ARARTEKOAK ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ERRESERBATZEKO SISTEMA BERREZARRI DU, ETA EKAINAREN 8TIK AURRERA HERRITARREI AURREZ AURRE KASU EGITEN HASIKO DA BERRIRO, BERE HIRU BULEGOETAN


Aurrez aurre artatua izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da
Vitoria-Gasteiz

Gaur, ekainak 1, Ararteko erakundeak aurretiaz hitzordua erreserbatzeko sistema berrezarri du, eta ekainaren 8tik aurrera (astelehena) herritarrak aurrez aurre artatzen hasiko da berriz Gasteizko, Bilboko eta Donostiako bere bulegoetan.

Aurrez aurre artatua izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, honako telefono zenbakien bidez: 944234409 (Bilbo), 945135118 (Gasteiz) eta 943420888 (Donostia), 9:00etatik 14:00etara. Erreserbatutako egunean, arren, maskara jantzita joateko eskatzen da.

Nolanahi ere, jendea telematikoki artatzen jarraitzen dugu, arartekoa@ararteko.eus posta elektronikoaren bitartez eta lehen aipaturiko telefonoetan eta ordutegietan.

Arartekoko langileak gutxienezko zerbitzuen bidez eta telelanaren erregimenean kasu egiten aritu dira herritarrei. Behin osasun-larrialdiko egoera gaindituta, langile horiek modu ordenatuan, mailaka eta segurtasun baldintza zorrotzak betez itzuli dira erakundean dituzten lanpostuetara.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad