6.
E-inklusioaren eta e-partaidetzaren
ikuspegi teorikoa eta kontzeptuala
Euskadin IKTen bidez e-inklusioak eta parte-har­tzeak gizar-
tean eta eremu publikoan duten egoera benetan zein den
aztertu eta ezagu­tzeak (­txosten berezi honen helburua) aldez
aurreko hainbat gogoeta eska­tzen ditu, honekin lotuta hain
zuzen:
a) E-inklusioa eta e-partaidetza terminoak behar beza-
la kon­tzeptualiza­tzea azterlan honen esparruan (ikusi
Kon­tzeptualizazioa kapitulu honetan bertan).
b) Sekuen­tzia identifika­tzea, IKTen erabil­tzaileak tekno-
logiaren kon­tsumi­tzaile hu­tsetik prosumitzaile izatera
bilaka­tzen direneko prozesua. Gainera, teknologiaz
balia­tzen dira euren gizarte ahalduntzerako, eraldake-
taren eta erabakiak har­tzeko prozesu publikoaren zein
euren garapen per­tsonalaren parte aktiboa bihur­tzeko
aukera berriekin (ikusi kapitulu honetako Ahalduntze
digitala).
c) Sekuen­tzia horretan, gainera, “eten” egoera batean
dauden “apur­tzeko” edo kokapenerako baldin­tzak
kon­tzeptualizatu beharko dira, hau da, per­tsona edo
talde jakin batengan prozesu horretan aurrera egin ezin
izateko eragina duten aldagaiak (gaitasun digitala, tre-
betasuna, abilezia… eskuratze-maila eta ahaldun­tzeko
aukerak adibide ba­tzuk dira) eta “infobazterketa” edo
ez parte-har­tze” horretatik sortutako ondorioak nor-
beraren eta gizartearen garapenerako (ikusi Ahaldun­
tze digitala kapitulu honetan).
6.1. 
Ikuspuntu kontzeptuala:
e-inklusioa eta e-partaidetza
Dagoeneko 2005. urtean, Ba­tzordeak Kon­tseiluari, Europako
Legebil­tzarrari, Europako Ekonomia eta Gizarte Ba­tzordeari
eta Eskualdeen Ba­tzordeari emandako “Elkarrekin lan egitea,
hobe lan egitea. Europar Batasunean gizartea babesteko eta
gizartera­tzeko politiken koordinazio irekirako esparru berria”
izeneko jakinaraz­penean, KMIren (EBko koordinazio-metodo
irekia) sinplifikazioaren inguruan, honako helburuak proposa­
tzen dira “
pobrezia eta bazterkeria erradika­tzen lagun­tza eraba­
kigarria
eskain­tzera bideratutako bere ekin­tzen esparruan
6
:
4.
Guztien gizartera­tze aktiboa berma­tzea lan-merka-
tuan parte har­tzea sustatuz eta per­tsona eta talde mar-
jinatuenen artean pobrezia eta bazterkeriaren aurka
borrokatuz.
5.
Guztiok baliabide, eskubide eta oinarriz­ko gizarte
zerbi­tzuetarako sarbidea dugula berma­tzea, gizartean
parte hartu ahal izateko, aldi berean muturreko bazter-
keriak bideratuz eta marjinaziora daramaten diskrimina-
zio mota guztiei aurre eginez.
6.
Inklusiorako politiken koordinazio egokia berma­tzea
eta gobernuko maila guztiak eta dagoz­kion agenteak
inplika­tzea, pobreak barne, eraginkorrak eta efizienteak
izan daitezen, dagoz­kion politika publiko guztietan bar-
neratu daitezen, hala nola, ekonomikoetan eta aurre-
kontuei buruz­koetan eta egitura-fun­tsaren programetan
(
bereziki, EGIF) eta genero ikuspegia barnera dezaten.
Helburu horiek, 7 urte ondoren, indarrean jarrai­tzen dute
eta, are gehiago, hamarkada honetarako “Europa 2020”
6
.
Negritak gureak dira.
E-inklusioa eta e-partaidetza
II
. 
atala
41
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
II
Aurrekoa
ikusi