9.3.6. 
IKTak erabiltzeko arrazoien
bilakaera Euskadiko biztanlerian
IKTak
erabil­tzeko arrazoiek az­ken 5 urteotan (2006-2011)
Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanleengan izan duten
bilakaera aztertuz gero, hainbat ondorio interesgarri atera di­
tzakegu:
Egun (2011 ekitaldiko Eustaten datuen arabera), Inter­
net erabil­tzeko arrazoien
rankinga
2006
an erregistratuta­
koaren berdin-berdina da. Hau da, posta elek­tro­nikoaren
erabilerak eta ondasun eta zerbi­tzuei buruz­ko informa-
zioaren bilaketak jarrai­tzen dute Internet erabil­tzeko arra-
zoi nagusi izaten, eta komunikabideen kon­tsulta, aisialdi-
zerbi­tzuak eta txatak bezalako komunikazio-tresnak, bost
urte beranduago, Euskadiko biztanleriak sarea erabil­tzeko
arrazoi nagusiak dira oraindik ere.
Erabilera-arrazoi horien por­tzentajeak igo­tzen joan dira
urteotan, nabarmena den bezala, ondasun eta zerbi­
tzuen salmentako eta prestakun­tza arautuko ekin­tzetako
IKTen erabilera salbu, 2006ko balioei eusten baitiete, haz­
kunderik jasan gabe.
Por­tzentajeak gehien igo dituzten arrazoiak honakoak dira
(
ordenan):
• 
Ondasun eta zerbi­tzuei buruz­ko informazioaren bilake-
ta: 2006an 10 eta 74 urte bitarteko euskal biztanleen
% 72,7
k erabil­tzen zuen Internet helburu horretarako.
Egun (2011ko datuak), sarean ondasun eta zerbi­tzuei
buruz­ko informazioa bila­tzen duten biztanleen por­
tzentajea % 88,5ekoa da. Hau da, az­ken urteotan ehu-
neko 15,8 igo da.
• 
Aisialdi-zerbi­tzuen erabilera: Internet erabil­tzeko arrazoi
hau ehuneko 12,7 puntu igo da 2006 eta 2011 artean.
2006
an biztanleriaren %% 40,4k erabil­tzen zuen Inter-
net aisialdi-zerbi­tzuez goza­tzeko eta egun kopuru hori
igo egin da, % 53,1era arte, hain zuzen ere.
• 
Posta elek­tronikoaren erabilera: Eustaten IGIF datuek
azal­tzen duten bezala, Interneteko erabil­tzaileen ar-
tean erabilera-por­tzentajerik altuena erregistra­tzen
duen zerbi­tzua da. Horrenbestez, 2006an biztanleriaren
% 77,4
k aitor­tzen zuen posta elek­tronikoa erabil­tzen
zuela. Kopuru horrek, orain arte, ehuneko 11,4ko igoera
jasan du, hau da, egun biztanleriaren % 88,8k aipa­tzen
du posta elek­tronikoa Internet erabil­tzeko arrazoi na-
gusi gisa.
• 
Osasunari buruz­ko informazioa: Internet erabil­tzeko
arrazoien artean az­ken 5 urteotan gehien igo den arra-
zoietako laugarrena da. 2006. urtean, Euskadiko 10
eta 74 urte bitarteko biztanleriaren % 16,6k bila­tzen
zuen Interneten osasunari buruz­ko informazioa. Datu
hori egun % 27,5ekoa da. Haz­kundeari erreparatuz
gero, az­ken 5 urteetan biztanleriaren % 10,9k gehiago
(
Internet-erabil­tzaileen artean) erabil­tzen du Internet
osasunari buruz­ko informazioa bila­tzeko.
9.4. 
Interneten erabileraren
ezaugarriak
Biztanleriaren dauden erabilera-eten digitalak azter­tzeko
aukera ematen digun beste alderdi bat Interneten erabile-
raren ezaugarriak dira. Hau da, zenbat denbora ematen du
jendeak egunean Internetera konek­ta­tzen? Gazteek eta na-
gusiek denbora bera ematen al dute? Nor­tzuk ematen dute
denbora gu­txiago Internetera konek­tatuta? Zenbatero erabil­
tzen da Internet bizi­tzako eremu jakin ba­tzuetan?
Halaber, ikuspegi horri esker hurrengo kapituluaren aur­
kez­pena egiten dugu, eskuratze-etenari buruz­koa bera.
Bertan, sakon aztertuko dugu ea talde
ba­tzuek zergatik
erabil­tzen duten Internet eta beste ba­tzuek ez, ea zein­
tzuk diren Internetek beren bizi­tzari egiten dieten ekar-
penei buruz­ko usteak eta zein kon­tzien­tzia duten beren
ahalduntze digitalaren mailari buruz eta
IKTen erabileran
aurrera egiten jarrai­tzeko asmoari edo asmo faltari buruz,
eremu sozialean eta publikoan parte har­tzeko ahaldun­
tze-tresnak direnez gero.
Kasu honetarako erabilitako iturria Arartekoak txosten berezi
honen esparruan e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruz
egindako inkesta da.
9.4.1. 
Interneten erabileraren maiztasuna
Txosten honetara
ad hoc
egindako inkesta telefonikoko
datuen arabera, Euskadiko Internet-erabil­tzaileen % 79,6k
(16
urtekoak edo gorakoak) erabil­tzen du Internet egunero,
% 16,8
k erabil­tzen du astero, baina ez egunero, eta % 3,6k
aitor­tzen du gu­txienez hilean behin erabil­tzen duela.
Datu horien arabera, biztanleriaren por­tzentaje altu batek (ia
% 80)
erabil­tzen du Internet egunero.
Erabileraren maiztasunak generoaren arabera aztertuz gero,
gizonek maiztasun gehiagoz erabil­tzen dute Internet emaku-
meek baino. Hori horrela, gizonen % 81,8k erabil­tzen du In-
ternet egunero eta emakumeen % 77,4k.
Adinei erreparatuz gero, datuen arabera zenbat eta adin
nagusiagoa, orduan eta maiztasun gu­txiago Internet erabil­
tzeko orduan. Biztanleriarik gazteenaren (16-34 urte) % 89,6k
erabil­tzen du Internet egunero, % 8,4k astero (baina ez egu-
nero), eta % 2,1ek hilean gu­txienez behin erabil­tzen du.
Adin-tarteetan gora egin ahala, erabilera-maiztasunaren por­
tzentajeak bitarteko maiztasunetara mugi­tzen dira (Internet
astero erabil­tzen dutenetara, baina ez egunero). Hurrengo
grafikoan ikus daitekeenez, Internet erabil­tzen duten 55 urte-
tik goragoko per­tsonen % 68,4k erabil­tzen du egunero eta ia
% 30
ek astero (baina ez egunero).
Ikasketa-mailaren arabera aztertuz gero, ikasketa-maila al-
tuagoetan erabil­tzen da maizago Internet. Hori horrela, In-
ternet erabil­tzen duten eta uniber­tsitate-ikasketak dituzten
biztanleen % 86,3k aitor­tzen du Internet egunero erabil­tzen
duela, eta Internet erabil­tzen duten eta lehen hez­kun­tzako
ikasketak dituzten per­tsonen % 72,5ek.
Euskadiko biztanleriak IKTen gainean egiten duen erabi-
lerari buruz­ko datuen aurreko hausnarketetan islatu den
bezala, jarduerarekiko harremanak ere lotura omen dauka
Internet erabil­tzeko maiztasunarekin. Internet erabil­tzen du-
ten ikasleek eta besteren konturako langileek erregistra­tzen
dituzte por­tzentajerik altuenak (% 89,1 eta % 87,7, hurre-
nez hurren) Internet egunero erabil­tzen dutenen artean. Ai­
tzitik, jarduerarekin duten harremanaren arabera erabilera
esporadikoagoa egiten duten per­tsonak e­txeko andreak eta
erretiratuak dira.
83
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
(
I I I ) . 9 .
E r a b i l e r a - e t e n d i g i ta l a
III
Aurrekoa
ikusi