JARDUERAK

ARARTEKOAK GAITZETSI EGITEN DU EIBARKO ATENTATU MATXISTA, KALEAN ZITALKI BURUTUA ETA BIKTIMAREN SEME ADINGABEAREN AURREAN

Eibar 09/07/2020

Arartekoak gaitzetsi egiten du eta sumindura adierazten du atzo Eibarren emakume batek bere bikotearengandik jaso zuen labankada, kale erdian eta ia lau urteko bere semearen aurrean. Indarkeria matxistaren beste kasu bat da, argi eta garbi, et.euskal gizarteari modu lazgarrian gogorarazten dio emakumeen kontrako erasoek oraindik hor segitzen dutela, eta gizarteak eta erakundeek emakumeen eta gizonen benetako berdintasun eraginkorraren aldeko konpromisoa hartuta bakarrik desager daitekeela. Itxialdian ezarri ziren neurrien ondorioz, emakume askorentzat larriagotu egin zen eguneroko mehatxu matxista, eta sarritan ezinezkoa izaten zen senar-emazteen etxetik ihes egitea. Harrezkero denbora tart ...
Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa Euskal Autonomia Erkidegoan

SEXU-ESPLOTAZIORAKO PERTSONEN SALEROSKETA EAEn

Vitoria-Gasteiz 02/06/2020

Pertsonen salerosketak hedadura kezkagarria du mundu osoan, doilorkeria lazgarrietako bat da, gizakia objektu bihurtzen baitu, merkantzia hutsa. Zehazkiago, legez kontrako merkataritza horren alderdirik ankerrenetako bat pertsonak, batez ere emakumeak eta neskatoak -horiek baitira biktima nagusiak sexu-esplotaziorako salerostea da. Munduan emakumeen eta gizonen artean oraindik bizirik dirauen desberdintasun unibertsal eta estrukturalaren adierazgarri bereziki zitala da, zalantza barik. Europako Batzordeak 2018. urtearen amaieran argitaratu zuen bere bigarren txostena, Europan pertsonen salerosketaren kontra borrokatzen eta biktimak babesten egin den aurrerapenaz. Bertan adierazi zuenez, saler ...
Lazo negro

ARARTEKOAK KRIMEN MATXISTA BERRI BAT GAITZETSI DU. SORALUZEN 74 URTEKO EMAKUME BAT HIL DU, USTEZ, BERE SEMEAK, ELORRIOKO UDALTZAIN BATEK

Soraluze 17/03/2020

Arartekoak emakumeen aurkako indarkeria-kasu berri bat gaitzetsi du, eta atsekabe handia adierazi; izan ere, 74 urteko emakume bat hil du, ustez, bere semeak. Biak ala biak elkarrekin bizi ziren Soraluzen. Arartekoak publikoki salatu nahi du familia barruko emakumeen aurkako indarkeria-kasu hau joera matxista hutseko krimen gaitzesgarria dela; ustez, udaltzaina den semeak, ama zaintzeko eta babesteko betebeharra zuenak, hil du, ustez, emakumea. Indarkeria matxista era askotara adierazten da, Istanbulgo 2011ko Europako Hitzarmenak aitortzen duen moduan. Arau hori erabat aplikatzen da gure sistema juridikoan 2014an berretsi ondoren, eta erakunde nahiz herri-administrazio eskudunek eten behar du ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad