EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INSTALAZIO ELEKTRIKOETAN HEGAZTI-FAUNA ELEKTROKUTA EZ DADIN ETA HAREN AURKA TALKA EGIN EZ DEZAN INGURUMEN-KONTROLA HOBETZEKO PROPOSAMENAK


Arartekoaren 1/2021 Gomendio Orokorra
Vitoria-Gasteiz

Gomendio hori Espainiako Ornitologia Elkarteak (Sociedad Española de Ornitología, SEO/BirdLife) azaldutako kexa batek eragin zuen. Elkarte horrek kezka agertu zuen hegaztiak elektrokutatuta edo linea elektrikoen euskarrien kontra talka eginda hiltzeko arriskua dagoelako.

SEO/BirdLife elkarteak arazo horren berrri eman zion Arartekoari, eta Euskadiko lurraldean ebaluazio bat egin zedin eskatu zuen, legerian indarrean dauden neurriak zenbateraino betetzen diren jakiteko eta linea elektrikoen titularrei honako hau galdegiteko: hegazti-fauna hiltzeko arriskua duten linea elektrikoak konpon ditzatela.

Arartekoak informazioa eskatu die Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari, foru-organo eskudunei, probintzietako fiskaltzei, Ertzaintzari eta hiru lurralde historikoetako basozainen elkarteei.

Gomendio orokor horretan baloratu da gaur egun zer egoeratan dagoen hegazti-faunaren ingurumen-babesa, Euskal Herrian linea elektrikoek sortutako arriskuen ondorioz.

Esate baterako, azpimarragarria da Euskadin elektrokuzioa edo talka jasandako hegazti-faunaren kasu gutxi antzeman direla, beste lurralde batzuen aldean. Alabaina, kaltetutako espezieen garrantzia ere nabarmendu da, horietako batzuk babes berezia behar dutenak baitira, edo, areago, desagertzeko arriskuan daudenak.

Nolanahi ere, Euskadin pixkanaka aurrera egiten ari dira eremu babestuetan linea elektrikoak egokitzeko abiarazi ziren neurriak. Gainera, botere publikoek zenbait betebehar juridiko dituzte, espezie migratzaileak babesteko nazioarteko hitzarmenen ondorioz.

Bukatzeko, Arartekoak neurri batzuk gomendatu ditu, Euskal Herrian hegaztiak linea elektrikoekin elektrokutatzen badira edo haiekin talka egiten badute, gertakariak hobeto ikuskatu eta kontrola daitezen.

Azken batean, ingurumen arloko informazioa hobetzeko eta ingurumen-kalteak prebenitu eta kontrolatzeko neurriak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 8koa

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gomendio orokorrak
Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio elektrikoetan hegazti-fauna elektrokuta ez dadin eta haren aurka talka egin ez dezan ingurumen-kontrola hobetzeko proposamenak Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio elektrikoetan hegazti-fauna elektrokuta ez dadin eta haren aurka talka egin ez dezan ingurumen-kontrola hobetzeko proposamenak
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad