Arartekoak lanean dihardu EAEn bizi diren gutxiengo kulturaletako pertsonen egoera hobetu eta haien eskubideak errespeta daitezen.
Zer da gutxiengo bat?
Beraiek bizi diren estatuko edo estatuetako gainontzeko biztanleek ez bezalako hizkuntza, erlijio, etnia, kultura edo nazio elementuak dituzten gizakien taldea da, eta gizakiok zenbakiz estatuko gainontzeko biztanleak baino gutxiago dira. Inplizituki bada ere, elkartasun-sena dute beren kultura, usadioak, erlijioa edo hizkuntza zaintzeko, eta taldearen identitatea iraunarazteko borondatea erakusten dute.Gutxiengoen eskubideakDiskriminaziorik ezaren printzipioak, jakina denez, gizaki guztiak berdin tratatuko dituztela bermatzea du helburu, berdin diolarik zein den haien naziotasuna, sexua, arraza edo jatorri etnikoa, erlijio edo sinesteak, ezgaitasuna, adina, sexu-joera edo norberaren beste edozein egoera edo zertzelada. Pertsona guztiek eskubide berberak dituzte eta duintasun bera, eta inor ez da beste inorekiko bereizi behar. Bereizkeriak eragotzi egiten du gizakiaren ahalmen osoa garatzea, hondatu egiten du gizarte demokratikoen bertuteekiko konfiantza, eta gizarte-bazterkeria sortzen du.
Gutxiengoetako pertsonen eskubideak babesteko, ezinbestekoa da diskriminazioaren kontrako babesa. Horrekin estu loturik dago gutxiengoen babesa bera. Horretarako, hainbat eskubide onartu behar dira, besteak beste:
Euskal Herrian bizi diren magrebtarren egoerari eta itxaropenei buruzko azterlana.
Magrebtarren hitza, beren eskarmentua, beren iritziak, beren proposamenak... bildu nahi izan dira, 40 gizon eta emakume magrebtarri egindako elkarrizketen bidez.
'Ondorioak' deritzan kapitulu bat ere eskaintzen da. Kapitulu horretan, magrebtar biztanleen zenbait behar eta eskaera biltzen dira, eta baliagarriak gerta dakizkiguke pertsona horien gizarteratzea eta beren eskubideak benetan gauzatzea erraztuko duten erabaki politikoak bultzatzeko.