YouTubetwitterrss
 
 
 

www.ararteko.eus
103zk. / Otsaila 2023

 
 

 

 

 
separador de noticias

Bizkaiko Foru Aldundiak onartu egin ditu Arartekoaren bi gomendio, administrazio-prozedurako oinarrizko betekizunak bitarteko elektronikoen bidez bete daitezen

Gomendatutakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak aldaketa juridikoak eta teknikoak egitea onartu du bidesaria duten bide-azpiegituren erabiltzaileentzako diru-laguntzak izapidetzean.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Erakunde arteko III. Hitzarmena, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei emandako arreta koordinatzeko

Manuel Lezertua arartekoak sinatu duen hitzarmen horrek erakundeen arteko lankidetzarako esparru aurreratu bat izan nahi du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta neskato-mutikoak hobeto artatzeko eta babesteko.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari gomendatu dio berriz azter dezala bizitegi-bazterketa larrian daudenentzako alokairu-laguntzen deialdi batean Alokabidek egindako jarduera

Herritar batek, lo egiten zuen ostatuko langileek aholkatuta, adierazi zuen zailtasunak izan zituela COVID-19aren ondoriozko kalteberatasunei aurre egiteko dirulaguntza bat formalizatu eta izapidetzeko. Arartekoaren ustez, Alokabidek, laguntzak edo dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko jarduera propioetara mugatu beharrean, nahitaezko administrazio-prozedura izapidetu, agindu eta bultzatu du.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak esku hartu ondoren, Osakidetzak bere jarduera zuzendu du eta herritar bati bere alabaren historia klinikoa eskuratzen utzi dio

Herritar batek Arartekora jo zuen, Osakidetzak bere alabaren osasun-datuak eskuratzea ukatu baitzion, dibortzio-egoera zibilean zegoelako. Arartekoak Osakidetzari eskatu zion azaldu zezala zergatik ukatu zion informazio hura, izan ere, dibortzio-epaiak, bi gurasoak ados jarrita, modu partekatuan arautzen zuen alaben zaintza eta jagoletza araubidea.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak argitara eman ditu Donostian egin zen Uda Ikastaroko ponentziak eta materialak

Euskadin osasun mentalari ematen zaion arreta gaiari  buruzko ikastaro hau osasun mentala zaintzeko orduan funtsezkoak diren faktoreak detektatzera bideratuta zegoen: zerbitzuetara irispidea izatea, profesionalen arteko harremanak eta koordinazioa, baliabide espezializatuetara bideratzea, baita ere beste eragile batzuekin eta komunitatearekin berarekin hitz egitea.

 

ARGITALPENA