12.
Ondorioak
Atal honetan Euskadin, IKTen bitartez, gizartean eta eremu
publikoan sarbide-eten, erabilera-eten, eskuratze-eten eta
partaidetza-etenen egoeraren az­terketaren ostean lortutako
ondorio nagusiak bildu dira.
Gogoeta horiek guz­tiak bil­tzea posible izan da informazio
iturri kualitatibo eta kuantitatibo ani­tzek emandako informa-
zioari esker (xehetasunak ikusi Metodologia kapituluan), hala
nola: kanpoko iturri estatistikoetatik
(
)
zein berez­ko
iturri estatistikoetatik eta txosten berezi honen testuinguruan
egindako lanen ondorioz­ko iturrietatik datozen datuak (he-
rritarrei zuzendutako telefono bidez elkarrizketa + herri-ad-
ministrazioei zuzendutako herritarren parte hartzeari buruzko
galdeketa), adituekin eta hainbat gizarte sektoreetako ordez­
kariekin egindako elkarrizketak eta lan-bilkurak, proiektuaren
lankide­tza esparruetako parte har­tzea, baita Arartekoaren
Haurren eta Nerabeen Kontseiluarekin egindako lan-saioaren
ekarpenak ere.
12.1. 
Sarbide-eten digitala
1. 
Oro har, sarbide-etena gainditu­tzat jo­tzen da bai-
na ematen du datuek kontrakoa egiaz­tatu dutela:
euskal familien % 34,2k (gu­txienez 16 eta 74 urte bi-
tarteko per­tsona batez osatutako familiak) ez du In-
terneterako konexiorik.
2. 
Ematen du Euskadin telekomunikazio az­pie­gi­
turen eskuragarritasuna ez dela sarbide-etenaren
arrazoi nagusia.
Interneterako sarbiderik ez duten
e­txebizi­tzen % 0,3k argudiatu du arrazoia dela euren
eremuan ez dagoela estaldura nahikorik.
3. 
Interneterako sarbiderik ez duten euskal familiek
adi­tzera eman dituz­ten arrazoiak bil­tzen dituen
rankingaren az­ken tokian zerbi­tzuaren kostu altua
dago.
Sailkapenaren lehenengo postuetan boronda-
terik eza edo konekta­tzeko beharrik eza ageri dira,
baita erabilera burutu ahal izateko beharrez­koa den
ezagu­tzarik eza ere.
4. 
IKTak erabil­tzen dituz­ten per­tsonei erabil­tzen ez
dituz­ten per­tsonek an­tzeman ahal dituz­ten oz­topoen
gainean galdetu genienean, baliabide ekonomikorik
eza izan zen emandako arrazoien artean gailendu
zena.
Beraz, ematen du desadostasuna dagoela
IKTak erabil­tzen ez dituz­ten per­tsonek adi­tzera
emandako (ez erabil­tzeko arrazoi nagusi gisa in-
teresik edo beharrik eza ageri da) eta IKTak erabil­
tzen dituz­ten per­tsonek adierazitako oz­topoen
edo inhibi­tzaileen artean.
5. 
Euskal biz­tanleriaren artean gehien erabil­tzen
den teknologietako bat telefono mugikorra da
,
izan ere, beste teknologia ba­tzuen kasuan oz­topo
edo inhibi­tzaile gisa jarduten duten faktore jakin ba­
tzuk gaindi­tzeko gai izan da. Horregatik, gizartean eta
eremu publikoan e-inklusioa eta Internet bidez­ko par-
te har­tzea susta­tzera zuzendutako tresnak eta ekime-
nak gara­tzerakoan kontuan hartu behar da
6. 
Adina eta IKT ekipamenduaren artean harreman
estua dago.
Horren gaineko datuak irmoak dira:
65
eta 74 urte bitarteko per­tsona batekin gu­txienez
bizi diren familien % 70,7k ez du ordenagailurik eta
% 73,4
k ez du Interneterako konexiorik.
7. 
Adineko pertsonen artean IKTak erabil­tzeko oz­
topo nagusienak beharrik eza edo erabil­tzeko
gogorik eza dira.
Hala, 65 eta 74 urte bitarteko per­
tsona batekin gu­txienez bizi diren familien % 70ek
adierazi du horixe dela Internet ez erabil­tzeko arrazoi
nagusia.
Ondorioak eta
gomendioak
IV
. 
atala
159
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
IV
Aurrekoa
ikusi