ARARTEKOAK MARIA PILAR BERRIO GASTEIZTARRAREN HILKETA GAITZETSI DU



Vitoria-Gasteiz

Arartekoak erabat gaitzesten du Murchanten (Nafarroa) Maria Pilar Berrioren hilketa krudela eta gogorra. Jatorriz Gasteizkoa zen emakumea, eta bere koinatuak labankadaz hil zuen bere bi seme-alaben aurrean. Koinatua espetxetik atera ondoren, etxean hartu zuen.

Krimen zital horren inguruabarrak polizialki argitu arte, familia barruko eremuan gertatu izanak indarkeria matxistaren dimentsioa adierazten du.

Arartekoak beste behin ere dei egiten du gizartea eta erakundeak gure indarrak batzeko gai izan gaitezen, emakumeen aurkako indarkeriari irmotasunez eta erabakitasunez amaiera emateko. Halaber, doluminak, amorrua eta tristura adierazi nahi dizkie Pilarren familiari eta lagunei, bai eta Gasteizko alkateari ere.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 9a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad