Arartekoari eman zaion eginkizun nagusia, jakina denez, herri-administrazioek oinarrizko eskubideak urra ez ditzaten zaintzea da, besteak beste, berdintasunerako eta sexuagatik bereizkeriarik ez pairatzeko eskubidea (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako - 3.1 artikulua eta Ley Orgánica 3/2007, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres - 6. artikulua). Horregatik, sexu batekoa edo bestekoa izateagatik egin daitezkeen bereizkerien aurrean herri-administrazioek duten jarrera ikuskatu eta kontrolatzea da arlo honetan egiten dugun lanaren zati bat. Bi ikuspegitatik begiratuta egiten dugu lan hori:
GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK | |
![]() |
Emakumearen kontrako edonolako bereizkeria deuseztatzeari buruzko hitzarmena |