(13.
irudia)
Proiektuaren 2.0 kanalak
5.
Txosten bereziaren egitura
Txosten berezi hau 5 kapitulutan egituratu da:
Lehenengo kapituluan
txostena aurkez­tu
da. Bertan,
txostenaren gaineko sarrera labur bat egin ostean, proiek­
tuaren hainbat faseren gauza­tzearen a­tzean dagoen me-
todologia birpasatu da. Atal horretan informazioa bil­tzeko
erabili diren iturriak eta teknika kuantitatibo zein kualitati-
boak zehaz­tu dira.
Bigarren kapituluan
,
lehenik eta behin, e-inklusioaren eta
e-parte hartzearen ikuspegi teoriko eta kon­tzeptuala be-
rrikusi da, horixe izan baita txosten berezi hau egite aldera
gida gisa erabili duguna.
Modu berean, nazioarteko eta tokiko erreferen­tzia nagu-
sien az­terketa egin da, ikerketa-eremuaren
testuinguru
estrategikoan
.
Bertan, inklusio digitalaren eta herritarren
parte hartzearen eremuan sustapenaren eta bermeen alde
egin duten ekin­tza-estrategia nagusien gaineko berraz­
terketa laburra egin da.
Kapitulu horren barruan, 7. atalean eta
Sarbide-eten
digitala”
tituluaren az­pian, gaur egungo egoera zein den
az­tertu da, betiere, Euskadiko e­txebizi­tzetan eta familien
baitan IKTei lotutako ekipamenduari eta sarbideari lotu-
ta. Hori guz­tia, IKT adierazle nagusiak az­tertuz burutu da.
Az­terketa horrek sarbide-eten digitala paira­tzeko arrisku-
rik handiena duten kolektibo eta gizarte talde nagusien
kasuan sakondu du. Horrez gain, oz­topo nagusien edo
IKTen erabilera eragoz­ten duten elementuen karakteriza-
zioa egin da.
Hirugarren kapituluaren
izenburua
Gainon­tzeko eten
digitalak”
da eta eten digitalen az­terketarekin aurrera
jarrai­tzen du. Kasu horretan, anbizio handiko ikuspun-
tuarekin, IKTen erabileratik harago joan nahi izan da eta
10., 11.
eta 12. atalen bidez gaur egun Euskadin dagoen
egoeran sakondu da, gehien ezagu­tzen ditugun eten di-
gitalen gil­tzarekin:
− Erabilera-eten digitala
,
erabileraren oinarriz­ko adie­
razleetara muga­tzen den ikuspuntu tradizionala gaindi­
tzen saiatu da eta hauek bezalako faktoreak az­
pimarratu nahi izan ditu: IKTen erabilera aurreratua,
IKTen erabilerari lotutako motibazioak edo IKTen era-
bileraren karakterizazioa ikerketa aldagai sozioekono-
mikoen eta demografikoen arabera.
− Eskuratze-eten digitala
,
oraindik asko az­tertu ez den
kontua. Oraingoan herritarrek IKTen erabilgarritasunaren
gainean duten per­tzepzioaren inguruan ikertu nahi izan
dugu, baita gizarteak IKT eta gizarte ongizatearen artean
an­tzematen dituen loturen inguruan, gizarte bazterkeria
paira­tzeko arriskuen per­tzepzioaren, IKT eta gaitasun di-
gitalen eta horien eta lan munduaren arteko harremana-
ren eta gaitasun digital per­tsonalen eta gaitasun horiek
eskura­tzerakoan dauden lehentasunen inguruan ere.
− Eta, az­kenik,
partaidetza-eten digitala
.
Horrek IKTen
bitartez herritarren parte hartzeari lotutako etenaren az­
terketa barne hartu du, ikuspuntu integraletik abiatuta,
honako alderdi hauek jorratuz:
• 
Internetaren erabilerak herritarren parte har­tzean
duen eragin posiblea.
• 
Euskal gizartearen parte har­tzea IKTen bidez, parte
har­tzeko herritarrek dituz­ten motibazioak, parte har­
tzearen erabilgarritasunaren per­tzepzioa eta herrita-
rrek parte har­tzearen inguruan dituz­ten i­txaropenak
nabarmenduz (Gehiago parte hartu nahi dugu? Nola
parte hartu nahi dugu? Eta, non?).
• 
Herri-administrazioek eremu publikoan parte har­
tzeko aukera herritarren esku jar­tzeko bitartekoen,
eren eta moduen inguruko berraz­terketa.
• 
Euskal herritarrek Euskadiko herri-administrazioetan
duten parte har­tzearen gaineko analisia (asebete­tze
maila, i­txaropenak...).
Laugarren kapituluak
,
aldiz, txosten bereziaren
ondo-
rioak eta gomendioak
bildu ditu. Horiek guz­tiak infor-
mazio kuantitatibo zein kualitatiboa az­tertuz atera dira.
Bertan, ideia garran­tzi­tsu nagusienak azaldu dira, baita
Euskadin e-inklusioa eta e-parte hartzea susta­tzeko eta
berma­tzeko jarraibide estrategikoak ere.
Az­ken kapituluan, hau da,
bosgarrenean
,
eranskinak jaso
dira eta baliagarri­tzat jo den informazio osagarria barne
hartu da, hala nola, e-inklusioari eta e-parte har­tzeari
buruz­ko glosario bat; toki, nazio eta nazioarteko mailako
araudien gaineko erreferen­tzien katalogoa; edo ikerketak
hiz­pide duen gaiarekin zerikusia duten praktika onen ka-
talogo bat, beste material ba­tzuen artean.
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
38
(
I). Txostenaren aurkezpena
I
Aurrekoa
ikusi