bideratzeko baliabide egokienaren inguruko ezagutza za-
balena edukita erabakiak hartzea ahalbidetu beharko lieke.
Era berean, ikuspuntu global bat edukitzeko eta pertsona
inputatuta egon daitekeen prozedura judizial guztietan
berdintsuki jarduteko aukera eman beharko luke
.
3)
ZKaren 60. artikuluaren aipamen
berezia
Epaian segurtasun-neurri bat aplikatzea ezinezkoa izan den
kasuetan, patologia psikiatriko bat jasaten duen pertsonak
ezarri dioten espetxe-zigorra betetzea saihets dezake ZKaren
60.
artikuluko xedapenen bidez, baina horien aplikazio prak
tikoa zeharo urria da. Aipatutako manuak honakoa dio:
“1.
Epai irmoa eman eta gero, zigortuari buru-nahaste
iraunkor eta larria antzematen zaionean eta, horren on
dorioz, zigorraren esanahia ulertu ezin duenean, espe
txe-zaintzako epaileak zigor askatasun-gabetzailearen
betearazpena eten egingo du, eta beharrezko osasun
laguntza jasotzea bermatuko dio. Horretarako, kode ho
netan xedatutako segurtasun-neurri askatasun-gabetzaile
bat ezartzea agindu ahal izango du, baina neurri hori ezin
izango da inola ere ordeztutako zigorra baino astunagoa
izan. Bestelako zigor bat bada, espetxe-zaintzako epaileak
ebaluatuko du zigortuaren egoerak zigorraren esanahia
ezagutzen uzten dion eta, hala balegokio, betearazpena
eten egingo du eta beharrezkotzat jotzen dituen segurta
sun-neurriak ezarriko dituZaintza-epaileak fiskaltzari aurre
rapen nahikoarekin jakinaraziko dio ezarritako zigorra edo
segurtasun-neurria gutxi barru iraungiko dela, kode honen
lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren ondorioe
tarako.
2.
Zigortuak, behin buru-osasuna berreskuratu eta gero,
zigorra beteko du, zigorraren preskripzioa gertatu ez bada;
horrek ez dio kalterik egingo epaile edo auzitegiak, ekita
teagatik, kondena azkendutzat emateari edo kondenaren
iraupena laburtzeari, zigorra betetzea beharrezkoa ez den
neurrian edo hura betetzea ez betetzea baino kaltegarria
goa den neurrian”.
Mekanismo hori oso gutxitan proposatzen da: 2013ko urria-
ren 9an, EAEn aukera hori aplikatzen zaien 12 pertsona
daude bakarrik. Hala ere, prozedura judizialean igarri ez den
buruko gaixotasuneko kasu gehiago arinduko lituzke.
Kasu horietan, espetxe-zaintzako epaitegiak, zigorraren
betearazpena etetea erabakitzean, segurtasun-neurri bat
ezarri ahal izango du, manuak dioen moduan, ez zigortuaren
arriskutsutasunean oinarrituta, osasun laguntzan baizik.
3.
Buruko gaixotasunak dituzten
pertsonek espetxe-zigorrak
betetzea
Aurreko ataletan azaldutako arrazoien ondorioz, burutik
gaixo daudenen oso ehuneko altu batek kondena askatasun-
gabetzailea betetzen du espetxean. Hala ere, euren patolo-
giak eta premiak direla-eta, ez lukete espetxe batean egon
behar, gune egokiago batzuetan baizik, azken urteotako
txostenetan gomendatu dugun moduan.
Batzuetan, patologia horiek jasaten dituzten presoak espe
txeetako
erizaindegietara
bidaltzen dituzte, baina,
arabera, erizaindegietan behaketa eta diag-
nostikoa baino ez da egin behar, eta barneratutakoak ezin
dira bertan geratu, hango jarduerak oso mugatuak baitira.
Beste batzuetan, burutik gaixo daudenak
modulu arrunte-
tan
bizi dira gainerako presoekin batera, beste barneratu ba
tzuen manipulazioaren eta abusuen biktimak izaten dira, eta
askotan, haien egoera psikiatrikoari era egokian heltzen ez
diotenez, diziplina-zigorrak eta espetxe-onuren galera ekar
tzen dituzten indarkeriako eta diziplina ezeko gertakarietan
parte hartzen dute. Izan ere, dauden gunean haien sintomak
aktibatu egingo dira, eta desoreka jokabide disruptiboetan
agerian jarriko da.
Hori nabarmendu dute 2012ko ekainean herriaren defentsa
erakundeek egindako “Burutik gaixo daudenak babesteko
jardunaldietako” ondorioek. Bertan, honakoa adierazi ge-
nuen: “
Espetxe batean edo espetxe-ospitale batean barne
ratuta dagoen buruko gaixoak gaixo-preso izaera bikoitza
edukitzeak arazo espezifikoak dakartza. Ez da erraza gaixota
sun baten sintoma eta diziplinazko arau-hauste bat bereiztea:
sintomak kanporatzeak zigor gutxi-asko esplizituak ekar di
tzake, eta sintomak barnean uzteak gaixotasuna larritu de
zake. Ingurune itxiari datxezkion zailtasun terapeutikoak ingu
rune itxiaren berezko egitura-desabantailak arintzen dituzten
neurrien bitartez konpentsatu behar dira –ingurune horretan
jarraitzea beharrezkoa edo saihestezina bada–: irteera tera
peutikoak egitea, laguntza-elkarteak irekitzea, kanpoaldean
bizitza askera ondo igarotzea ahalbidetzen duten baliabideak
bilatzea, edo espetxe arruntetan buruko gaixoarentzat argi
eta garbi desberdinduta dauden guneak bilatzea”
.
Egia esan, espetxeetan ia ez dago burutik gaixo daudenak
artatzeko eta tratatzeko balio duen eta haien egoerarako jar-
duera espezifikoak barne hartzen dituen programa espezi-
fikorik, lehen aipatu dugun
gorabehera.
Azpimarratu dugunez, burutik gaixo dagoenak jasotzen duen
arreta haren preso izaerari gaixo izaeraren aurrean ematen
zaion lehentasunak baldintzatzen du hein handi batean. Se-
gurtasunak, diziplinak eta giza baliabideen eta tresna tera-
peutikoen eskasiak hezkuntza eta tratamendua baldintza
tzen dituzte.
gaixo horien egoerari erantzun
desberdin bat emateko aukera eta neurri ugari xedatzen ditu,
eta erregimen irekia edo kartzelatik ateratzea bultzatzen ditu.
47
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VI
3 .
B u r u k o g a i x o ta s u n a k d i t u z t e n p e r t s o n e k e s p e t x e - z i g o r r a k b e t e t z e a
Aurrekoa ikusi