Ararteko erakundeak, pertsona guztien eskubideak babesteko bere eginkizun nagusia betez, beti arreta berezia jarri du beren eskubideak berdintasunez erabiltzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonak babesten. Horrela, erakunde honen lehentasunezko helburu bat izan da beti ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak babestea.
Orain hamarkada gutxi arte, pertsona ezinduak ia ikusezinak ziren gainontzeko biztanleentzat. Beren etxeetan egoten ziren, zentro espezializatuetara joaten ziren edo haietan bizi ziren. Errealitate hori aldatuz joan da, ordea, batez ere ezinduen elkarteak gizartean pixkanaka lortu duten presentzia dela medio. Ezinduen taldea benetan eta erabat gizarteratzeko beharrezkotzat jotzen dituzten neurriei kasu egiteko eskatzen dute elkarte horiek.
Horri esker, aurrerapen handia egin da herri-aginteek ezinduentzako aukera-berdintasuna lortzeko politika aktiboak sustatzen. Horrela, legegintzako neurri berriak hartu dira oztopoak kentzeko, ezinduentzako egokitutako instalazioak eskuragarri jarri dira eta "guztiontzako diseinua"ren printzipioa sendotu da. Hala ere, aurreratu dena gorabehera, oraindik asko dago egiteko. Izan ere, azken urteotan, gure erakundean une jakin batzuetan edo behin eta berriz azaldu dizkigute, bide ezberdinak erabiliz, pertsona ezinduen berariazko arazoak.
Arartekoa ezinduen alde
Arartekoak esku hartu du:GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK | |
![]() |
Ezinduen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmena |