YouTubeFickertwitterrss
Arateko Albisteak
separador de noticias

www.ararteko.eus
122zk. / Otsaila 2025

 
separador de noticias

Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua. 2024ko txostena. Harrera alternatiboa

Txosten honek Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluak egindako lana aurkezten du. 2024an, formatu “zabaldua” hartu zuen, hiru foru-aldundietako haurrak babesteko zerbitzuen tutoretzapean dauden hogeita hamar bat neraberen parte-hartzea jaso baitzuen.

TXOSTENA

separador de noticias

Bilboko Udalak Arartekoari ziurtatu dio aurretiko hitzordua ez dela nahitaezkoa auzoko udal-bulegoetan izapide administratiboak egiteko

Herritar batek kexa egin zuen Arartekoan ezin izan zuelako izapide bat egin Deustuko Udaltegian, aurretiko hitzordua hartzea derrigorrezkoa zelako. Horren ondoren, Arartekoak ebazpen bat eman zuen eta, horren bitartez, Bilboko Udalari eskatu zion kendu zezala auzoko udal-bulegoetan izapide administratiboak egiteko nahitaez aurretiko hitzordua hartu beharraren baldintza.

INFORMAZIO GEHIAGO

separador de noticias

Ingurumen eta Hirigintzako Fiskalen Sarearen XV. jardunaldiak

Manuel Lezertuak arartekoak, Ingurumen eta Hirigintzako Fiskalen Sarearen XV. Jardunaldietan parte hartu du, Ávilan, “Administrazio publikoek emisio kutsatzaile gutxiko eremuak arautzeko duten betebeharra” gaiari buruzko hitzaldi batekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

separador de noticias

Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatu dio Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko

Donostiako bi herritarrek kexa bat aurkeztu zuten, Ertzaintzako patruila batek tratu desegokia eman ziela salatzeko. Ez hori bakarrik, 602 euroko zehapen-proposamen bat ere jaso zuten, ertzainei behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren izandako istilu batean.

INFORMAZIO GEHIAGO

separador de noticias

Arartekoak Bilboko Udalari gomendatu dio neurriak har ditzala kaleko musika-ikuskizunek eta espazio publikoan egiten diren manifestazioek sor dezaketen gehiegizko zarata kontrolatzeko

Kexaren edukia aztertu eta gero, Arartekoak Bilboko Udalari gomendatu dio Espazio Publikoaren Ordenantza ezarriz, bitartekoak jar ditzala kaleko musika-emanaldiak kontrolatzeko, artistek bide publikoa erabiltzen dutenean, ezarrita dagoen gehieneko iraupena gaindituko ez dela berma dadin eta zarata-mugaren balioak bete daitezen.

INFORMAZIO GEHIAGO

OHIKO
TXOSTENAK

separador

TXOSTEN
BEREZIAK

separador

EBAZPENAK ETA
GOMENDIOAK

separador

HAUR ETA NERABEENTZAKO
BULEGOA

separador

LEHENTASUNEZKO
TALDEAK