YouTubetwitterrss
 
 
 

www.ararteko.eus
91zk. / Azaroa 2021

 
 

 

 

 
separador de noticias

COVID-19aren pandemiak Euskadiko adinekoentzako egoitza-zentroetan izan duen eragina

Arartekoak, azterlan honetan, zentroetan gertatzen diren kutsatzeen faktore erabakigarrienak aztertu ditu, aldi horretatik eratorritako ikaskuntzak nabarmentzen ditu eta egoiliarrek, arduradunek eta langileek pertsona guztien osasuna eta eskubideak zaintzeko egindako ahalegin handia aitortzen du.

 

AZTERLANA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoaren gomendio bati jarraiki, Leioako Udalak aintzat hartuko du igerilekuetan sartzeko prozedura bat jartzea, abonatuentzat nahiz erabiltzaileentzat

Herritar bat ez zegoen konforme Leioako Udalaren erabaki honekin: udako udal igerilekuetan sartzen ez uztea udal kirol instalazioetako abonatuak ez direnei. Nahiz eta udalak neurri hori osasun-irizpideak argudiatuz justifikatu zuen, gure iritziz, badira hain murrizgarriak ez diren beste hautabide batzuk, esate baterako, aurretiazko hitzordua, erabiltzaileen sarrera eta identifikazioa behar bezala kontrolatzea ahalbidetzen baitu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Bilboko Udalari gomendatu dio ebatz dezala TAOren araudia hausteagatik jarritako salaketa bat ezeztatzeko ordaindu zen diru-kopurua itzultzeko eskaera

Herritar batek eman zigun informazioaren arabera, TAOko salaketa bat ezeztatzeko nahi gabe ordaindu zuen diru-kopurua itzul ziezaioten eskatu zuen. Horretarako, salaketaren jakinarazpena eta “BilbaoPark” aplikazioan lortutako aparkatzeko baimena aurkeztu zituen, baina Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak jakinarazi zion, azalpen gehiagorik eman gabe, zerbitzu juridikoen ustez ezin zela ezeztatu salaketa baten baliogabetzea.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Eusko Jaurlaritzak beharrezko neurriak hartuko ditu LABIren batzorde teknikoan emakumeak gutxienez kideen %40 izan daitezen

Horixe gomendatu zion Arartekoak, herritar batek erakunde honi esku hartzeko galdegin ostean, ez baitzegoen konforme Euskadiko Larrialdiei Aurregiteko Bidearen (LABI) Batzorde Teknikoa osatzen duten pertsonen izendapenarekin, izan ere, bere ustez, ez zetorren bat emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuaren printzipioarekin.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Genero-indarkeriaren biktima izateari eta egiaztatzeari buruzko azterlana

Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (FIO) Europako eskualdeak egindako topaketan, gogoeta egin dute erakundeek gaur egun genero-indarkeriari ematen dioten erantzunaz, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak babesteko ditugun sistemen ahulguneez eta indarguneez ere bai. Agiri honetan biltzen dira topaketa horretan ateratako ondorioak.

 

AZTERLANA