Arartekoak izapidetzeko onartu zuen 81 urteko emakume baten kexa. Kexagileak 2 motako diabetesa du eta egunean gutxienez 3 aldiz intsulina injektatu behar du. Hainbeste ziztaden ondorioz, hatzetan ia ez dauka sentiberatasunik. Egoera horren aurrean, flash izeneko monitorizazio-sistema bat erostea erabaki zuen, baina hasiera batean Osakidetzak erantzun zion ez zuela aurreikusten sentsorea finantzatzea diabetes motagatik.
EBAZPENA
|