Prozesu politikoen gardentasunaren igoera.
Hiritarren inplikazioaren hobekun­tza.
Iri­tzia sor­tzeko kalitatearen hobekun­tza.
Eta, batez ere, hiritarren partaide­tza eta lankide­tzara ire-
kiago dagoen eta askoz zuzenagoa den eredu demokra-
tikoa lor­tzeko aukera (ahalmenen banaketa).
Eremu sozial eta publikoetako partaide­tzaz hi­tz egiten ba-
dugu, hiritarren gauzak alda­tzeko, mundu hobea lor­tzeko,
partaide­tzarako gogoa izateko, motibazio argia eduki­tzeko
eta bere partaide­tzak duen eragina ikusi ahal izateko aukeran
sine­tsi dezakeela esaten ari gara.
Ondorioz, partaide­tza-eten digitalak galdera berriak plantea­
tzen diz­kigu: Jendearen ustez IKTen sarrerak eragin positi-
borik al dauka partaide­tza-prozesuetan? Euskal biztanleriak
eremu sozial
eta publikoetan parte har­tzen al du? Kate digi-
tala edo aurrez-aurrekoa nahiago du? Zergatik parte har­tzen
du?
Txosten berezi honetan jorratutako beste eten digitalak
azter­tzean gertatu den bezala, hainbat fak­torek azal­tzen dute
partaidetza-eten digitalaren zati handi bat, besteak beste:
ikaskuntza-etenak, IKTen sarbide-, erabilera
-
eta eskura­
tze-etenak, gizarte-bazterkeriak, lurraldeko partaide­tza-
kulturaren heldutasun-egoerak edo fak­tore sozioekonomiko
eta demografikoek.
Baina azterketa hau ez li­tzateke guztiz amaituta egongo ad-
ministrazioen bitarteko, modu eta jokamoldeen ikuspegia
batuko ez bagenu. Horrenbestez, administrazioek Euskadiko
e-partaidetzaren esku jar­tzen dituzten bitartekoak aztertu
behar ditugu eta berriz ere galdetu herritarrei: Zerbi­tzu horiek
erabil­tzen dituzte? Zein iri­tzi dute horien gainean? Erabil-
garriak al dira? Kate horien bidez parte har­tzen duten per­
tsonen esperien­tzia asegarria al da?
Azterketa hau egiteko, atal metodologikoan deskribatutako
iturri kualitatiboak eta honako iturri kuantitatiboak hartu di-
tugu oinarri­tzat:
Arartekoaren e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruz­
ko inkesta, 2012 (­txosten berezi honen esparruan egina).
Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Zerbi­tzu Pu-
bliko Elek­tronikoen Estatistika (ZPEE) (egunera­tze-data:
2011
ko urria).
Eustaten Kapital Sozialari buruzko inkesta.
Hiritarrek herri administrazioetan IKTen bidez parte har­
tzeari buruzko galdetegia, Arartekoa 2012 (­txosten berezi
honen esparruan egina).
11.1. 
Internet erabiltzearen eragina
Euskadiko eremu sozial eta
publikoetako partaidetzan
Sarritan, eremu sozial eta publikoetako hiritarren partaide­
tzari buruz­ko azterketan honako aldagaia sartu ohi da, eta
egungoa bezalako garaietan, aipatu beharrekoa da: Inter-
netek gu komunika­tzeko, harremanak izateko, gure ingurua
uler­tzeko eta eralda­tzeko eta parte har­tzeko dugun gaita-
sunaren jakitun izateko modua aldatu du.
Normalean hausnarketa hauek ondorioen bidez sor­tzen
dira. Euskal e­txeetan dauden IKT kopuru altuak, gizarte-
sareetako partaide­tzari buruz­ko inkesten kopuruak eta
tresna eta partaidetza-kate berrien sorrerak iradoki­tzen
dutenez, bilakaera-garai honetan zerbait alda­tzen ari da
eta IKTek zeresan handia dute horretan, identifikatu eta
aprobe­txatu beharko dituzten erronka eta aukera berriak
sor­tzen direlarik.
Baina, errealitate honi buruz­ko hurbilketa kuantitatiboa egi-
teko aukerarik al dago? Txosten berezi hau egitean,
azterketa estatistiko osagarria
egiteko eskatu zi­tzaion Euskal Estatistika Erakundeari
(
tat
),
jarraian zerrendatu diren alderdiak Interneten erabilera-
aldagaiekin batera guru­tza­tzeko asmoz. Hori horrela, es-
kuratutako informazioari esker, herritarren partaide­tzari eta
gizarte-kohesioa osasuna, zoriontasuna (ongizate subjek­
tiboa)… bezalako alderdien per­tzepzioari buruz­ko azterke-
ta bat egin ahal izan dugu, Internet erabil­tzen duten eta ez
duten per­tsonen artean bereiziz (Interneten erabilera az­ken 3
hilabeteetan neurtu delarik).
Aztergaiak
54
:
Gai sozio-politikoei buruz­ko interesa
:
auzo, udalerri, au-
tonomia-erkidego, Espainia eta Europako gaiei buruz­ko
interesaren gaineko galderen bidez eskura­tzen da.
Hauteskundeetako partaide­tza:
udal, autonomia eta Eu-
ropako hauteskundeei nahiz hauteskunde nagusiei buruz
egindako galderen eran­tzun positiboak zenbatuz eskura­
tzen da.
Eragin per­tsonala:
auzo, udalerri, autonomia-erkidego,
Espainia eta Europari eragiten dieten erabakien gaineko
eraginari buruz­ko galderen bidez eskura­tzen da.
Partaide­tza soziopolitikoa:
in­tsigniak eraman, kanpaina
batean sinatu, mitin batera joan, arrazoi politikoenga-
tik erosteari u­tzi, agintariekin harremanetan jarri, komu-
nikabideetara kexak bidali, eztabaida, manifestazio edo
greba batean parte hartu nahiz bestelako jarduera sozio-
politikoei buruz­ko galderen baiez­ko eran­tzunak zenba­
tzean eskura­tzen da.
Elkarteetako partaide­tza:
boluntario-lan eta ekarpen eko-
nomikoak egiteagatik eta elkartekide izateagatik eskura­
tzen da.
Gizarte-kohesioa:
aldeek sortutako hurbiltasun-, gataz­ka-
eta arazo-adierazleen bidez eskura­tzen da, nahiz eta az­
ken hori alderan­tziz balora­tzen den beste bietan bezalako
zen­tzun positiboa izan dezan.
Zoriontasuna eta osasuna:
osasunari buruz­ko galderen
eta bizi­tzarekiko eta diru-sarrerekiko asetasun-adieraz­
learen bidez eskura­tzen da.
54
Definizioak, Eustaten arabera:
.
103
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
III
(
I I I ) . 1 1 .
Pa r ta i d e t z a - e t e n d i g i ta l a
Aurrekoa
ikusi