YouTubetwitterrss
 
   

www.ararteko.eus
92zk. / Abendua 2021

 
 

 

 

 
separador de noticias

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Urtemuga

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga ospatzen dela eta, Arartekoak Bilbon hitzaldi bat ematera gonbidatu zuen RĂ©gis Brillat, Europako Gutun Sozialerako Europako Kontseiluko idazkari exekutibo ohia. Europako Gutun Sozial Berrikusia lan eta gizarte arloetako giza eskubideen nazioarteko itunik osoena da, eta joan den uztailean jarri zen indarrean.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio aurrez aurreko arreta berrabiaraz dezala Bizilagun zerbitzuan

Herritar batek esku hartzeko galdegin zion Arartekoari, izan ere, Bizilagun zerbitzuak telefonozko zerbitzua bakarrik ematen du eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharra dago Internet bidez edo 012 telefonoan. Ezarritako sistemak ez ditu aintzat hartzen telefonorik ez duten pertsonak, eta kexagileak herritar gisa dituen eskubideekin bat datorren zerbitzua eskatzen du.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Segurtasun Sailari gomendatu dio berriz azter dezala ibilgailuaren azterketa teknikoa epe barruan ez egiteagatik herritar bati jarritako isuna

Bere ustez, IAT arautzen duten arauak ez betetzea dagokion azterketa teknikoa egiteari dagokionez ez da nahikoa, berez, arrazoi horregatik isun bat jarri izana oinarritzeko, horretarako ezinbestekoa baita, gainera, zigortutako pertsonari erantzukizuna egotzi ahal izatea.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Zertaz ari gara haurrek ingurune digitalean dituzten eskubideez hitz egiten dugunean?

Haurren Eskubideen Munduko Eguna zela eta (azaroak 20), Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoak gai horretaz mintzatzera gonbidatu zituen nazioarteko hainbat aditu. Giza eskubideei buruzko elkarrizketa irudiztatuak: haurren eta nerabeen eskubideak ingurune digitalean.

 

BIDEOA

 

 

 
separador de noticias

Arartekoaren erakunde-adierazpena, Justizia Errestauratiboaren Munduko Astea dela eta

Arartekoak nabarmendu zuen justizia errestauratiboari esker, aktibo sozial gisa gizartera daitezkeela erasotzaile edo biktimagilea eta edonolako delituak edo gatazkak kaltetutako pertsona edo biktima, eta horiek onera egin dezaten konprometitzen duela gizartea.

 

ERAKUNDE-ADIERAZPENA