zientifikotzat, zertarako-eta informazio jakin bat lortzeko
aurrez ezarritako osagaien arabera.
Ondoren, azterlan kualitatibo honetan egin dugun bigarren
faseko etapak aurkeztuko ditugu:
1.
etapa:
metodologia kualitatiboa DISEINATZEA, azterlane-
ko aldagaiak identifikatuz eta elkarrizketa gidoi bat sortuz.
Azterlan honen oinarriak ezartzeko arloak zehaztuko dira
fase honetan; izan ere, EAEko espetxeetako presoen buruko
osasunaren arreta zein den jakiteko funtsezko aldagaiak dira.
Horrexegatik, hona hemen informazio bilketa horren gaineko
arloak:
a) Espetxean dauden pertsonen buruko gaixotasunerako
arretarako protokoloa.
b) Eskumenak Osakidetzari 2011n transferitu ondoren
osasunaren arretan antzemandako aldaketak.
c) Espetxeetan Buruko Gaixoei Arreta Integrala Emateko
Esparru Programa (PAIEM) aplikazio maila zein den ja-
kitea.
d) Presoei buruko osasunaren arloko arreta ematen die-
ten profesionalen beharrak eta proposamenak.
Azterlaneko arloak ezarri ondoren, ikerketa-talde bakoitzak
jarraitutako elkarrizketa-gidoia egin zen (eranskina), betiere
laneko metodologia bateratuz.
2.
etapa:
metodologia GARATZEA. Fase honetan, elkarriz
keta erdi egituratuak egin ziren. Horrelako elkarrizketako dira
ohikoenak, eta galdera-sortaren ordena zorrozki ez jarraitzea
da ezaugarri nagusia. Alabaina, elkarrizketa eta informazio-
bilketa ordenatzen eta zentratzen duen eskema bat dauka.
Azterlanak EAE osoa hartzea planteatu zen eta, horrexega-
tik, baimena eskatu zitzaion Barne Ministerioari hiru lurralde
historiko bakoitzean dauden hiru espetxeek parte har zeza-
ten: Basauriko Espetxea (Bizkaia), Langraiz Okako Espetxea
(
Araba) eta Martuteneko Espetxea (Gipuzkoa). Espetxeen
funtzionamenduaren egitura dela-eta, informazioa biltzeko
lau talde homogeneo identifikatu ziren:
i. Espetxe bakoitzeko talde teknikoa.
ii. Oinarrizko arretako unitateko buruak (hemendik aurre-
ra, OAUB).
iii. Espetxe bakoitzeko psikiatra aholku-emaileak.
iv. Toxikomanietan esku hartzeko taldeak espetxe bakoi
tzean.
Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Martuteneko
eta Arabako espetxeetako talde teknikoekin topaketak egi-
teko baimena ukatu duela-eta, ezinezkoa izan da azterketa
zabalagoa egitea, espetxean lan egiten duten profesionalen
ikuspuntua biltzeko. Basauriko (Bizkaia) espetxeko talde tek-
nikoaren partaidetza izan dugu, ordea.
Bi elkarrizketagilek osatu zuten lan-taldea, elkarrizketaturiko
eragile bakoitzak adierazitako ahalik eta argibide gehien
aztertzeko. Gainera, lau pertsonako talde bat ere izan da,
azterlanaren bigarren fase honetan bildutako informazioa
aztertzeko eta sistematizatzeko.
Jarraian, espetxe bakoitzeko eta profesional talde bakoi
tzeko egindako elkarrizketak zehaztuko dira. Isilekotasuna
eta haien izena inon ez zela agertuko ziurtatu zitzaion
elkarrizketaturiko pertsona bakoitzari erabilitako ikerketa
prozeduraren euskarri gisa.
Basauriko espetxea (5 elkarrizketa):
¦
¦
Talde teknikoa (Tratamenduko zuzendariordea, gizarte
langilea, psikologoa).
¦
¦
OAUB.
¦
¦
Psikiatra aholkularia.
¦
¦
Osakidetzako psikiatra, sustantzien erabilerak eragindako
nahasmendua duten pertsonei arreta emateko ardura
duena.
Zaballako espetxea (4 elkarrizketa):
¦
¦
OAUB.
¦
¦
PAIEMen parte hartzen duen medikua.
¦
¦
Psikiatra aholkularia.
¦
¦
Toxikomanietan esku hartzeko taldea: Luz-Gizen.
Martuteneko espetxea (elkarrizketa 1):
¦
¦
OAUB.
¦
¦
Psikiatra aholkularia.
Erdi egituraturiko hamar elkarrizketei esker, hauexek ahalbi-
detu ziren:
¦
¦
Azterlaneko aldagai bakoitzari buruzko datu zehatzak lor
tzea.
¦
¦
Elkarrizketaturiko profesional bakoitzaren narrazioan sor-
tu diren zenbait gai garrantzitsu sakontzea.
¦
¦
Buruko gaixotasuna duten presoen arretan parte hartzen
duten profesionalen talde bakoitzaren irudipen espezi-
fikoak lortzea.
¦
¦
Gizarte harremanak aztertzea eta errealitatea deskriba
tzea profesionalek bizi duten moduan.
¦
¦
Banaka hurbiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan buruko
gaixotasuna duten pertsonen arretan parte hartzen duen
profesional talde bakoitzarengana.
3.
etapa:
lorturiko informazioaren AZTERKETA. Bi une izan
zituen datuak aztertzeko prozesuak. Hasierakoan, elkarriz
keta egin zuten elkarrizketagile-taldearen eskutik: kontake-
tarako tresna bakoitzaren transkripzioa egin eta ondorengo
eztabaida-lana burutu zuten txosten hau egiteko ardura izan
duen taldeko gainerako kideekin. Ondorengo azterketa pro-
zesua, nukleo esanguratsu konpartituak eta errepikatuak
ateratzeko, zertarako-eta buruko gaixotasuna duten presoen
arretan egiten denari eta egin beharko litzatekeenari buruzko
kezka nagusiak osatzeko.
5.2.
Azterketa
Azterlanaren bigarren fase honetan, espetxeetan buruko
osasunaren arloan emandako arretan zuzenean parte har
tzen duten profesionalei eginiko elkarrizketari esker, lehen
fasean emandako datuak osatzeko modua izan genuen eta,
preso horiekin esku hartzeko programak garatzen dituzten
gizarte erakundeen ekarpenaren balorazioarekin batera,
azterlan honen
zehazturiko ondorioak
atera ahal izan dira.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
64
(
VII). Landa-azterlana
VII
Aurrekoa ikusi