartuta PFEZ aitorpena egitera, eta diru-sarreren zinpeko aitorpena eman zuen. Lanbidek prestazioa etetea erabaki zuen, honako arrazoi honetan oinarrituta: kexagilea lanean hasi zenetik hamazortzigarren hilabetetik aurrera, aldez aurretik zerga-aitorpenik ez zuenez gero, bere jardueragatik egotzi ahal zitzaion gutxienezko irabazia Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren  %150 izango litzatekeela, diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko araudiaren arabera.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Leioako Udalari galdegin genion igerilekuetara sartzeko prozedura bat antola zezala, abonatuentzat nahiz erabiltzaileentzat

Bigarren urtez jarraian, Leioako bizilagunak ezin dira udako igerilekuetara sartu, instalazio horietako abonatuak ez badira (abonatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta sartzen dira), ezta tokia egonda ere. Udalak osasun-arrazoien bidez justifikatu zuen neurri hori.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak eskatu du aldez aurretik eraginaren ebaluazioak egin daitezela haurren eskubideei dagozkien erabakiak hartzeko prozesu guztietan

Arartekoak, Kataluniako Síndic de Greugesekin eta Andaluziako Adingabeen Defendatzailearekin batera, iritzia emateko adierazpen bat argitaratu du, Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak (ENOC) bultzatuta, gai honi buruz: “Haurren eskubideen gaineko eragina ebaluatzea” Estatuei eta agintari eskudun guztiei eskatu diete haurren eskubideen gaineko ebaluazio-prozesuak ezar ditzatela eta eskubide horietan duten eragina azter dezatela.

 

INFORMAZIOA GEHIAGO