15.
HARRERARAKO EGOITZA-EGITURAK
izateko
beharrizana az­pimarratu da, zain­­tzapeko pisuak zehaz­ki,
ostatua eta hez­kun­tzako esku-har­tzea eskainiko dutenak,
eguneroko konpainiarekin, eta buruko gaixotasuna duen
per­­tsona espe­­txetik irteteko aukera ahalbidetuko dutenak,
bere egoera testuinguru osasungarriagoan lan­tzeko eta
gizartera­­tze-iriz­pide egokiagoak ezar­tzeko asmoz. Egitura
horiek per­tsonak baliabide sozio-sanitario normalizatuen
sarera sar­­tzeko kataliza­tzaile izan litez­ke, espe­txetik baliabi-
deok zuzenean eskura­tzea normalean bideraezina baita, are
gehiago jarraipena egiteko egoi­tza-baliabide bat eduki gabe,
per­tsonaren loturari eu­tsiko diona eta espazio terapeutikoen
aprobe­txamendua gaituko duena.
Ildo horretatik, substan­tzien erabileraren zioz­ko nahasdurak
dituzten per­tsonen­tzako egoi­tza-baliabideak kualifikatu eta
indar­­tzeko aukera adierazten da, eta, horretarako, baliabide
ekonomiko handiagoak jarri beharko lirateke eta prestakun­
tza espezializatua duten langileak izan, buruko osasunean
arreta espezifikoagoa eman ahal izan dadin. Baliabide ho-
riek, beren ibilbidea eta izaera kontuan hartuta, patologia
duala duten presoak har­tzen ari dira, komorbilitate-egoerak
eman baitira nahasdura psikotikoarem edo nortasun-nahas-
duraren eta substan­tzia-erabileraren ondorioz­ko nahasdu-
raren artean, espe­txeetako eskakizunetan sar­tzen direlarik,
eskain­tzen duten euskarriagatik, per­tsonaren tratamendua
erraztu ahala.
Bestalde,
EGONALDI LUZEKO egoi­tza-baliabide
gehiago
sor­­tzeko beharrizana baloratu beharko li­tzateke narriadura
kognitibo larriak dituzten per­tsonen­­tzat, beren autonomia
per­tsonala bizi osorako mugatuta dituzten oligofreniekin (ur-
tebetetik gorako i­txarote-aldiak daude horrelako baliabide
urrietara sar­­tzeko).
16.
Beharrez­koa da buruko gaixotasunak dituzten per­
tsonek adierazitakoak bezalako egoi­tza-baliabideak eta
bitarteko baliabideak
ESKURATZEKO ERRAZTASUNAK
jar­tzea, esaterako: eguneko ospitaleak, eguneko zentroak
eta lanbide-tailerrak. Horren harira, beharrez­koa da admi-
nistrazioek baliabide jakin ba­tzuk (errolda, mendekotasun-
egoeraren aitorpena...) eskura­tzeko eska­tzen dituzten trami-
te burokratikoak
MALGUAGO BIHURTZEA
,
batez ere bide
normalizatuak erabil­tzen ez dituzten edo i­txaro-aldiek espe­
txe-egoeraren luzapena eragiten duten presoen kasuan.
17.
Az­kenik, beharrez­koa da zigorra betearazteko poli-
tika gobernuko sail desberdinen artean eta tokiko eta foruko
administrazioen eskutik adostutako eta partekatutako eran­
tzukizun gisa har­tzea, justizia-arloko neurriak ez ezik, gizarte,
osasun, hez­kun­tza, e­­txebizi­­tza… arloko politiketako neurriak
ere aurreikusten dituelako. Politika horien integrazio koordi-
natu eta zeharkakoa, euskal sare instituzional osoa inplika­
tzen duena Arartekoak defenda­tzen duen eredu propioaren
esparruan, ezinbesteko erreferen­tzia da Euskadik espe­txe-
politikak beregain har­­tzeko oso-osorik.
Adingabeei dagokienez:
18.
Beharrez­koa dirudi arreta kualifikatu eta espezifikoa
garatu eta mar­­txan jar­tzea (integrala, osasuneko profesio-
nalak eta hezi­tzaileak barne har­tzen dituena), adingabeen
osasun hobea (diagnostiko goiztiarra eta lan­tze espezi-
fikoa berariaz jorratuz) eta profesionalen lanaren optimiza-
zioa indartuz. Horretarako, hez­kun­­tza, osasun eta justiziako
prestakun­­tza sakondu behar da eta biztanleriako sek­tore
honen arretan esku har­tzen duten tresna eta prozesuak era
egokian ezarri behar dira.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
18
(
I). LABURPENA
I
Aurrekoa ikusi