ARARTEKOAK ANTOLATUTAKO IKASTAROA, NAHI GABEKO BAKARDADEAZ



Donostia-San Sebastián

EHUren XXXIX. edizioko uda ikastaroen barruan, Arartekoak ikastaro bat antolatu du irailaren 23 eta 24rako, Donostiako Miramar jauregian, izenburu honekin: "Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa".

Nahita bilatu ez den eta, gainera, luzaro irauten duen bakardadearen ondorioz, laguntzarik gabeko egoerak sortzen dira, munta handiko osasun-arazo fisikoak, mentalak eta emozionalak sor daitezke eta, areago, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua ere bai.

Horregatik, ikastaro honetan, hausnartzeko eta profesionalen eta sektoreen artean ideiak trukatzeko gune bat sustatzen saiatuko gara, parte-hartzaileen sentsibilizazioari, konpromisoari eta interes komunei esker, ezagutza eta eskarmentua partekatzeko, nahi gabe bakarrik bizi diren pertsonen egoerak prebenitu, antzeman eta horietan esku hartzeko eta haien beharrei erantzuteko.

Horrez gain, aztertu egin nahi dira bakarrik daudenak babesteko, zaintzeko eta haiek parte hartzeko sare bat sortzen laguntzen duten tresnak, jarduera egokiak eta ekimen sozial eta komunitarioak, gure gizarteko pertsonen arteko harremana hobetzeko.

2020ko ekainaren 16a

IZEN EMATEA

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Uda ikastaroak
EHUren XXXIX. UDA IKASTAROAK XXXII. EUROPAR IKASTAROAK Carlos Santamaria Zentroa. Donostia Gaia: Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa 2020, irailak 23-24 EHUren XXXIX. UDA IKASTAROAK XXXII. EUROPAR IKASTAROAK Carlos Santamaria Zentroa. Donostia Gaia: Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa 2020, irailak 23-24
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad