ARARTEKOAK ESKATU DU ALDEZ AURRETIK ERAGINAREN EBALUAZIOAK EGIN DAITEZELA HAURREN ESKUBIDEEI DAGOZKIEN ERABAKIAK HARTZEKO PROZESUETAN



Vitoria-Gasteiz

Arartekoak, Kataluniako Síndic de Greugesekin eta Andaluziako Adingabeen Defendatzailearekin batera, iritzia emateko adierazpen bat argitaratu du, Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak (ENOC) bultzatuta, gai honi buruz: "Haurren eskubideen gaineko eragina ebaluatzea" (CRIA, Child Rights Impact Assessment. Estatuei, agintari nazionalei, eskualdeko, Europako, nazioarteko eta agintari eskudun guztiei eskatu diete haurren eskubideen gaineko ebaluazio-prozesuak ezar ditzatela eta eskubide horietan duten eragina azter dezatela.

Prozesu horiek bete daitezen errazteko, ENOCek Gidaliburu bat ere argitaratu du. Bertan, ebaluazio egokia egiteko jarraibideak agertzen dira, legeek, aurrekontu-erabakiek, politikek eta onartzen den beste edozein neurrik ume eta gazteengan izango luketen eragina aztertu ahal izateko. Agiri horretan azaltzen da zer den CRIA kontzeptua eta zein den ebaluazioa egiteko arduraduna.

Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarea (ENOC) 1997an sortu zen eta, gaur egun, Europako 34 herrialdetako haur eta nerabeen eskubideak babesteko 43 erakunde hartzen ditu bere baitan. Honatx bere helburu nagusiak:
· Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena ezar dadin sustatzea
· Taldeko ekintzari sostengua ematea, Europako herrialdeetako politika publikoetan haur eta nerabeen eskubideak kontuan har daitezen
· Informazioa, ikuspegiak eta estrategiak partekatzea
· Haur eta nerabeentzat eraginkorrak diren bulego burujabeak gara daitezen bultzatzea.

2021eko abuztuaren 23a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Herriaren defendatzaileen adierazpena Herriaren defendatzaileen adierazpena
Haur eta nerabeen gaineko eraginaren ebaluazioak egiteko gida Haur eta nerabeen gaineko eraginaren ebaluazioak egiteko gida
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad