Material didaktikoak

ZiberBullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko GIDA ARINA - Azala


Hona hemen Arartekoak argitaratu eta gure erkidegoko ikastetxe guztiei banatutako material didaktikoak (egutegiak, kartelak edo Hitzarmenaren testua alde batera utzita):  

 

 

  • Giza eskubideetan hezteari buruzko baliabideak (Bigarren Hezkuntza). 2000 urtean argitaratua.
    Amnistía Internacional-eko hiru pertsonek prestatutako materialak dira, Bigarren Hezkuntzako arlo ezberdinekin lotutako 100 ekintzatik gora eskaintzen ditu, baita zenbait eranskin ere.
  • Gure eskubideak (Lehen Hezkuntza). 2001. urtean argitaratua.
    IPEren inguruan (Investigaciones y Programas Educativos / Ikerketak eta Hezkuntza Programak) antolatutako zazpi profesionalen taldeak egina da eta Haurraren Eskubideen Hitzarmenean onartutako eskubideei buruzko 30 unitate didaktiko eskaintzen ditu. Unitate horiek Lehen Hezkuntzako maila batean edo batzuetan sistematikoki landuak izateko pentsatuta daude.
  • Giza eskubideak jokoan (Bigarren Hezkuntza). 2001urtean argitaratua.
    Giza eskubideetan hezteko materialen kutxa da, Oinarrian-eko eta Hegoako pertsona talde batek egina. Zenbait karta-joko ditu, tolesgarriak jokorako argibideekin, gida didaktikoak.
  • Ikasleen lanak. Gure eskubideak / Nuestros derechos. 2004. urtean argitaratua.
    Ararteko erakundeak giza eskubideei buruzko eskola-lanen I. lehiaketa antolatu zuen. Zenbait ikaslek lehiaketa horretara aurkeztu zituzten eskola-lanak biltzen dira bertan (idazlanak, komikiak, marrazkiak, historiak¿).
  • Sortuz / Generando CDa. 2004. urtean argitaratua.
    Material interaktiboa da, Mugarik Gabeko talde batek egina eta berariaz emakumeen eskubideetan eta horiek munduan bizi duten egoeran oinarritua. Bideoak, agiriak, ekintzak, e.a. ditu. Adin eta testuinguru ezberdinetan erabil daitezke.
  • ZiberBullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko.
  • Leihoak. Abentura ERREALA Mundu BIRTUALEAN. Gozatu Internetez ... Sarean erori gabe


    Material didaktiko batzuk paperean bakarrik daude eskuragarri. Beste batzuk agortuta daude. Dena den, Arartekoak orain arte argitaratutako materialen bat nahi baduzu, bidali ieaguzu posta elektroniko bat arartekoa@ararteko.net helbidera.

    Sakatu hemen material didaktikoen zerrenda ikusteko 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad