Zigor eta espetxe sistema
burutik gaixo dauden
pertsonekin lotuta
VI
.
atala
1.
Espetxean sartzeko arrazoiak
Espetxean kondena betetzen ari diren pertsona asko dau-
denez eta jasaten dituzten buruko psikopatologien ondorioz
espetxeak haien osasunerako toki egokienak ez direnez, az-
tertu beharreko lehen kontua litzateke zeintzuk diren egoera
horretako prozesuko auzi edo auzi penalak.
A) BURUKO GAIXOTASUNA EZ DA
IGARRI
Lehen arrazoia da auzi penal bat izapidetzean EZ DELA IGA-
RRI inputatuko pertsonak buruko gaixotasun bat daukala,
honako inguruabarretako baten ondorioz, banaka zein me-
tatuta:
¦
¦
Ez da jakiten inputatuak gaixotasun bat daukala, ez baitu
jakinarazi edo egoera hori ezkutatu ere egin duelako.
¦
¦
Polizia-esparruan ez dago atxiloketaren ostean jardute-
ko prestakuntza edo protokolo egokirik, eta horrek ba
tzuetan domino-efektua zehazten du (atestatua, inputa-
zioa, epaiketa azkarra, epaia).
¦
¦
Fase judizialak azkar bideratzen dira, eta ezin da inputa-
tuaren egoera pertsonala ebaluatu.
¦
¦
Eragile juridikoek (abokatuek, fiskalek, epaileek) ez dauka-
te gaitasun espezifikorik, zehazki juridikoaz gain, haren
buruko osasuna ebaluatzeko garrantzitsuak izan litezkeen
pertsonaren egitateak eta inguruabarrak antzemateko.
¦
¦
Buruko patologiak dituzten pertsonak gizarte-bazterke-
tako egoeretatik datoz, eta ez daukate haien defentsarik
ezaren alde egiteko haien buruko osasunaren benetako
egoera agerian utzi edo baiezta dezakeen familia- edo
gizarte-laguntzarik.
¦
¦
Ez dago Atxilotuari Laguntza eta Orientazioa emateko
Zerbitzua (ALOZ) zena bezalako zerbitzurik. Diziplina ani
tzeko talde hori epaitegietara atxikita zegoen, eta inputa-
tuaren inguruabar pertsonal eta sozialen gaineko informa-
zioa helarazteko eginkizuna zeukan.
Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko beharrari buruzko lege-
riak hori guztia larritu egiten du. Izan ere, inputatuaren nor-
tasuna aztertzeko eta, beraz, haren patologia egiaztatzeko
aukerak are gehiago kentzen ditu. Gainera, adostasuna da-
goenean zigorra pribilegioz murrizteak indarra ematen dio,
zeren eta horrek beste presio bat sortzen baitu eragile juri-
dikoengan gaia ahalik eta zigor txikiena ezarrita itxi dezaten,
arau-hauslearen inguruabarrak egiaztatzeaz arduratu gabe.
Errugabetasun-presuntzio bat dagoen bezala, atxilotuak edo
inputatuak gaitasun osoa daukalako presuntzioa hartzen da
oinarri jarduterakoan, eta pertsona hori zigor "txiki" batekin
etsitzen da, horretarako gaitasuna ez daukan arren.
Izan ere, azkar epaitzeko prozedurak,
bitartean
araututa dagoenak, arazoak adostasunaren bidez konpon
41
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VI
Aurrekoa ikusi