Gure eskumenetik kanpo dauden kasuak
Arartekoari espetxeratuen bizi-baldintzek etengabe kezka sortzen dioten arren, legeak ez dio erakunde honi zuzenean esku hartzen uzten espetxeetan sortzen diren arazo bereziei buruzko kexak iristen zaizkionean. Gehienetan beraien espetxe-sailkapenarekin ados ez dauden pertsonak izaten dira, edo baimenak ukatu zaizkielako kexatzen direnak, eta errakuntza judiziala jasan izana alegatzen dutenen kasuak ere badira. Kasuok ikertzea, ordea, gure eskumen-eremutik kanpo geratzen da: batzuk auzibidean daudelako, dela instrukzio fasean, dela epaia eman behar duen epaitegian edo Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegian; beste kasu batzuek administrazio zentralaren jardueraren batekin zerikusia izaten dutenez gero, Estatuko Defensor del Pueblori eta Fiskaltzari bidali behar izaten dizkiegu. Arazo jakin batean epaileen eta epaitegien diziplina erantzukizunak egon daitezkeela ikusten bada, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Ikuskaritza Zerbitzuari jakinarazten diogu. Noiz esku har dezake Arartekoak?Arartekoak, espetxeen arloan, honako kasuotan esku har dezake eta hartu behar du:
Egiaz, faktore horiek guztiak sartuta daude Euskadirako prestatu den espetxe-betearazpenaren eredu batean. Eusko Jaurlaritzak diseinatu du, espetxe arloko eskumen-aldaketak egiten direnerako.
Azkenik, arlo honetan eskumenik ez dugun arren, Arartekoak, arrazoi humanitarioengatik, zuzeneko gestioak egiten ditu espetxeetako administrazioan edo justizia administrazioan sistemaren gabeziak edo disfuntzioak antzematen direnean. Hain zuzen ere, disfuntzio horiek norbaiti bere eskubideak baliaraztea eragozten diotenean eta horien ondorio kaltegarriek, normala denez, batez ere pertsona ahulenei eragiten dienean. Beren garrantziagatik aipatzea merezi duten horrelako kexak 2007ko gure txosten arruntean aipatu ditugu, 476. orrialdean eta hurrengoetan. Ildo berean esku hartzen ari gara gizarte zibileko laguntza eta elkartasun sarearekin elkarlanean, justizia eta espetxe administrazioen aurrean zenbait datu baliarazteko. Hartara, administrazio horiek beharrezko informazio garrantzitsu guztia eskura izango dute askatasuna kentzeko zigorra ordezkatzeaz eta zigor hori betetzeko beste hautabide batzuez erabakiak hartzeko orduan, nork bere eskumen-eremuan.
Azken batean, Arartekoak beharrezkoa den arlo guztietan esku hartuko du, euskal gizarte osoak ardura hartu eta EAEn bizi den gizaki talde horren egoera hobetzen lagun dezan, talde horrek aparteko zailtasunak aurkitzen baititu herritartasun eskubideak gauzatzeko.
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK | |
Espetxeratuak | |
![]() |
Líneas generales de Política de Ejecución Penal y Penitenciaria Aproximación a un modelo para la CAPV |