YouTubetwitterrss
 
 
Leer en Castellano
 

www.ararteko.eus
104zk. / Martxoa 2023

 
 

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Lanbideri 2022an bidalitako ebazpenak bildu ditu

Bilduma horretan aztertzen dira DSBE eta EPO prestazioak ukatu, eten eta amaitzeari buruzko kexak, baita prestazioak erreklamatzeari dagozkionak ere. Horietan, Arartekoaren ustez, Lanbideren jarduerak ez dauka babes nahikorik araudian, ez ditu bete prozedura-bermeak, edo ez dator bat araudia interpretatzeko moduarekin.

 

BILDUMA

 

 

 
separador de noticias

Lanbidek onartu egin du Arartekoaren gomendio hau: herritar bati DSBEa jasotzen dutenen datu estatistikoei buruzko informazioa eman diezaion, ikerlan bat egiteko

Herritar batek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatu zuen Lanbiden, eta hainbat estatistika-datu eskatu zituen diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) onuradunei buruz: nazionalitatea, diru-zenbatekoak, zenbaki absolutuak eta urte batzuei buruzko ehunekoak, baita ere gizarte-larrialdiaren, bazterketaren, ostatu ematearen eta haurrak zaintzearen gainekoak.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Oñatiko Udalari gomendatu dio azter dezala oinezkoen segurtasunerako sortzen den arrisku-egoera industrialde batean, eta neurri egokiak har ditzala hura konpontzeko

Herritar batek Arartekora jo zuen, Oñatiko Berezao industrialdera sartzeko bidean oinezkoentzako segurtasunik ez dagoelako. Adierazi zuenez, bere horretan diraute 2018an beste kexa bat eragin zuten arazoek, eta auzokideek oraindik ez daukate oinezkoentzako pasabide segururik, nahiz eta handik hurbil ikastetxe bat egon.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Gasteizko Udalari gomendatu dio indarrik gabe utz dezala jendaurreko ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruzko araudia hausteagatik jarritako zehapen bat

Herritar batek Arartekoari adierazi zionez, ertzain batek salaketa jarri zuen bere kontra, 2020ko irailean bide publikoan edariak kontsumitzen ari zelako; horren ondorioz, Gasteizko Udalak zehapena ezarri zion eta ez zegoen ados zehapen harekin.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Eusko Jaurlaritzari gomendatu dio eman ditzala COVID-19arekin zerikusia duten estatistika-datuak eta txostenak

Izapidetzeko kexa bat onartu ondoren, eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpenak betetzeko, era berean eskatu dio gardentasunean espezializatutako unitateak sor ditzala, behar bezala betetzeko informazio publikoa jasotzeko eskubidea.

 

INFORMAZIO GEHIAGO