2004 - Iñigo Lamarca Iturbe

2004ko ekainaren 18an Eusko Legebiltzarrak Iñigo Lamarca Iturbe izendatu zuen ararteko. Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren aurrean jabetu zen karguaz, urte bereko ekainaren 25ean.

Ararteko izendatu baino lehen, Iñigo Lamarca Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan zen EHUko Zuzenbide Fakultatean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelari eta Gehitu Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkartearen sortzaile eta lehendakari.

2004ko ekainetik, Julia Hernández Valles betetzen ari da arartekoaren ondokoaren kargua. Abokatua da eta lanpostu hau hartu baino lehenago Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide eta Errenteriako Udaleko zinegotzi izan zen, baita Gipuzkoako Clara Campoamor elkartearen ordezkari arduraduna ere.

Ararteko erakundearen hirugarren aldi honetan bi ezaugarri nagusitu dira: alde batetik, aurreko aldietan garatutako zenbait jardunbide sendotu dira, eta, bestetik, ekimen berriak sortu dira, Arartekoak presentzia handiagoa izan dezan euskal gizartearekin dituen harremanetan, batik bat egoerarik txarrenean bizi diren eta, hortaz, lehentasunezko arreta behar duten taldeekiko harremanetan.

 

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Actividades
Iñigo Lamarcaren curriculuma Iñigo Lamarcaren curriculuma
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad