ARARTEKOAK ANTOLATUTAKO WEB-MINTEGIA: "ETA EUROPA, ZERTARAKO? EUROPA ETA BERE ETORKIZUNA GAZTEEN IKUSPEGITIK"


Ekainaren 17an. Izen-emate irekia

Europak zertarako balio du? Gaztea naizenez, nola eman dezaket nire iritzia eta har dezaket parte politikoki Europan? Zergatik axola beharko litzaidake Europa nire etorkizunerako? Ez al da herritarrengandik urrun dagoen erakunde bat, burokratikoa eta ulertezina, enpresentzat bakarrik onuragarria?

Galdera horien eta beste askoren gaineko iritzia eman eta eztabaidatu nahi baduzu, Arartekoak web-mintegi honetara gonbidatzen zaitu, ekainaren 17an: "Eta Europa, zertarako? Europa eta bere etorkizuna gazteen ikuspegitik". Eman ezazu izena formulario honetan eta ikus ezazu gazteekin eta adituekin nola Europak gure etorkizunean eragiten duen eta nola parte har dezakezun bertan. Anima zaitez, 100 toki bakarrik daude-eta!

Ba al zenekien...

...Europar Batasunak Gazteekin elkarrizketa sortu duela, gazteen hitza Europako politikariengana eramateko?

...Espainiako estatuan, gazteen hiru laurdenak Europar Batasunaren aldekoak direla? (2014ko datuak)

...Europar Batasuna bere gazteentzako bermea indartzen ari dela, 25 urtetik beherako gazteentzat enplegurako sarbidea errazteko?

Gauza horiek eta beste asko aurkitu ahal izango dituzu gure web-mintegian parte hartzen baduzu! Deskargatu hemen egitaraua

Eta gosea pizten hasteko, Youtuben bideo hauek ikustera animatzen zaitugu. Gazteek eta gazteentzat eginak dira, Europa deskubritzeko: gazteentzako aukerak, klima-aldaketa eta askoz gehiago.

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad