bada tratamenduarekin uztartu, espetxetik ateratze tera-
peutikoa egin behar litzateke eta dagokion patologiaren tra-
tamendurako espazio egokiren batean sartu.
Bidesari
14
elkarteak dio espetxeak testuinguru legez, jarreren
eszenario legez, pertsona hauen narriadura areagotu beste-
rik ez duela egingo, sintomak areagotu egingo dira, komor-
bilitatea egoteko aukerak haziko dira eta sintoma berriak eta
deskonpentsazioak egoteko aukerak ere bai, espetxean sar
tzearen ondorioz. Hori dela eta, espazio hau ez da unitate es-
pezializatuak sortzeko tokia, baizik eta erkidegoko berariaz
ko baliabideetan izan behar lukete tokia.
Beraz, erkidego sarean segurtasun neurriak betetzeko pres-
tatutako unitateak izatea da lehentasuna, gaur egun osasun
sareak susmoak baititu kasurik larrienei heltzeko, baliabide
egokirik ez dagoelako, batez ere, langileen segurtasun gaie-
tan eta pazienterik gatazkatsuenak zaintzeko bermeei dago-
kienean.
Aldi berean, eragile juridikoek ez dute uste osasun-siste-
man segurtasun neurriak egoki beteko liratekeenik, finantza
bitartekorik ez baitago eta bitarteko pertsonal eta materia-
lik ere ez; horrek argi uzten du zigorrak eta neurriak buru
tzeko interesik ez dagoela. Espetxe zigorretan bitartekorik
ez egotearen ondorioz oinarrizko eskubideak urratu egiten
dira, aldiz, askatasuna kentzen den eta kentzen ez den se-
gurtasun neurrietan baliabide materialik ez dagoenez, oso
zaila izaten da bitarteko horiek ezartzea. Buruko gaixotasun
edo nahasmenduren bat edo drogen edo alkoholaren men-
dekotasuna dutenek segurtasun neurriak betetzeko siste-
ma koherente eta prebentibo eraginkorrak baleude, epai-
tegi eta epaimahaientzat errazagoa litzateke neurri horiek
ezartzea.
Oro har, erakunde guztiek aipatu dute buruko gaixotasuna
dutenak espetxetik kanpo artatu beharko liratekeela, hala
dio Arabako hiesaren kontrako batzordeak, zigor eta espe
txe legediak aukera ugari baititu espetxeratutako pertsonak
espetxetik atera eta artatzeko
15
.
Ondorioren bat atera badaiteke, hau da: buruko gaixotasuna
duen pertsona batek askatasunik gabeko kondena erregi-
men irekian, baldintzapeko askatasunean edo antzeko mota-
ren batean betetzeko aukera izan behar duela. Gizatasunez
ko helburua da, duintasunezkoa, buruko patologiarekin bat
datorrena, pazienteak errehabilitatzeko eta gizarteratzeko di-
tuen baldintzekin bat datorrena eta delituari aurrea hartzeko
politika kriminalekin uztartu daitekeena.
14
Bidesari.
15
Arabako hiesaren kontrako batzordea.
2.
2013
an jasotako ekarpenak
Espetxeetako buruko osasunari buruzko txosten hau egi-
ten hasi zenetik, aldaketa garrantzitsu batzuk gertatu dira
buruko nahasmenduak izan eta askatasunik ez duten per
tsonen arretan. Batetik, Barne Ministerioak PAIEM hasi zuen
2009
an, baina EAEko espetxeetan duela gutxi hasi da pixka-
naka garatzen.
Bestalde, 2011ko uztailean espetxeetako osasunaren zati
bat Osakidetzara transferitu zen. Bi prozesu horiek eragin
nabarmena izan dezakete buruko gaixotasuna duten per
tsonen arretan eta horregatik, bi aldaketa horiek espetxeetan
izan zuten eragina aztertu beharra zegoela ikusi zen, baita
EAEko espetxeetan esku hartzen duten erakunde zibiletan
izan duten eragina ere.
Hori dela eta, 2013ko urrian beste inkesta bat igorri zitzaien
espetxeetan esku hartzen duten erakundeei; hain zuzen ere,
2011
n egindako lehenengo inkesta hartan ekarpenak egin
zituztenei.
Oraingo honetan 2011n egindako galderez gain PAIEMi
buruz duten ezagutzaz galdetu zaie, espetxean egon eta
buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzako berariazko
programa baita; espetxeetako osasunaren zati bat Osakide
tzara transferitu zenetik erabiltzaileengan izandako eragina
eta horri buruz duten balorazioa ere galdetu zitzaien. Inkesta
hau erakunde hauetara igorri zen:
¦
¦
Arabako erakundeak
:
ADAP (Presoari laguntzeko elkar-
tea), Arabako hiesaren kontrako batzordea eta Salhaketa.
¦
¦
Gipuzkoako erakundeak:
Arrats elkartea, Gurutze Go-
rria, Izan Fundazioa, Loiola Etxea eta IRESGI (Gizarteratze
eta Biktimologiako Euskal Institutua).
¦
¦
Bizkaiko erakundeak:
Adsis Fundazioa, Bidesari elkar-
tea, Etorkintza Fundazioa, Gizakia Fundazioa, Salhaketa,
Zubietxe eta Zubiko elkartea.
Erakundeek programa honi buruz duten ezagutzari lotu-
tako galderei dagokienez, harrigarria da erakunde zibilek
programa badela jakitea baina ia inork ere ez izatea ho-
rren aplikazioari buruzko, hor sartutako pertsonei buruzko
eta helburuei buruzko berariazko informaziorik. Bestalde,
Gipuzkoako erakundeek programaz gehiago dakite beste
lurraldeetakoek baino. Esaterako, Gurutze Gorriak eta IRES-
GIk
16
jendea dute programa horretan eta euren iritziz arreta
hobetu egiten da zeharkako eta diziplina anitzeko ikuspe-
gi integratzaileari esker. Erakunde honek dio Martuteneko
espetxean berariazko ikastaro bat dagoela buruko gaixota-
sun larria dutenentzat eta erabiltzaile batzuk ikastaro horre-
tara joaten direla; gaixotasun hain larria ez dutenak ikastaro
normalizatuetara joaten dira.
16
IRESGI.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
70
(
VIII). EAEko espetxeetan esku hartzen duten GKEen ekarpenak
VIII
Aurrekoa ikusi